«PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA»: berrikuspenen arteko aldeak
59. lerroa: | 59. lerroa: | ||
2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna: '''2021 urteko maiatzak 7''' (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera) | 2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna: '''2021 urteko maiatzak 7''' (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera) | ||
− | 1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da. | + | 1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da. Euskal Herriko eta estatu espainiarreko komikigile ugarik hartu dute parte bertan eta sariak eskuratu dituzte: euskal herritarren artean batzuk aipatzeagatik Josu Mitxelena Unsain, "Mattin", Amaia Ballesteros, Ainara Azpiazu "Axpi", Santiago Valenzuela García, Borja Crespo, Kaiet Bengoetxea, Concceta Probanza... |
+ | |||
Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen. | Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen. |
08:28, 16 otsaila 2021(e)ko berrikuspena
ANTOLATZAILEAK | Portugaleteko Udala. |
---|---|
LANAK AURKEZTEKO EPEA | 2021 urteko maiatzak 7 (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera)
Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia) |
GAIAK: | Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. |
LANEN EZAUGARRIAK | zuri-beltzetan edo koloretan aurkez daitezke lanak.
KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira. KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira. |
LEHIAKIDEEN JATORRIA | Ez dago jatorri mugarik. Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa |
HIZKUNTZAK | Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategortia guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa |
ADINAK | KOMIKIA KATEGORIAN
|
SARIAK | KOMIKI KATEGORIA
|
INFORMAZIO GEHIAGO | 2021 EDIZIOKO OINARRIAK |
2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna: 2021 urteko maiatzak 7 (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera)
1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da. Euskal Herriko eta estatu espainiarreko komikigile ugarik hartu dute parte bertan eta sariak eskuratu dituzte: euskal herritarren artean batzuk aipatzeagatik Josu Mitxelena Unsain, "Mattin", Amaia Ballesteros, Ainara Azpiazu "Axpi", Santiago Valenzuela García, Borja Crespo, Kaiet Bengoetxea, Concceta Probanza...
Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen.
1995 urtean, IX. edizioan, euskarazko izena ere erabiltzen hasi ziren apurka apurka: Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa
Hamabosgarren deialditik aurrera "tira komikoa" modalitatea sartu zen.
Aldizkari bat argitaratu ohi du lan irabazleekin: Portugaleteko udal zerbitzuetan edo Getxoko Azokan eskuratu ahal izaten da. 2011 urtean 25. edizioa antolatu zela ospatzeko ordurarteko irabazle guztien lanekin bilduma osatu zen.