«Erein»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(IPURBELTZ ALDIZKARIA)
(IPURBELTZ ALDIZKARIA)
18. lerroa: 18. lerroa:
  
Euskarazko komikigintzari Ereinek funtsezko ekarpena egin zion 1977an Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta 31 urtetan zehar belaunaldi ezberdinetako ia 200 komikigile eta gidoilari parte hartu zuten proiektu honetan.
+
Euskarazko komikigintzari Ereinek funtsezko ekarpena egin zion 1977an Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta 31 urtetan zehar belaunaldi ezberdinetako ia 200 komikigile eta gidoilarik parte hartu zuten proiektu honetan.
 +
 
 +
Ikastolen ingurutik sortu zen haurren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektu baten beharra, eta Anjel Lertxundi idazlearen etxean elkartu ziren Erein Argitaletxeko zuzendari zen Julen Lizundia eta hainbat marrazkilari:  Mikel Plazaola, Jesus Lucas, Antton Olariaga, Tomas Hernandez, Hilario Urkia eta Pedro Agirregomezkorta. 1977ko irailean egin zen bilera hori, 'Ipurbeltz' izena bertan asmatu zuten eta urte bereko abenduan argitaratu zen lehen alea.
  
[https://www.argia.eus/argia-astekaria/950/ipurbeltz-komikia-izatetik-haur-aldizkaria-izatera 1982 urtean Argia aldizkariak elkarrizketa egin zien "Ipurbeltz"eko Julen Lizundiari, Mertxe Ezeizari eta Aitzpea Goenagari.]  
 
34. lerroa: 36. lerroa:
 
90. hamarkadan Ipurbeltz aldizkariak eta ETBko Superbat kluba lankidetzan aritu ziren, eta 2000 harpidedun izatetik 4000ra iritsi zen [https://www.euskonews.eus/zbk/60/komikigintza-euskal-herrian/ar-0060001006E/ Euskonews atariko artikulu baten arabera.]. Antton Dueso eta Jose Mari Lopetegi ardurak izan zituzten aldizkarian, eta Dueso aldizkariaren erredakzio kontseiluko kidea izan zen Miel Angel Elustondoren Zuzendaritza garaian.
 
2000. hamarkadan komikia berriz ere aldizkariaren %80 inguru izatera pasa zen, bere ibilbidea bukatu zuen arte.
+
2000. hamarkadan komikia berriz ere aldizkariaren %80 inguru izatera pasa zen, bere ibilbidea bukatu zuen arte. ordurako 1.200 aletako tirada zuen eta eta Idoia González izan zen koordinatzailea.  
  
'Ipurbeltz 1977-2002' liburuan aldizkariaren garai ezberdinetan komikiak argitaratu zituzten autoreetako batzuren lanak jasotzen dira eta kolaboratzaile zerrenda luzea. Hauek dira liburuan nabarmentzen direnak.
+
'Ipurbeltz 1977-2002' liburuan aldizkariaren garai ezberdinetan komikiak argitaratu zituzten 30 autoreen lanak jasotzen dira eta kolaboratzaile zerrenda luzea. Hauek dira liburuan biografia eta lanaren lagin bat duten batzuk eta kolaboratzaileen zerrendan dauden beste batzuk.
  
'''1977tik aldizkariaren sorreran, lehen urteetan eta kasu batzuetan aldizkaria itxi arte Ipurbeltzerako Komikiak sortu zituztenak'''
 
'''1977tik aldizkariaren sorreran, lehen urteetan eta kasu batzuetan aldizkaria itxi arte Ipurbeltzerako Komikiak sortu zituztenak'''

22:33, 31 martxoa 2021(e)ko berrikuspena

Erein argitaletxea 1976. urtean sortu zen Donostian, euskal kultura sustatzeko eta bultzatzeko xedearekin. Literatur ibilbide zabal honetan euskal komikigintzari funtsezko ekarpena egin zion Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria 31 urtetan zehar argitaratuaz eta beste komiki albumen bidez.Argitaletxea martxan jarri eta gutxira, 1977an Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu zuten, besteen artean, Julen Lizundiak, Anjel Lertxundik, Antton Olariagak eta Jon Zabaletak. 2008 arte iraun zuen aldizkariak eta 31 urtetan 362 ale kaleratu zituen.

Ereinek egun literatur lanak eta saiakerak argitaratzeaz gain, derrigorrezko hezkuntzara bideraturiko eskola-materiala ere hartzen du bere baitan, eta tarteka, unibertsitate mailako ildo jakin batzuei ere heltzen die, hala nola, Psikologia, Enpresa Ikasketak, Pedagogia eta abarri.

