«Maialen Arestegui» aldatzen

Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Oharra: Ez duzu saioa hasi. Aldaketak egiten badituzu, zure IP helbidea ikusgai geratuko da. Saioa hasi edo kontu bat sortzen baduzu, zure aldaketak lankide izenari egotziko zaizkio, eta beste abantaila batzuk ere izango dituzu.

Aldaketa desegin daiteke. Mesedez beheko alderaketa egiaztatu, egin nahi duzuna hori dela frogatzeko, eta ondoren azpiko aldaketak gorde, aldaketa desegiten amaitzeko.
Oraingo berrikuspena Zure testua
1. lerroa: 1. lerroa:
 
Maialen Arestegui Hazpandarra [https://www.instagram.com/maialenarestegui/ jantzien diseinuan aritzen da, ilustratzailea, irudigilea eta diseinatzailea da.] 
 
 
Bretainako Lorient-en Arte Ederretako ikasketak burutu zituen.
 
 
Gaztetatik joskintzaren autodidakta, antzerki eta ikuskizunen arloetan lan egin du, besteren artean Abderrahmane Sissako eta Aurélie Van Den Daele sortzaileekin.
 
 
Gutun-azalen diseinuan oinarritzen zen zen Cher·e·x sorkuntza egitasmoan parte hartu zuen.
 
 
Lizeoko ikaskide Cannelle Berthelot lagunarekin jantzigintza proiektu bat jarri zuten martxan Angelun: 'Double Vitrage' 80ko eta 90eko hamarkadetako laneko arropa berriei bigarren bizitza bat ematen diete, jatorri txinatarreko jantzi maskulino edo femeninoekin aritzen dira..... eta guzti hauei pintura eta diseinu propioak gehitzen dizkiete.
 
 
'''KOMIKIGINTZA'''
 
 
2021 urtean Elkar EKE-k sustatutako literatur bekak komiki proiektuak diruz laguntzea izan zuen helburu: Maialen eta Emma Arestegui ahizpek asteburu oso bat hartu zuten elkarrekin gaia eta komikiaren ardatz nagusiak zehazten, eta Beka irabazi ez arren, Elkarrek proiektua oso interesgarria zela uste zuen eta bi Aresteguitarrei komikia argitaratzeko aukera eskaini zien.
 
 
COVID19 gaitza zabaldu zen garaian estatuek konfinamenduak ezarri zituzten eta  Aresteguitarrek epe horretan gazte baten bizipenak kontatzeko erabakia hartu zuten: Xan Euskal Herritik kanpo ikasten ari da hiri handi batean eta Euskal Herrira itzuli beharko da, amaren etxera.
 
 
Bakardade uneak, familiarekin eta lagunekin bizitzen dituenak tartekatzen dira, Xan dudaz gainezka dabil... komiki honetan Maialen eta Emma egileen aburuz "galderak pausatzea erantzunak aurkitzea baino inportanteagoa da"
 
 
2023ko abenduaren 1ean Baionan aurkeztu zen komikia eta ondoren Durangoko azokan.
 
 
[https://www.francebleu.fr/emissions/le-magazine-en-basque-euskal-magazina/xan-covid-ondoko-giroa-eta-nerabezaroa-aipatzen-dituen-komikia-sortu-dute-emma-eta-maialen-arestegui-ahizpek-2944618 2024ko martxoaren 26 France Bleu Pays Basque Irratian elkarrizketatu zituzten Emma eta Maialen Arestegui.]
 
 
Ondoren Senpereko ATXIK "Arno eta liburu konprometituen Azokan" parte hartu dute, haur eta gazteentzako ikastro bat eskainiz eta Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu dute 'Xan'.
 
  
 
{|class="wikitable sortable" width=48%
 
{|class="wikitable sortable" width=48%

Mesedez, kontuan izan ezazu komikipedia webgunean egindako ekarpen guztiak beste erabiltzaileek aldatu edo ezabatu ditzaketela. Zuk idatzitakoa libreki aldatua izatea nahi ez baduzu, ez ezazu hemen jarri.

Utzi Aldaketak egiteko laguntza (leiho berrian irekitzen da)