«Alex Orbe»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Orria sortu da. Edukia: Alex Orbe Ferreiro Barakaldon 1973 urtean jaiotako ilustratzailea da. Haur eta gazte literaturako hainbat lanen ilustratzaile,komikigintzan bide opararoa egin du, eta esuk...)
 
1. lerroa: 1. lerroa:
Alex Orbe Ferreiro Barakaldon 1973 urtean jaiotako ilustratzailea da. Haur eta gazte literaturako hainbat lanen ilustratzaile,komikigintzan bide opararoa egin du, eta esukaraz Xabiroiko kolaboratzaile izan da eta 2021eko ekainean argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz  'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia Borja Cresporekin batera.
+
Alex Orbe Ferreiro Barakaldon 1973 urtean jaiotako ilustratzailea da. Haur eta gazte literaturako hainbat lanen ilustratzaile,komikigintzan bide opararoa egin du, eta euskarazko komikigintzari dagokionez Xabiroiko kolaboratzaile izan da eta 2021eko ekainean argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz  'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia Borja Cresporekin batera.
  
 
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Alex_Orbe Wikipediaren arabera,] 1995 urtean 'Merlin Animacion' enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten.  
 
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Alex_Orbe Wikipediaren arabera,] 1995 urtean 'Merlin Animacion' enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten.  

16:19, 16 ekaina 2021(e)ko berrikuspena

Alex Orbe Ferreiro Barakaldon 1973 urtean jaiotako ilustratzailea da. Haur eta gazte literaturako hainbat lanen ilustratzaile,komikigintzan bide opararoa egin du, eta euskarazko komikigintzari dagokionez Xabiroiko kolaboratzaile izan da eta 2021eko ekainean argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia Borja Cresporekin batera.

Wikipediaren arabera, 1995 urtean 'Merlin Animacion' enpresarentzat hasi zen lanean, marrazki bizidunak egiten, telebistarako serieak eta filmak egiten.

Komikizaletasuna txikitatik datorkio, eta 1996 urtean Portugaleteko X. Komiki lehiaketako lehen saria eskuratu zuen gazteleraz txuri beltzeko lanen atalean.

2002 urtean marrazki bizidunak utzi eta bere kabuz publizitatean lanean hasi zen, irudiak sortuz eta storyboardak egiten.

Wikipediaren arabera testu liburu eta haur eta gazte literaturako lan ugari ilustratu ditu. Adibidez 2003 urtean 'Asier eskaileretan behera' (Leire Iradierren gidoiaz) eta 2005 urtean 'Groau!' ( Yolanda Arrieta )2007 urtean Jasone Osororen 'Jara Bartzelonan' lana ilustratu zuen eta Katixa Agirreren 'Amaia Lapitz' sailaz arduratu da. Orberen azken lan batzuk: 'Ixon' (Ana Jaka) y 'Erraldoiek ez dute lagunik jaten' (Unai Elorriaga), Tangoa noizean behin (Miren Agur Meabe)... Txalaparta, Begiko, Elkar eta beste argitaletxe batzuetarako egin du lan.


Fanzine eta aldizkarietan komiki istorio laburrak argitaratu ditu, 'El Balanzín', 'Rumble'... 2007an 'Historias del olvido' lan kolektiboan parte hartu zuen (Dolmen)... Tebeosfera atarian ikusi daitezke komiki lanen erreferentziak.

Euskaraz Xabiroi aldizkarirako kolaborazioak egin ditu 45,54,55 eta 58. Aleetan  eta adierazi duenez "Xabiroi Euskadin dugun luxua da, Dani Fano zuzendariaren ahaleginari esker. Marrazkilaria eta gidoilaria harremanetan jartzen ditu eta sortzeko askatasuna ematen digu. Gozamena da maila horretako aldizkari batean kolaboratzea, eta, horri esker, komikigintzarekiko lotura mantentzen dut, bestela..." (Jatorrizkoa gazteleraz 'El portaluco' atarian) 

2011 urteko M11 mugimenduari buruzko 'Yes, we camp! Trazos para una (r)evolución' liburu kolektiboan hartu zuen parte (Dibbuks)

2011 urtean frantziar estatuan komikiak argitaratzen hasi zen  'La nouvelle guerre des boutons' lanarekin ( gidoia Greg Newman; marrazkiak Francesca Follini eta Alex Orbe, ; koloreztatzailea, Andrea Meloni. Jungle Argitaletxea). Ondoren 'Les aventures du bourlingueur' saileko bi liburukita parte hartu zuen: 'Au fil du Napo' eta 'Les barges du Congo', autore hauekin lankidetzan:!Philippe Lambillon, Lapuss' eta Alex Sanvi(Renaissance de Livre, 2015 y 2017).


2016 urtetik Asier Gallastegi coach-arekin webkomiki bat du.

Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 autorek jaso zuten diru laguntza, eta Alex Orbe izan zen sarituetako bat: 2018an argitaratu zuen Astiberrik soilik gazteleraz Alex Orbek Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz sortutako 'Los Enciclopedistas' komikia Ondoren frantziar estatuan ere argitaratu da lan hau.


Tiraderan Egoitz Moreno eta Javier de Isusirekin elkarlanean proiektu ezberdinak dituela adierazi du.

2015 urtean 'Bilboko barrea' jardunaldietarako Borja Crespo eta Alex Orbe komikigileek 18 orrialdetako Unamunori buruzko komiki laburra egin zuten. 2021eko ekainean argitaratu zuten gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia.


Eusko Jaurlaritzaren 2020 urteko diru laguntza deialdian saritua izan zen Orbe berriz ere.

Harriet etxeak udazkenean Unai Elorriaga eta Alex Orberen arteko lankidetzatik sortutako komiki album bat argitaratuko du.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 06 EKAINA
Unamuno komikia euskaraz.JPG
Unamuno. Gizona eta arrazoia Gallo de Oro Borja Crespo Alex Orbe Gazteleraz jatorrizkoa Iurgi Arginzoniz 2021, Aldiberean gazteleraz jatorrizkoa 'Unamuno. El hombre y la razón'

www.alexorbe.com

www.alexorbe.blogspot.com