Wikipediaren arabera, argitaletxearen lehen autoreak, besteren artean, Eugenio Ibarzabal, Baleren Bakaikoa, Patxi Goenaga... Izan ziren. Lehen hamarkadadetako literatura alorreko argitalpen esanguratsuenen artean Ramon Saizarbitoriaren '100 metro' obraren hegoaldeko lehen argitarapena eta 'Hamaika pauso' lana, Jon Miranderen 'Haur besoetakoa', Bernardo Atxagaren 'Obabakoak', Anjel Lertxundiren 'Aise eman zenidan eskua' ... daude.

Argitaletxearen 50 urteen mugara iristeko bidean, 4000 liburu baino gehiago argitaratu ditu, tartean, Jon Arretxe, Emily Brontë, Freidrich Dürrenmat, Hermann Hesse, Koldo Izagirre, Fleur Jaeggy, Jamaica Kincaid, Mariasun Landa, Clarice Lispector, Toti Martínez de Lezea, Curzio Malaparte, Alice Munro, Mercè Rodoreda…

KOMIKIGINTZA

Ipurbeltz aldizkaria argitaratzeaz gain gazte/helduentzako komikigintzan 80/90 urteen artean komiki ugari argitaratu zituen, eta XXI. mendean berrargitalpen interesgarriak egin ditu.

IPURBELTZ ALDIZKARIA

Euskarazko komikigintzari Ereinek funtsezko ekarpena egin zion 1977an Ipurbeltz euskarazko komiki aldizkaria sortu eta 31 urtetan zehar belaunaldi ezberdinetako ia 200 komikigile eta gidoilarik parte hartu zuten proiektu honetan.

Ikastolen ingurutik sortu zen haurren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektu baten beharra, eta Anjel Lertxundi idazlearen etxean elkartu ziren Erein Argitaletxeko zuzendari zen Julen Lizundia eta hainbat marrazkilari: Mikel Plazaola, Jesus Lucas, Antton Olariaga, Tomas Hernandez, Hilario Urkia eta Pedro Agirregomezkorta. 1977ko irailean egin zen bilera hori, 'Ipurbeltz' izena bertan asmatu zuten eta urte bereko abenduan argitaratu zen lehen alea.

1982 urtean Argia aldizkariak elkarrizketa egin zien "Ipurbeltz"eko Julen Lizundiari, Mertxe Ezeizari eta Aitzpea Goenagari.

Ordurako 3.000 harpidedun zituzten, eta bestela 2500 ale banatzen ziren Euskal Herrian zehar, baina harpidedun kopurua handitzea ezinbestekotzat jotzen zuten.

Garai horretan 'Komiki aldizkaria' izan ordez Haur aldizkari bilakatze erabaki zen: Komiki istorioetaz gain "ipuinak, jolasak, jakingarriak, gutunen trukea.." atalak izan zituen Ipurbeltzek, zortzi orrialdetan zehar gai baten inguruan.

Mertxe Ezeiza eta Aitzpea Goenaga hasi ziren koordinazio-lana egiten bi komiki kenduta, gainerakoen gidoiak eta aldizkariko testuak egiten zituzten.

Aldizkaria 24 orrialdetik 32ra pasa zen, guztiak koloretan.

Hurrengo etapa batean aldizkaria jomuga zuen adin tartea zabaldu zen (gizartean "haur" eta "nerabe" kategoriak aldatzen ari zirela ere nabarmena zen), eta haurrei baino gaztetxoei zuzendu zitzaion.

90. hamarkadan Ipurbeltz aldizkariak eta ETBko Superbat kluba lankidetzan aritu ziren, eta 2000 harpidedun izatetik 4000ra iritsi zen Euskonews atariko artikulu baten arabera.. Antton Dueso eta Jose Mari Lopetegi ardurak izan zituzten aldizkarian, eta Dueso aldizkariaren erredakzio kontseiluko kidea izan zen Miel Angel Elustondoren Zuzendaritza garaian.

2000. hamarkadan komikia berriz ere aldizkariaren %80 inguru izatera pasa zen, bere ibilbidea bukatu zuen arte. ordurako 1.200 aletako tirada zuen eta eta Idoia González izan zen koordinatzailea.

'Ipurbeltz 1977-2002' liburuan aldizkariaren garai ezberdinetan komikiak argitaratu zituzten 30 autoreen lanak jasotzen dira eta kolaboratzaile zerrenda luzea. Hauek dira liburuan biografia eta lanaren lagin bat duten batzuk eta kolaboratzaileen zerrendan dauden beste batzuk.

1977tik aldizkariaren sorreran, lehen urteetan eta kasu batzuetan aldizkaria itxi arte Ipurbeltzerako Komikiak sortu zituztenak

  • Antton Olariaga
  • Antton Dueso
  • Adrian Ferreño
  • Tomás Hernández Mendizabal
  • Begoña Zia
  • Jon Zabaleta
  • Mikel Plazaola
  • Carlos Varela
  • Hilario Urkia
  • Pedro Sestelo
  • Gregorio Muro 'Harriet
  • Fructuoso
  • Miguel Berzosa
  • Alazne Rivero
  • Gastón Majarenas
  • Jesus Lucas
  • J. Angel Lopetegi
  • Asun Balzola
  • Amparo Akarregi

80ko hamarkadan zehar Ipurbeltzen komikiak argitaratzen hasi zirenen arteko batzuk

  • Juan Miguel Sanchez Muñoz
  • Joaquin Resano
  • Juan Ignacio Mendizabal
  • Alvaro Matxinbarrena
  • Juan Luis Landa
  • Ruben Arozena

90koko hamarkadan zehar Ipurbeltzen komikiak argitaratzen hasi zirenen arteko batzuk

  • Beatriz Alvarez Azkue
  • Iñaki Holgado
  • Mikel Valverde
  • Manu Ortega
  • Mattin
  • Asisko Urmeneta
  • Jokin

2000. urtetik aurrera Ipurbeltzen komikiak argitaratzen hasi zirenen arteko batzuk

  • Dani Fano
  • Anna Fortino
  • Marko
  • Iosu mitxelena
  • J. pecina

Gidoilari lanetan edo testuak idazten, besteren artean Xabier Lete, Bernardo Atxaga, Aizpea Goenaga, Mertxe Ezeiza, Kike Amonarriz, Pako Aristi, Miel Anjel Elustondo, Enekoitz Esnaola, Patxi Zubizarreta...

Hilabetero bataz beste 2.500 ale argitaratzen zituen (denbora tarte batean 5.000 edo eta 8.000 aletako tiradak ere izan zituen) eta bere ibilbidearen bukaeran 1.200 ale.

Aldizkariaren sorreratik 25 urte pasa zirenean 'Ipurbeltz 1977-2002' liburukia argitaratu zuen Ereinek.

Getxoko VII Komiki Azokako edizioan omenaldia jaso zuen aldizkariak eta 2013 urtean III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako Ohorezko Saria jaso zuen ere.

Aldizkariaren amaierari buruzko hausnarketa eta artikuluak:

Igor Leturiaren Blogean

Noticias de Gipuzkoa egunkarian

2014k Abenduan Behinola aldizkariko 29 . zenbakian Ipurbeltzen ibilbideari buruzko zenbait artikulu eta elkarizketa argitaratu zituzten.

Jon Iñaki Artetxeren hausnarketa Bilbo hiria Irratian

IPURBELTZ ALBUMAK

Ipurbeltzen aldizkarian alez ale argitaratzen ziren istorioekin komiki album ugari merkaturatu zituen Ereinek 80. hamarkadatik aurrera, "Ipurbeltz bereziak" izenburupean.

Egileen araberako zerrenda

Gregorio Muro 'Harriet' 1978tik aurrera Iker eta Ixone sailean : 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe', 'Zahagi-urrea ' Hiru sudurluzeak (Pedro Sesteloren irudiekin) 'Spray-en misterioa', 'Baloiaren misterioa' Tom eta Wandi (izenburu bereko komikia), 'Mustang Zaldia'

Enkarni Genua, Jesus Lucas 1979 Erreka Mari : Euskal Herriko azken lamiña 1981 Zezena plazan 1985 Printze txikia 1988 Altxor bat patrikan 1993 Herensugea 1995 Galtzagorriak 2000 Itsasminez

Angel Vadillo 1980 Eneritz

Mikel Plazaola 1979 'Orreaga 778' eta 'Prontxio eta Martxelino'

Migel Berzosa 1979 'Mintxo' eta 'Iparragirre

GAZTE/HELDUENTZAKO KOMIKIAK

Ipurbeltz aldizkarian argitaratu ez ziren beste Komiki batzuk ere merkaturatu zituen Ereinek, euskal komikigintza nabarmen aberastuaz.

Antton Olarriaga

1985 Albaniaren konkista (gidoia Arantxa Urretabizkaia)
1985 Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundik idatzitako liburuararen komikia)
1988 Zakilixut : aurreak erakusten du dantzatzen atzia
1992 Alukiss : basotik edanez Idazleen piztiarioa barruan

Gregorio Muro 'Harriet'/Daniel Redondo
1983 Jon eta Mirka Saileko 'Espedizio galdua'

XXI mendean komiki lan berriak argitaratzeari utzi zion Ereinek, eta azken urteotan euskal komikigintzako lan nabarmenen batzuk berrargitaratu ditu.

2011 urtean klis klasikoak bildumaren baitan Indianoa Komikia berrargitaratu zuen Ereinek. (lehen aldiz 1986an Habeko Mik-ek argitaratua)

2015 urtean Harriet Ediciones etxeak Justin Iriart saila berrargitaratu zuen gazteleraz, eta Ereinek euskarazko edizioa argitaratu zuen.

Enkarni Genua eta Jesus Lucasen 'Erreka Mari : Euskal Herriko azken lamiña' eta 'Itsasminez'.