«Begoña Durruty»: berrikuspenen arteko aldeak
13. lerroa: | 13. lerroa: | ||
Donostiako Ilustratzailearen txokoa ekimenean hartu zuen parte. | Donostiako Ilustratzailearen txokoa ekimenean hartu zuen parte. | ||
− | 2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako “Laboa Gertutik” erakusketarako | + | 2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako “Laboa Gertutik” erakusketarako “Bereterretxerek kanthoria” abestiari irudiak jarri zizkion, eta lan horretatik abiatuta komikia sortu zuen 2017an. |
− | [[www.begonadurruty.com Autorearen webgunea]] | + | |
+ | [https://www.urmara.com/abuztuak-18-18-de-agosto-igandea-domingo-1130h/ 2019ko abuztuan Alkizako Urmara Museoan erakusketa antolatu zen Bereterretxeren kanthoria ardatz] | ||
+ | |||
+ | |||
+ | |||
+ | * [https://www.berria.eus/paperekoa/1923/034/001/2019-08-25/nire-liburu-beltz-iluna-erraten-diot-bereterretxeren-komikiari.htm Elkarrizketa Berrian Bereterretxeren kanthoriari buruz] | ||
+ | |||
+ | * [[www.begonadurruty.com Autorearen webgunea]] | ||
20:41, 25 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
Begoña Durruty Arizkunen 1968an jaiotako margolaria da.
Urteetan soinketa irakasle gisara egin zuen lana eta Arte Ederrak ikasteko gogoa izan arren seme-alabak hazi arte ez zen hasi ilustrazio munduan: tintak, akuarelak, grabatuak, collageak eta abar landu izan ditu eta 2003an hasi zen erakusketak egiten.
Erein argitaletxearen bidez haurrentzako hiru liburu ilustratu ditu: “Mozoloaren bakardadea”, “Sekretuaren lapurrak” eta “Mitxitxi Marriau”
Helduentzako “Ez da konprenitzen ahal gerra! Cherche´pas à comprende!” ilustrazio liburua sortu zuen, Denon artean argitaletxearekin.
Liburuez gain, bestelako ilustrazioblanak ere egin ditu: Bertizgo Partzuergoak antolatutako marrazki lehiaketa baten ondorioz sortutako sorgin-jolasa esaterako. Baita Baztango liburutegiko leihoetan paratutako biniloak. Kartelak egin ditu, adibidez, Baztandarren Biltzarrerako edota Martxoaren 8ari buruzkoak. Hainbat erakusketa kolektibo nahiz bakarkakoetan parte hartu izan du Nafarroan eta Gipuzkoan.
2010ean “Txarli eta Txokolatezko Fabrika” liburuari buruz 25 ilustratzailek egindako ilustrazioek osatutako erakusketan parte hartu zuen Kataluniako Mollerussako Haur eta Gazte Liburuaren saloian.
Donostiako Ilustratzailearen txokoa ekimenean hartu zuen parte.
2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako “Laboa Gertutik” erakusketarako “Bereterretxerek kanthoria” abestiari irudiak jarri zizkion, eta lan horretatik abiatuta komikia sortu zuen 2017an.
2019ko abuztuan Alkizako Urmara Museoan erakusketa antolatu zen Bereterretxeren kanthoria ardatz
AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Bereterretxeren kanthoria | Denon Artean Cenlit | Begoña Durruty | Begoña Durruty | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA |