«ZaldiEroa»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2021 ARRANOTXU, EUSKAL GERLARI MITIKOAREN BILDUMA)
93. lerroa: 93. lerroa:
 
== 2021 ARRANOTXU, EUSKAL GERLARI MITIKOAREN BILDUMA ==
 
== 2021 ARRANOTXU, EUSKAL GERLARI MITIKOAREN BILDUMA ==
  
2008ko urtarrileko Xabiroi aldizkariaren 8. alean argitaratzen hasi ziren Arranotxu pertsonariaren istorioak, eta 2021 urteako irailean Ikastolen Elkarteak "Arranotxu Euskal Gerlari mitikoa" bilduma argitaratu du.
+
2007ko maiatzeko Xabiroi aldizkariko 4. zenbakitik aurrera hasi ziren argitaratzen  Arranotxu pertsonaiaren istorioak, eta 2021 urteko irailean Ikastolen Elkarteak "Arranotxu Euskal Gerlari mitikoa" bilduma argitaratu du.
  
Irailearen 15ean 11:30ean Iruñeako Comedias 14 kaleko Elkar dendan prentsaurrekoa antolatu da [https://postdata.elkar.eus/event/zaldieroa-arranotxu-prentsaurrekoa/ Arranotxuren komikia aurkezteko]
+
Irailaren 15ean 11:30ean Iruñeako Comedias 14 kaleko Elkar dendan prentsaurrekoa antolatu da [https://postdata.elkar.eus/event/zaldieroa-arranotxu-prentsaurrekoa/ Arranotxuren komikia aurkezteko]
 
    
 
    
  

15:58, 12 iraila 2021(e)ko berrikuspena

Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa Faltzesen 1966 urtean jaiotako komikigilea da; hiru urte zituela bere familia Iruñeara lekutu zen.

Narratzailetzat definitzen du bere burua: irratigintzan, ipuinak egiten.. eta batez ere komikiarekin

HASIERA: KORROK, NAPARTHEID, TMEO...

Argia aldizkariak egindako elkarrizketa batean kontatu zituen marrazkilari bezala emandakolehen pausuak

"Zure lehen marrazkiak Korrok aldizkarian kaleratu ziren. Zer giro zegoen Iruñean urte haietan? Zerk bultzatu zintuen marraztera?

Paraiso irratian nengoen, irrati libre bat, Iruñean egon zen lehendabizikoa, eta han aditu nuen marrazkilari bat behar zutela Korroken. Deitu eta hasi egin nintzen. Euskal kulturan zerbait egin nahi nuen, ze nik ikastolan ikasi nuen, baina atera bezain pronto euskara galdu nuen. Ez nuen hitz egiten, ez nengoen inolako giro euskaldunetan sartua… Halako kontzientzia bat piztu zitzaidan, eta Korroken hasi nintzen. " Ondoren AEK-n lanean hasi zen, didaktika arloko marrazkiak egiteko.

Eta erabiltzen duen goitizenari buruz hauxe dio "Marrazten hasi nintzenean. Zaldi Eroaren aldeko pintadak egiten nituen, Crazy Horseren aldekoak. Hasieran gazteleraz izaten ziren: Caballo Loco vive. Gero euskaldundu nintzenean, kontzientzia euskalduna hartu nuenean esan nahi dut, Zaldi Eroa izena hartu nuen"


1988 urtean Napartheid komiki aldizkariaren sorreran parte hartu zuen: taberna batean Asisko Urmenetarekin solasean zeudela Nafarroan euskarak eta euskaldunek bizi zuten egoerari buruz, erabaki zuten komiki baten bidez beraien ekarpena egitea, eta fanzinearen lehen alea 1988ko abenduan kaleratu zen, Iruñean euskararen alde antolatu zen manifestazioan banatu ahal izateko.

Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan Napartheiden sorreraz mintzatu ziren bi autoreak:

"Gogoan du Urmenetak Roch kafetegiko eszena hura: «Aipatzen hasi ginen ez zegoela eskubiderik, gure etxean bertan baztertuak ginela, eta bazegoela zerbait egiteko beharra. Kasualki, Patxik [Huarte] marrazten zuen, nik marrazten nuen, eta biok geunden ostia txarrez». Ondorioa argia zen: aldizkari satirikoa sortu zuten, «oihu kolektibo bat injustizia baten aurrean»."

Berriako elkarrizketan komikia euskaraz sortzearen beharraz eta "zu zeuk egin ezazu” izpirituaz mintzatzen dira ere bi marrazkilariak

Fanzinearen izenburua Huarteren kezka batetik iritsi zen: «Garai hartan, Komite Internazionalistetan militatzen nuen, eta, han, bereziki Palestinarekin, Sahararekin eta Latinoamerikarekin egiten zuten lan. Afrika ez zen existitzen. Nik esaten nuen Hego Afrikan apartheid-a faxismo erabatekoa zela, eta zerbait egin behar zela». Egoerak konparaziorako aukera eman zuen: «Euskararen Legea onartu zenean, pentsatu genuen: 'tira, Hego Afrikan bezala'. Azkenean, Nafarroan ere, bi garapen mota planteatzen zituzten. Agintarien planteamendua zera zen: 'Denon garapenaren alde gaude, baina diferenteak garenez, bi garapen mota behar dira, denona eta euskaldunena'. Hori apartheida zen, Afrikan egiten zen gauza bera. Han esaten zuten: 'beltzen garapenak ez du gureak duen abiadura bera'». Hitz-jokoari heldu zioten orduan, eta Napartheid izena jarri zioten fanzineari. Azpileloa gehituko zioten geroago: Soweto? Nafarroa baino hobeto. Fanzinearen lehen zenbakia 1988an kaleratu zuten eta azken alea 2001 urtean argitaratu zen. Guztira 13 urtetan zehar 30 ale inguru argitaratu ziren.

Napartheid aldizkaritik hainbat komikilari ezagun pasa ziren: Paxkal Bourgoin, Mikel Urmeneta, Xamar, Niko Moreno, Txiki, Juan Arrosagarai, Marko, Iren Borda, Asisko Urmeneta, Zaldieroa, Pernan, Mattin, Peli...

Garai berean ZaldiEroa TMEO aldizkarian argitaratzen hasi zen, euskaraz eta gazteleraz, komiki zinta edo eta orrialde pare bateko istorioekin. 1998 urtean TMEOk album batean jaso zituen bere lan batzuk: Perro Policia, Iosu Kristo, Lakandona ohianeko kontuak...


ZINTAGINTZA: NAFARKARIA,KARRIKA ALDIZKARIA...

Gaur egun ZaldiEroaren lanik karakteristikoenak diren komiki zinta edo banda formatuko komikien jatorria 90. hamarkadan kokatu daiteke, jarraikortasunez bere lanak Euskaldunon Egunkariaren Nafarkaria gehigarrian eta Karrikiri Iruñeako euskaltzaleen elkarteak argitaratutako Karrika aldizkarian agertzen hasi zirenean.

Egunkaria sortu eta urtebetera, 1991ko abenduaren 6an kaleratu zen Nafarkariaren lehen zenbakia eta 2002ko uztailaren 26an eten zuen bere bidea, Nafar Gobernuaren diru laguntzaren iturria moztuta. Gehigarria ostiralero Egunkariarekin batera banatzen zen, baina Nafarroan bakarrik.

Euskaltzaidiari esker Nafarkariaren ale guztiak eskuragarri daude, eta ZaldiEroaren zintak azken orrialdean ikusi daitezke. Asisko Urmenetaren marrazkiak ere Nafarkarian agertzen ziren.

1994 urtean ZaldiEroak Rikardo Arregi Saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker.

Iruñeako Karrikiri euskara elkarteak argitaratutako Karrika aldizkaria 1997an plazaratu zen lehen aldiz. Hasieratik Patxi Huarteren marrazkiak eta zintak txoko berezia izan zuten aldizkarian. Karrikikiren webgunean daude ikusgarri garai horretako zintak.

