«Alex Tello»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKIA) |
(→KOMIKIA) |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
Eibarko taldearen letrak oinarri hartuta istorio bat idatzi zuen, baina tiraderan gordeta izan du ia hamarkada batez. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariekin zenbait aldiz elkartu bazen ere, Tellok sekula ez zien eman tiraderan gordetako harribitxi horren berri. Azkenean, baina, [[Dani Fano]] lagunarekin hitz egin zuen izandako ideia zer iruditzen zitzaion jakiteko, eta honek animatu zuen Su Ta Gar taldekoei komikia kaleratzeko proposamena egitera. Hori, azkenean, 2017an gertatuko zen. Su Ta Gar taldeko Bastidaren esanetan, taldeari kanpotik proposamen asko iristen zaizkio eta gehienetan ezetza ematen dute, nahiago izaten baitute indarra taldean bertan jaiotako proiektuak aurrera ateratzen jarri. Baina Alex Telloren ideiaren berri izan zutenean, «ganberrada» interesgarria eta bitxia iruditu zitzaien. | Eibarko taldearen letrak oinarri hartuta istorio bat idatzi zuen, baina tiraderan gordeta izan du ia hamarkada batez. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariekin zenbait aldiz elkartu bazen ere, Tellok sekula ez zien eman tiraderan gordetako harribitxi horren berri. Azkenean, baina, [[Dani Fano]] lagunarekin hitz egin zuen izandako ideia zer iruditzen zitzaion jakiteko, eta honek animatu zuen Su Ta Gar taldekoei komikia kaleratzeko proposamena egitera. Hori, azkenean, 2017an gertatuko zen. Su Ta Gar taldeko Bastidaren esanetan, taldeari kanpotik proposamen asko iristen zaizkio eta gehienetan ezetza ematen dute, nahiago izaten baitute indarra taldean bertan jaiotako proiektuak aurrera ateratzen jarri. Baina Alex Telloren ideiaren berri izan zutenean, «ganberrada» interesgarria eta bitxia iruditu zitzaien. | ||
+ | |||
+ | [https://etakitto.eus/berriak/kultura/alex-tello-fikzio-istorioa-da-baina-suak-bizitzen-duenaren-esentzia-su-ta-garren-diskoetan-dago.html Eta kitto atariari eskainitako elkarrizketan prozesu osoa kontatu du Tellok.] | ||
[[Julen Ribas]] marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin. | [[Julen Ribas]] marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:11, 16 azaroa 2021 data duena
Alex Tello 1977 urtean Andoainen sortutako aktore eta kultur sortzailea da, 10 urtetatik aurrera Usurbilen hazitakoa. 2021 urtean argitaratu zen 'Sua' komikiaren gidoia egin zuen, Su Ta Gar taldearen kanten bidezko kontakizuna, Julen Ribasek marraztua.
2006 urtean hasi zen antzerkigintzan: beste lanen artean “Goenkale” telesailean aritu zen, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoekin egin du lan...
ATEA TEATRO egitasmoa sustatu zuen, eta 2015ean estreinatu zuen lehen obra: ZU GABE (drama). Ondoren antzezlanak, laburmetraiak, bideoklipak.. sortu dituzte eta Alex aktore, idazle eta zuzendari lanetan aritu da, baita kudeaketan ere.
KOMIKIA[aldatu]
Alex Tello musikazalea da, eta bere garaian Andoaingo R taldearen kanta batzuentzako letrak egin zituen ere. Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa argitaratu dira, eta bertan kontatzen deenz 2011 urtean otu zitzaion Tellori ‘Sua’ komikiaren ideia
Eibarko taldearen letrak oinarri hartuta istorio bat idatzi zuen, baina tiraderan gordeta izan du ia hamarkada batez. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariekin zenbait aldiz elkartu bazen ere, Tellok sekula ez zien eman tiraderan gordetako harribitxi horren berri. Azkenean, baina, Dani Fano lagunarekin hitz egin zuen izandako ideia zer iruditzen zitzaion jakiteko, eta honek animatu zuen Su Ta Gar taldekoei komikia kaleratzeko proposamena egitera. Hori, azkenean, 2017an gertatuko zen. Su Ta Gar taldeko Bastidaren esanetan, taldeari kanpotik proposamen asko iristen zaizkio eta gehienetan ezetza ematen dute, nahiago izaten baitute indarra taldean bertan jaiotako proiektuak aurrera ateratzen jarri. Baina Alex Telloren ideiaren berri izan zutenean, «ganberrada» interesgarria eta bitxia iruditu zitzaien.
Eta kitto atariari eskainitako elkarrizketan prozesu osoa kontatu du Tellok.
Julen Ribas marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.
2021eko azaroan argitaratu da 'Sua'komikia.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 AZAROA | Sua | Jo ta ke Ekoizpenak | Alex Tello | Julen Ribas | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021 azaroa |