«Jon Muñoz»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK)
13. lerroa: 13. lerroa:
  
2020ean Astiberrirako itzultzaile lanetan hasi zen, Txikiberri Saileko ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuliz. Ordurarte Bego Montorio Uribarren izan zen euskararazko bertsionen arduradun bakarra eta orain bien lanari esker irakurri daitezke Astiberriko komikiak euskaraz.
 
 +
 +
 +
'''2021ean argitaratu zen euskaraz BIGA saileko bigarren liburukia.'''
  
==== EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK ====  
 
==== EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK ====  

07:06, 16 apirila 2021(e)ko berrikuspena

'Nor da Nor' euskal itzulpengintzaren datu basean jasotzen denez, Jon Muñoz Otaegi Donostian 1961ean jaiotako itzultzailea da. Zineman eta literatur argitaletxe zein entziklopedien eremuan lan egin du, eta Komikigintzan ere aritua da: besteak beste "Gabai, Euskal Herriaren Historia" komiki sailean (LUR argitaletxea, 64 orrialdeko 24 liburuki 1989 eta 1990 artean).

"Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen (1980-1983), eta gehienbat literaturan eta zineman dihardu itzultzaile.

Zineman ETBren lehen garaian (1983-1992) ehunka film eta telesailen azpitituluak egin zituen eta 1994tik aurrera, besteren artean, Donostiako Zinemaldirako, Fantasiazko eta Beldurrezko Asterako, Filmazpit eta FIPArako (Festival International de Programes Audiovisuels) egin du lan.

Literaturan, berriz, Literatura Itzulpenaren Euskadi Saria jaso zuen 1997an Choderlos de Laclosen 'Harreman arriskutsuak eleberriaren itzulpenagatik'- Literatura Unibertsala bildumarako itzulpenak egin ditu eta beste hainbat eleberri eta ipuin itzuli ditu beste argitaletxe batzuentzat."

Lur hiztegi entziklopedikoan (1992-1994) eta Lur entziklopedia tematikoan (1997-2000) ere lan egin zuen, erredaktore gisa. Historiako, Arteko eta Literaturako saiakerak ere itzuli ditu. Gidogilea eta elkarrizketagilea ere izan da hainbat film eta telesailetan.

ESan bezala, Komikigintzan ere aritua da: besteak beste "Gabai, Euskal Herriaren Historia" komiki sailean (LUR argitaletxea, 64 orrialdeko 24 liburuki 1989 eta 1990 artean).

2020ean Astiberrirako itzultzaile lanetan hasi zen, Txikiberri Saileko ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuliz. Ordurarte Bego Montorio Uribarren izan zen euskararazko bertsionen arduradun bakarra eta orain bien lanari esker irakurri daitezke Astiberriko komikiak euskaraz.

2021ean argitaratu zen euskaraz BIGA saileko bigarren liburukia.

EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 04 APIRILA
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna! Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
2020 11 Azaroa
Tigreaamesgaiztoarenkontra.jpg
Tigrea amesgaiztoaren kontra astiberri txikiberri bilduma Emily Tetri Emily Tetri jatorrizkoa ingelesez Jon Muñoz 2018 Tiger vs. Nightmare (First second)
2020 10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)