«Jordi Bayarri»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEN AUTOREAREN KOMIKIAK)
87. lerroa: 87. lerroa:
 
|2012 Galileo. El mensajero de las estrellas
 
|2012 Galileo. El mensajero de las estrellas
 
|- align=center
 
|- align=center
|'''GUZTIRA : 4 KOMIKI'''
+
|'''GUZTIRA : 5 KOMIKI'''
 
|}
 
|}
  

15:54, 14 urria 2018(e)ko berrikuspena

Jordi Bayarri 1972an Valentzian jaiotako komikilaria da. Valentziako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.

Zientzi fikzioa, fantasia eta komiki erotikoa landu izan ditu. Bere sailik ezagunena Magia & Acero (1998, 2002 urtean Bartzelonako komiki Azokan komiki erotiko onenaren saria jaso zuen.

2015ean IkasElkar-ek euskara ekarri zituen Bayarrik hainbat zientzilariei buruz egindako komiki biografikoak: Marie Curie:radioaren aktibitatea, Newton: grabitatea ekinean eta Galileo: izarren mezularia. 2016 urtean Darwin: Teoriaren eboluzioa argitaratu zuen IkasElkarrek.

Maialen Berasategi Catalanen itzuli zituen lan guztiak euskarara

2009an Darwin-en bizitzari buruzkoa izan zen Bayarrik zientzilari bati buruz sortutako lehen komikia, Consell Valencià de Cultura erakundearen enkarguz.

Haur, guraso eta irakasleen artean izandako harrera onak, beste zientzialari batzuen bizitza komikira ekartzeko gogoa piztu zion, baina orduan erakundeen laguntza ez zuen eskuratzerik izan, murrizketa politiken ondorioz.

Bayarrik aurreko komiki lan batzuk autoekoizpenaren bidetik argitaratu zituen, baina zientzialarien proiektuak aurrekontu handiagoa beharko zuela jabetuta, finantziazioa segurtatzeko crowfunding kanpaina jarri zuen martxan.

Irakurleen babesa lortu eta crowfunding-ari esker argitaratu ditu 2013 urtetik aurrera gazteleraz lehen aipatutako lanak eta baita Aristoteles,Ramon y Cajal eta Hipatiari buruzkoak ere. Marie Curie komikiaren 6000 ale saldu ziren, eta bigarren edizioa egin zen. Horrela, Colección Cientificos izeneko saila osatzen ari da

katalanez, ingelesez... argitaratu izan dira lan hauetako batzuk, baita euskarri digitalean ere.

Bayarrik proiektu hauetan lankide izan zuen Tayra Lanuze, Zientziaren Historian doktorea.

LAN PROZESUA

Elkarrizketa batean adierazi zuenez, 4 hilabetetako lan prozesua izaten da zientzilari bakoitzari buruzko komikia egitea: gidoia eta plangintza garbi izan ondoren, argitaratuak izango duten baina tamaina handiago batean marrazten ditu binetak, gero tintaz landu eta eskaneatzeko. Ordenagailuan egiten ditu koloreztatze lanak, testuak eta bunbuiluak sartu...

Liburuetan komiki bakoitzaren sormen prozesua erakusten duten zirriborroak, pertsonaiak... txertatu ditu.

EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEN AUTOREAREN KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 10 URRIA
Aristoteles txiki.jpg
Aristoteles: jakiteko irrika IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2017: Aristoteles: el deseo de saber
2017 05 MAIATZA
2017 darwin.jpg
Darwin: Teoriaren eboluzioa IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2009: Darwin. L'Evolució de la teoría
2015
2015 marie.jpg
Marie Curie:radioaren aktibitatea IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2013 Marie Curie. La actividad del radio
2015
2015 newton.jpg
Newton: grabitatea ekinean IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2013 Newtón. La gravedad en acción
2015
2015 galileo.jpg
Galileo: izarren mezularia IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2012 Galileo. El mensajero de las estrellas
GUZTIRA : 5 KOMIKI

AUTOREAREN WEB ORRIALDEA

www.anillodesirio.com