«Amaia Ballesteros»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LAN BATZUK) |
|||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
[https://www.pinterest.es/komikineska/mis-comics/ Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke] | [https://www.pinterest.es/komikineska/mis-comics/ Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke] | ||
− | REASEuskadik enkargu | + | REASEuskadik 2020 urtean beste bi enkargu berri egin zizkion: otsailean argitaratu zen 'Kanpoaldean/A las afueras' komikia eta urrian 'Labirintoa' istorioa, biak Albordefilms kolektiboaren gidoiaz. |
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
− | |||
* '''web orrialdea:'''http://amaiaballesteros.com/ | * '''web orrialdea:'''http://amaiaballesteros.com/ |
18:29, 15 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Amaia Ballesteros Lopez 1978 urtean Trapagaranen jaiotako diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea da. Madriden Diseinu eta Komunikazio Multimediako Masterra egin zuen eta Bilbon Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari ikasketak egin zituen, Publizitate Diseinu Grafikoaren alorrean.
Bere webgunean kontatzen duenez, bederatzi urtez publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan lanean aritu ondoren, bere kabuz hasi zen lanean eta estudioa sortu zuen. Kartel eta komiki lehiaketetan sari ugari eskuratu ditu.
Publizitate eta ilustrazio lan ugari egin ditu eta komikigintzan aritzen da: Saure etxerako egindako proiektuak, erakundeen kanpainetarako sortutako komikiak, Gobernuz kanpoko elkarteentzat, fanzineetarako... Xabiroi eta Gaur 8-n argitaratzen ditu komikiak ere.
Sortu dituen iraupen luzeagoko komikien artean azkenak izan dira 2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" (Juan Luis Zabalaren gidoiarekin) eta 2020 urtean argitaratu zen "Kanpoaldean/A las afueras" komikia, REASEuskadiren enkarguz.
1994 urtean Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan 15 urte azpikoen kategorian akzesita irabazi zuen, eta helduen kategorian 2010. urtea bitarte guztira zazpi sari jaso ditu: 1. eta 3. sariak edizio banatan eta 5 aldiz euskarazko sari onenaren akzesita
2002ko Ermuako Komikiaren III. astean “Cómic de Mujer” erakusketan parte hartu zuen, eta beste erakusketa kolektiboetan Bilbon eta Madrilen
2004ean 2. saria eskuratu zuen Saure Argitaletxeak antolatutako “Fábulas Medioambientales” Ilustrazio lehiaketan.
Bere lehen albuma beste autoreekin partekatua izan zen: 2005ean Saure etxeak Pulp Fikzioa komikia argitaratu zuen gazteleraz, katalanez eta euskaraz: Amaia Ballesterosek egin zuen albuma osatzen duten 4 komikietako bat.
2006ean Saure argitaletxeaen “Encuentros en la Orilla” erakusketan Amaia Ballesterosen komiki eta ilustrazioak egon ziren erakusgai.
Urte batzuetan jarraian beste zenbait sari ere irabazi zituen, besteren artean “Bizkaia Maitea” Ingurumeneko lehiaketan (2006, 2007 eta 2008 urteetan), 1. saria Sestaoko Ilustrazio Fantastikoen lehiaketan. (2005 eta 2009 urteetan)
2010ean Getxoko Komiki Azokan ikusgai egon zen "Escalera de color" Amaia Ballesterosen erakusketa.
2011 urtean Saure etxerako berriz ere Cartographica / Mapagilea komiki digitala sortu zuen.
Urte horretan hasi zen fanzineetan argitaratzen (Zócalo, Replika, Rumble!...) eta Xabiroi aldizkarian istorio bat argitaratu zuen Katixa Agirreren gidoiaz.
Wikipediaren arabera ilustratzaile lanak egin ditu hainbat liburuetarako, tartean "Izenaduba, baso magikoa" (Sua Edizioak/Izenaduba Basoa, 2011), "Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal Argitaletxea, 2013), Ijitoen Altxorra (Ibaizabal Argitaletxea, 2015), La Perla eta Mi aitite, un niño feliz Mª del Mar Montserrat Ruizekin, Zallako Baserria (Zallako Udala, 2019)...
2012 urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzarentzat tratu txarren prebentzioari eta sare sozialen erabilerari buruzko komikiak sortu zituen.
2013an Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako finalista izan zen, eta bestalde Ganorabako lehiaketan epaimahaiko kide izan zen. Komikintza arloko sari ugari jaso ditu hainbat lekuetan antolatutako lehiaketetan: León, Cornellà de LLobregat, Senpere, Portugalete, Basauri, Zumarraga, Galdakao, Noja, Gasteiz… 2014 urtean lehen saria jaso zuen Ibarrako Galtzakomik VII Komiki Lehiaketa.
2015ean "Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde" komikia sortu zuen, Joseba Gómezen gidoiarekin. Urte berean Ekonomia Soziala gaitzat hartuta, Oletakorta komikia sortu zuen REAS Euskadirako.
2016ean «Ilustrazio digitalaren erronka berriak: sorkuntza, erabilera eta kontsumoa" hitzaldian hartu zuen parte, eta 2017an "Komikia eta gainerako abentura ilustratuak." solasaldian.
2019an "Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna" komikia argitaratu zuen, Juan Luis Zabalaren gidoiarekin.
Pinterest atarian bere komiki gehienen irudiak topatu daitezke
REASEuskadik 2020 urtean beste bi enkargu berri egin zizkion: otsailean argitaratu zen 'Kanpoaldean/A las afueras' komikia eta urrian 'Labirintoa' istorioa, biak Albordefilms kolektiboaren gidoiaz.
- web orrialdea:http://amaiaballesteros.com/
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LAN BATZUK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 10 URRIA | Labirintoa | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS / ALBOAN | Ana Serna / Marta Gómez / Paula Iglesias (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Belaxe, Koop. Elk. | 2020ko urria |
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2019 09 IRAILA | Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna | Euskaltzaindia | Juan Luis Zabala / Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Iraila | |
2015 10 URRIA | Oletakorta | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS/ALBOAN | Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Labayru Fundazioa | 2015 urria |
2015 | Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde | Saure | Joseba Gómez | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Inaxio Lopez de Arana Arrieta | 2015 |
Euskarri digitalean
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011 | Mapagilea | Saure | Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | 2011 |
Beste autoreekin partekatutako komiki liburuak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2005 | Pulp fikzioa 4 komiki | Saure | Maria José Mosquera Beceiro / Aurora Solano / José Hierro Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano | Maria José Mosquera Beceiro / Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano | Jatorrizkoa gazteleraz | Virginia Perez Alonso | 2005 |