Gehigarri horietan eta TMEO fanzinerako egindako lanetan agertu ziren lehen aldiz Noski Jator pertsonaia, Euskadi 3000 saileko errobotak, lulubel ardia, Euskal Taliban Jatorra eta Yoda, Nafarroa Kapitaina eta Petilla komandanteordea, M´ongolo eta Gizon Jakintsua, Nafarroako katebegi galduak, Euskal Michael More, Txosten eta Emendakin...eta hasiera hasieratik Patxi Huarte bera zintetako pertsonai bat gehiago bilakatu zen. Natura, euskara, agintarien agintekeriak, Sanferminak... izan dira ordudanik ere erabili diuen gaietako batzuk.


EGUNEROKO ZINTAK

Nafarkariaren bidea 2002ko uztailaren 26an eten zen, eta 2003an, gehigarri eta fanzineen argitalpen epealdi zabalagoetan aritu ondoren, Berria egunkarian egunero eta egunerokotasunari loturiko zintagintzan hasi zen Patxi Uharte,Tartea gehigarrian lehenik eta gero Iritzia atalean "De rerum natura" saila sortuz.


Argiako 2007ko elkarrizketan zera zioen " Ni beldurrez hasi nintzen eta Berriakoei esan nien ez nuela nire burua ikusten eguneroko lan horretan. Eta beraiek nahi nuen epea hartzeko esan zidaten, “egon zaitez hilabete batez edo bi hilabetez eta gero ikusi”. Eta hasi bezain laster beldurra galtzen joan nintzen, gero eta gauza pertsonalagoak egiten. Zenbat eta lan pertsonalagoak egin orduan eta harrera hobea nuen… Alde horretatik oso pozik nago."

Tirabirak proiekturako egindako elkarrizketan bere gaiak hauek direla dio: "kezka pertsonalak euskara, ekologismoa.. eta surrealismoa, beti ere aniztasuna eta sorpresa gaitasuna bilatuaz"

2005 urtean Elkar Argitaletxeak lehen aldiz bildu zituen liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta 2007an atera zen bigarren liburukia.

2009an prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen eta sair banaketan "aitortza" haue gin zuen: "Aitortu digu azkenaldian kosta egiten zaiola komikia egitea. Su-eten garaian lasaiago moldatzen zen, politikaz aritzeko. Eta ekonomia krisiaz aritzeko? Ekonomia gaiak nondik harrapatu kosta egiten zaio eta beharbada pertsonaia sortu beharko duela uste du. Lehen hiru urtetan hustu egin dela dio, politikaz, hizkuntzaz, ekologiaz zeuzkan iritziak bota ditu eta orain egunerokoa kontatzeari heldu behar; horretarako txipa aldatu behar." De Rerum Natura kokiki zinten 7 bildumetan zehar nabari daiteke egunerokotasunari eta politikari lotutako gaien artean oreka nola aurkitu duen.

Garai berean Berrian Juan Kruz Lakasta Euskalerria irratiko lankidearekin Serio Demonio atala egin zuen, Lakastaren testuekin eta Zaldi eroaren marrazkiekin. blogean 2007-2013 urteen arteko zintak eta iritziak jaso zituen.

BILDUMAK

2005 urtean Elkar Argitaletxeak lehen aldiz bildu zituen liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta Ikasbil Habeko atarian elkarrizketa egin zioten horren arira.

Beste erantzun batzuren artean, hauxe esan zuen egunkariko bere ataleko zinten goiburuari buruz

" 'De Rerum Natura' (Gauzen izaeraz, Lukrezio filosofo-poetak bere gogoetak biltzen zituen obrari emandako izenburu bera): titulua ez al da handigura samarra? Zer adierazi nahi zenuke horren bitartez?

Aldrebes. Oso titulu umila da. Niretzat 'hitz egin dezagun edozein gauzaz' moduko zerbait da. Egin dezagun inguratzen gaituzten gauzen katalogo bat. Baina aldi berean badu 'natura' hitz zoragarri hori, oso Zen bihurtzen duena, badakizue: gauzen funtsa eta irudia, zer da erreala, zer da ilusioa (dena da ilusioa). Handiguraren trazak igual latinez dagoelako izango ditu, Kultura hermetikoaren guruek erabiltzen dutena. Baina nik Lukreziogandik atera nuen eta ez Latin departamentu arrandioz batetik. Esan nahi dut, Luterok zioen moduan, Jainkoarekin hitz egiteko ez dela artekaririk behar.

