«Mikel Begoña»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
23. lerroa: 23. lerroa:
  
 
  2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Helize' proiektuak, eta '''2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen 'Helize' komikia''', Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen marrazkiekin.
 
  2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Helize' proiektuak, eta '''2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen 'Helize' komikia''', Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen marrazkiekin.
 
 
{|class="wikitable sortable" width=100%
 
|- align=left
 
|[[Fitxategi:Benjamin tuterakoa irudia.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.facebook.com/mikel.begona]]
 
|[[Nabarralde]]k beste urte batez komikia eta euskal komikigileen aldeko apustua berretsi du.
 
 
Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztuko da 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, [[Mikel Begoña]] eta [[Iñaket]] komikigileen elkarlanaren emaitza
 
|}
 
  
  
49. lerroa: 40. lerroa:
  
  
{|class="wikitable sortable" width=100%
+
2021eko Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, [[Mikel Begoña]] eta [[Iñaket]] komikigileen elkarlanaren emaitza
|- align=left
 
|[[Fitxategi:Benjamin tuterakoa irudia.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.facebook.com/mikel.begona]]
 
|[[Nabarralde]]k beste urte batez komikia eta euskal komikigileen aldeko apustua berretsi du.
 
 
 
Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, [[Mikel Begoña]] eta [[Iñaket]] komikigileen elkarlanaren emaitza
 
|}
 
  
 
2021 urtean berriz ere Iñaketek eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdiko sarietako bateta Mikel Begoñarekin batera 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortuko du: Harriet Edicionesek adierazi duenez, segur aski 2023an argitaratuko da.
 
2021 urtean berriz ere Iñaketek eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdiko sarietako bateta Mikel Begoñarekin batera 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortuko du: Harriet Edicionesek adierazi duenez, segur aski 2023an argitaratuko da.
  
2022 urtean zehar KOmikia erakusketa Ermuan eta Igorren ikuis ahal izan da.
+
2022 urtean zehar 'Komikia' erakusketa Ermuan eta Igorren ikuis ahal izan da.
  
  

16:37, 13 maiatza 2022(e)ko berrikuspena

Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta Komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez.

2012an Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. (2014-2017 artean antolatu ziren jarraian jardunaldien 4 edizioak)

Tebeosfera atariko bere fitxaren arabera, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarraren lankidetzan aritu zen. Zenbait komiki lehiaketetara aurkeztu zituzten elkarrekin sortutako lanak eta hainbat sari jaso zituzten: 2005ean Elgoibarko “Kokoe” lehiaketan eta 2006ean Basauriko udalak antolatutako “Ganorabako” lehiaketan.

2007 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa. Matxitxakoko gudua. Ricardo R. Sendra marrazkilariarekin. Argitaratzeko autoediziora jo zuen eta Gure Erroak editoriala sortu zuen. Euskaraz eta gazteleraz merkaturatu ziren bi lan hauek.

2008an hasi zen bilboko Iñaket marrazkilariarekin elkarlanean. Aurreko laneko tematikarekin jarraituz, gerra zibila eta frankismoan kokatutako bi lan sortu zituzten gazteleraz: Norma  argitaletxeak merkaturatako 'Tristísima ceniza' (Sollubeko borrokak eta Robert Capa argazkilariaren bizipenak jasotzen dituena) eta 2012an 'El pico de los cuervos': hurrenez  hurren, Nómadas Bildumako 32 eta 64 zenbakiak izan ziren, eta  lehena Cambourakis etxeak frantsesez argitaratu zuen. 2020ean iritsi zen liburudenda eta liburutegietara bi autoreen euskarazko lehen lana, Helize (Harriet Ediciones).

Aldizkarietan ere kolaborazioak egin ditu: 2012 urtetik aurrera APIE-EIEPk argitaratzen duen el Balanzin aldizkariko 8, 9, 13 zenbakian eta 2015 urtean Rumble!! Aldizkariko 19 zenbakian. 2017ko El Balanzin aldizkarian Harriet komilariari eta editoreari buruzko artikulua idatzi zuen.

Xabiroi aldizkarian ere istorioak argitaratu ditu: Adur Larrearekin The last shot eta Alex Orberekin Gotzargi istorioak (2014 eta 2015eko abenduko aleetan urrenez urren, 34 eta 38 zenbakietan), eta 2019ko maiatzeko 51. alean Kike Infamerekin batera sortutako "Bostetik bostera" istorioa.

2015 Norma Argitaletxean berriz eta beste behin Iñaket marrazkilariarekin ÖTZI Sailari ekin zioten, Neolitikoan kokatutako western giroko kontakizuna: trilogia "Ötzi#3 El cobre tenía un precio" komiarekin 2019 osatzen da 2919ko urrian; Italian ere argitaratu da.

2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Adur Larrearen marrazkiekin The last shot komiki saila hasi zuen, eta 2017 urtean album moduan merkaturatu zen Arditutakoak izenburupean.


Uberan atariak 2017 urteko komiki uztari buruzko elkarrizketa egin zion

2018ko apirilean Komikiz komiki, lubakiz lubaki ikuskizuna eskaini zuen Elgetan.

2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Helize' proiektuak, eta 2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen 'Helize' komikia, Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen marrazkiekin.


Mikel Begoñak Euskarazko Komikiaren istoria ikertu du eta hainbat erakusketa antolatu ditu:

Komikia erakusketa bakio.jpg

2017 urtean Kike Infamerekin batera 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuen. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin.

'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahal izan zen Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ibiltari programaren barne Bakioko Txakolingunean. Urriak 1 bitarte Amorebieta-Etxanon egon zen erakusgai.


2021eko Irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza

2021 urtean berriz ere Iñaketek eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdiko sarietako bateta Mikel Begoñarekin batera 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortuko du: Harriet Edicionesek adierazi duenez, segur aski 2023an argitaratuko da.

2022 urtean zehar 'Komikia' erakusketa Ermuan eta Igorren ikuis ahal izan da.


Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
Mikel Begoñak ere parte hartze zuzena izan du 2021 urtean martxan jarri zen Txakomic ekimenean: Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.

'Parraren itzalpean' izenburuko lehen istorioa Mikel Begoñaren gidoiaz eta Higinia Garayren irudiekin osatu zen, eta bi hilabetean behin komiki digital berri bat jartzen da zaleen eskura.

  • 'Parraren itzalpean'Higinia Garayren irudiekin
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.
  • 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin
  • 'Rokail', Adur Larrearen irudiekin
Txakolinguneko webgunean eskuratu daitezke komiki guztiak.
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.



Hasieran aipatu bezala, Mikel Begoñak Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. Info 7 irratian komikigintzari buruzko iruzkinak egin ditu.


AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 09 IRAILA
Benjamin tuterakoa.jpg
Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta Nabarralde Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2021, gazteleraz aldiberean
2020 11 AZAROA
2020 Helize.jpg
Helize Harriet Ediciones Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2020, gazteleraz aldiberean Hélice
2017 11 AZAROA
2017 arditutakoak.jpg
Arditutakoak Bertsozale Elkartea Bertsolari Aldizkaria 108 Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA
2007
2007 berunezko itsasoa.jpg
Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda Gure Erroak Mikel Begoña Ricardo M.Sendra Edizio elebiduna 2007

Komikigintzari buruzko lanak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA EGILEAK JATORRIZKO HIZKUNTZAK
07 UZTAILA
2017 komikia 1975 2017.jpg
Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco Bizkaiko Foru Aldundia Mikel Begoña / Kike Infame Euskaraz eta Gazteleraz