«Ttarttalo»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(ELKAR FUNDAZIOAREN BAITAN)
(ELKAR FUNDAZIOAREN BAITAN)
33. lerroa: 33. lerroa:
  
  
Elkar Fundazioaren parte bihurtuta, gazteleraz 1999 urtean Tasio komikigilearen zinten bilduma argitaratu zuen, eta XXI mendean zehar haurrentzako 5 komiki argitaratu ditu.
+
Elkar Fundazioaren parte bihurtuta, gazteleraz 1999 urtean Tasio komikigilearen zinten bilduma argitaratu zuen, eta XXI mendean zehar haurrentzako 7 komiki argitaratu ditu.
  
 
{|class="wikitable sortable" width=48%
 
{|class="wikitable sortable" width=48%

21:50, 13 azaroa 2022(e)ko berrikuspena

Ttarttalo argitaletxea 1983 urtean Donostian sortu zen eta komikigintzari lotua egon zen hasieratik.

90. hamarkadan Elkar Fundazioaren barne sartu zen, eta ordudanik komiki argitalpen bakanagoak izan dira; ordudanik Ttarttaloren produkzio gehiena narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak izan dira: album ilustratuak eta ipuinak, 5 komiki, ezagutza liburuak, jolastekoak, denbora-pasak eta jokoak...


80./90. HAMARKADAK

70. hamarkadaren amaieran eta 80. hasieran Ereinen baitan sortu zen Ipurbeltzen eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 'Habeko mik' aldizkarian atalka agertu ziren istorio batzuk album moduan merkaturatu ziren ere, euskaraz noski, baina komiki hauetako batzuk Frantziar merkatuan harrakasta izaten hasi ziren: Fructuoso, Berzosa eta Redondo irudigileekin elkarlanean aritu zen Harriet gidoigilea eta Ibarrola komikigilearen kasua izan zen, eta lan hauek gazteleraz argitaratzeko bidea Ttarttalo argitaletxeak eman zien. Paraleloki, euskaraz beste komiki mota batzuk ere merkaturatu zituen argitaletxeak.

Argitarapen bakoitza ez zen ekintza soltea izan, plangintza zehatz bati jarraitutako egitasmoa baizik, Tebeosfera atarian nabarmendu den bezala.

Horrela, Ttarttaloren eskutik argitaratu ziren Harriet eta Fructuosoren 'Justin Iriart' pertsonaiaren saileko gaztelerazko albumak: 1983an 'Mar de sangre', 1984ean 'Viaje maldito' eta 1985ean 'El secreto': lan hauen euskarazko bertsioak Ereinek argitaratu zituen: 1983an 'Itsas gorritan', 1989an Izotzetako tranpa eta 1989an 'Sekretua'.

Ttarttalok gazteleraz Harriet eta Berzosaren 'Titez' pertsonaiaren saila soilik gaztelaniaz argitaratu zuen: 1983an 'Gentuza' eta 1985an 'Muerte de un camello'.

Harrietek Redondorekin ostutako bikotearen kasuan, 1984an 'Ion eta Mirka' pertsonaien saileko 'La expedición perdida' argitaratu zuen Ttarttalok (euskaraz urte bat lehenago Ereinen eskutik 'Ion eta Mirka: espedizio galdua'). Katalanez ere argitaratu zuen Ttarttalok Komiki hau. Autore hauen 'La marca de la bruja' (euskaraz 'Sorgin seinalea', Habeko mik) ere argitaratu zen.

Hildo honetako azken lanak 1985 urtean José Ibarrolaren 'Las fronteras de Artrain. La piedra dormida'/'Arria Lotan' eta soilik gazteleraz 1986ean argitaratu zen 'Orfeo. Compañía Monteverdi' izan ziren.

Ttarttalok 1985-1988 urteen artean Winsor McCayk sortutako 'Little Nemo' sailaren 5 liburuki argitaratu zituen: euskaraz argitaratu ziren 1905eko urritik 1910ko abuztua bitarteko istorioak, eta klasiko honen koloretan argitaratutako gaztelerazko lehen edizio osoa izan zen.

Haurrentzako 1987ak Oscar Goñiren 'Munstrouak' argitaratu zen ( gaztelaniaz 'Los Monsters') eta 1991 urtean Robin Hood pertsonaiari buruzko 16 orrialdetako komiki labur bat.

1989 urtean komikigintzari buruzko lan bat argitaratu zuen: José María Unsainen  'Antecedentes del cómic en Euskadi (1894-1939)'

Lan honekin amaitu zen Ttarttalok egindako bidearen lehen zatia.


ELKAR FUNDAZIOAREN BAITAN

Elkar Fundazioaren parte bihurtuta, gazteleraz 1999 urtean Tasio komikigilearen zinten bilduma argitaratu zuen, eta XXI mendean zehar haurrentzako 7 komiki argitaratu ditu.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022
Ttarttalo desberdinen kluba.jpg
Desberdinen Kluba Ttarttalo Cati Baur Cati Baur / Koloreztatzea Christophe Bouchard, Frantsesez jatorrizkoa ? 2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur
2022
Ttarttalo ongi etorri.jpg
Ongi etorri Kokoloara Ttarttalo Pauline Pinson / Ivan Rabbiosi / Dewi Noiry Dewi Noiry Frantsesez jatorrizkoa ? 2022 'Bienvenue a Kokoloa', Actes Sud Editeur
2021
24 ordu harri aroan.JPG
24 ordu Harri Aroan Ttarttalo Lan Cook Laurent Kling Ingelesetik itzulia ? 2021 03 24 Hours In the Stone Age (Usborne Publishing Ltd)
2016
2016 alizia antzara.jpg
Alizia eta antzara jokoa Ttarttalo Lola Moral Sergio García Frantsesetik itzulia Miren Agur Meabe 2012 Frantsesez(Delcourt)

Alicia et le jeu de l'oie

2013
Saba.JPG
Saba eta landare magikoa Ttarttalo Yann Dégruel Yann Dégruel Frantsesez jatorrizkoa Ibon Plazaola Okariz 2012 Frantsesez Saba et la plante magique
2011
ELEFANTEAREN.JPG
Elefantearen semea Ttarttalo Yann Dégruel (Rudyard Kipling-en ipuinean oinarritua) Yann Dégruel Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez 2010 L´EnFANT Délephant (Guy Delcourt Productions)
2011
SERAFIN.JPG
Serafin eta basoko animaliak Ttarttalo David Chauvel Jerome Lereculey Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez 2008 Séraphin et les animaux de la forêt