Egunkariko lanak liburu batean biltzeko, zer izan da akuilu handiagoa: artistaren banitatea, ala lagunen laudorio eta eskeak? Laudorio eta eskeek banitatea puztu eta horrelako erabakiak hartzera bultzatzen gaituzte, noski. Dena den, kalitate bat bazegoela eta merezi zuela pentsatzen nuen, eta horrela dela beste batzuek ere baieztatu didatenez ba, tira, erabakia hartu nuen."

Ordudanik 2-3 urtean behin jaso dira liburukietan bere zintak eta 2019an 8. alea bilduma argitaratu da.

H28 ETA KOMIKIAK BESTE ARGITALPENETAN

Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, 2015eko urtarrilean Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Pa­txi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko bat sortzeko beharra nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena.

2015 urtean Ondarroako Luterl taldeak antolatutako 17. komiki jardunaldietan erakusketa monografikoa izan zuen Patxi huartek

2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz.

2016 urtean ere Altza Porru komiki lan kolektiboanhartu zuen parte.

Egunkariko lanaz gain, aldizkarietan beste formatuetako lanak egin izan ditu: Nabarra, Aizu! Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian, Bertsolari aldizkarian... eta Xabiroien Arranotxu pertsonaiaren istorioak argitaratzen ditu.

2019ko Durangoko Azokako zerrendetan Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" Elkarren eskutik argitaratuko zela agertzen zen, 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako komikiak barnebilduko zituena, baina oraindik ez da bilduma argitaratu.

2021 ARRANOTXU, EUSKAL GERLARI MITIKOAREN BILDUMA

2007ko maiatzeko Xabiroi aldizkariko 4. zenbakitik aurrera hasi ziren argitaratzen Arranotxu pertsonaiaren istorioak, eta 2021 urteko irailean Ikastolen Elkarteak "Arranotxu Euskal Gerlari mitikoa" bilduma argitaratu du.

Irailaren 15ean 11:30ean Iruñeako Comedias 14 kaleko Elkar dendan prentsaurrekoa antolatu da Arranotxuren komikia aurkezteko
  


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 Iraila
2021 Arranotxu.jpg
Arranotxu Euskal Gerlari Mitikoa Ikastolen Elkartea/Xabiroi ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2008ko urtarriletik Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorioen bilduma
2017
2017 dererum.jpg
De Rerum Natura 7 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2015eko abuztutik 2017eko uztaila arte Berria Egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2015
2015 de rerum natura.JPG
De Rerum Natura 6 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2013
Rerum 5.jpg
De Rerum Natura 5 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2011ko irailetik 2013ko uztaila arte Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2011
Rerum 4.jpg
De Rerum Natura 4 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak.
2010
Rerum 3.jpg
De Rerum Natura 3 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2010 urte hasieratik 2011ko uda bitartean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak.
2007
Rerum 2.jpg
De Rerum Natura 2 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2005eko udatik 2007ko uda bitartean Berria egunkarian argitaratutako zintak.
2005
Rerum 1.jpg
De Rerum Natura 1 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa
1998
Zaldieroa tmeo.jpg
Zaldieroa Colección Tmeoi nº13. Ezten Kultur Taldea / Tmeo ZaldiEroa ZaldiEroa Gazteleraz eta euskaraz Tmeo Aldizkarian argitaratutako zintak eta istorioak

Beste komikigileekin partekatutako komikiak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Euskaraz jatorrizkoa 2016 04 APIRILA
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 12 ABENDUA
2015 h28 urtikaria.JPG
H28 hilabetekari saretirikoaren urtikaria. Urtekari Paperitikoa H28 Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2015 12 ABENDUA
2016 12 ABENDUA
2016 h28 urdekaria.jpg
H28 urdekaria Urtekari Paperitikoa Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Joseba Larratxe Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Euskaraz Jatorrizkoa 2016 12 ABENDUA