«Judith Vanistendael»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Judith Vanistendael 1974an Belgikako Lovainan jaio zen komikigile eta ilustratzaile belgikarra da. Bere lanen artean, euskaraz irakurri daiteke Marc Bellidoren gidoiaz...)
(Ez dago alderik)

00:36, 9 urria 2019(e)ko berrikuspena

Judith Vanistendael 1974an Belgikako Lovainan jaio zen komikigile eta ilustratzaile belgikarra da. Bere lanen artean, euskaraz irakurri daiteke Marc Bellidoren gidoiaz sortutako Salto komikia.

Astiberrik eskainitako biografiaren arabera 2012 urtean "Sofía y el negro" komikia sortu zuen (Norma, 2012), "non Togoko errefuxiatu politiko baten eta neska belgikar baten arteko maitasun historia kontatzen duen. Bi liburukik osatzen dute lana, zenbait hizkuntzatara itzuli da, eta birritan proposatu zuten Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdiko sarietarako.

2012. urtean, Los silencios de David (Norma, 2014) nobela grafiko intimista kaleratu zuen, eta kritikaren harrera oso ona izateaz gain hiru Eisner saritarako proposatu zuten.

Umeentzako liburuak ere ilustratzen ditu Judithek.

Judith Vanistendael-en marrazkiekin, 2016ean frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia, Marc Bellidoren gidoiaz sortua: Marc-ek lau urtez, ETAren mehatxupean zeuden euskal politikariak zaindu zituen, eta experientzia horretan oinarrituta idatzi zuen komikiaren gidoia.

2019an argitaratu zuen Astiberrik "Salto" gazteleraz eta euskaraz.