«Jabier Erostarbe»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
14. lerroa: 14. lerroa:
 
Liburuen ilustraziogintzan aritu da, besteak beste idazle hauekin: Felipe Juaristi, Joxemari Iturralde, Joanes Urkixo, Aitor Arana, Iñaki Zubeldia, Antton Kazabon,… Oñatiko Turismo Bulegoan Selma Huxley zientzilariaren hormairudi erraldoi bat zintzilikatu zuen  
 
KOMIKIGINTZA
+
'''KOMIKIGINTZA'''
  
80. hamarkadan Habeko Mik aldizkariaren istorioak argitaratu zituen, eta baita 90. hamarkadan  Ipurbeltz, aldizkarian, adibidez, atalka argitaratu zen 'Mercury beltza' istorio luzean. Ondoren komikiak sortu zituen  Bergarako 'Apatxi' aldizkarirako edo publizitate kanpaina baterako Supermagnet pertsonaiaren inguruan  
 
21. lerroa: 21. lerroa:
  
Mattin, artzai gazte zuberotar bat da. Naziek Frantzia osoa okupatu dute eta Mattinen aitak ihes egin behar izan du erresistentzian sartuta dagoelako. Tartean hegazkin naziek Erresuma Batuko espioitzan dabilen hegazkin bat bota dute lurrera eta bertako pilotoa, Larregainen, Mattinen baserrian ezkutatu dute. Pilotoa beste aldera pasatzeko herriko abadearen laguntza beharko du. On Txarles ez da ohizko apaiza, mugalari eta kontrabandista lanak ere egiten ditu.
 
https://www.amazon.es/MATTIN-BASOKO-GIDARIA-Basque-Erostarbe-ebook/dp/B00IO3H46S
 
Testu zuzenketak eta moldaketak  Amaia Erostarbe Letamendik egin zituen.
 
https://jabiererostarbe.wordpress.com/category/komikia-comic/ komikiaren irudiak eta pertsonaien eraikitze prozesua erakutsi zituen blog batean.
+
[https://jabiererostarbe.wordpress.com/category/komikia-comic/ Komikiaren irudiak eta pertsonaien eraikitze prozesua erakutsi zituen blog batean.]
  
2 urte beranduago, 2016 urtean, Oñatiko Udalak sortzaileentzako diru laguntzak eskaini zituen eta paperean 500 aleko edizioa argitaratu ahal izan zuen Erostarbek.
 
2016 urtean Oñatin Bizilagunak erakusketan bere 70 lan ikusi ahal izan ziren, eta urte berean Ingalaterrako Folkestonen beste 3 egileekin erakusketa partekatu zuen.
+
2016 urtean Oñatin 'Bizilagunak' erakusketan bere 70 lan ikusi ahal izan ziren, eta urte berean Ingalaterrako Folkestonen beste 3 egileekin erakusketa partekatu zuen.
  
[https://goiena.eus/oinati/1634898644402-jabier-erostarberen-ibilbidea-erakusketan 2021 urtean Erostarbek sortutak estudioak 25 urte bete zituen irudigintzan eta erakusketa bat egin zuen.]
 
06:11, 28 martxoa 2023(e)ko berrikuspena

Jabier Erostarbe Garitano Oñatin 1964 urtean jaiotako ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa da. 80. hamarkadan Habeko Mik, Ipurbeltz eta beste proiektuetan komikiak sortu zituen, eta 2014 urtean 'Mattin basoko gidaria' komikia sortu eta autoeditatu zuen.

Marrazkigintzan txikitan hasi zen, eta komikizaletasuna ere garai horretan sortu zitzaion, bere webgunean kontatzen duen bezala

"1969an Jorge Oteizaren apostoluen estatua-multzoa ipini zen, azkenik, Oñatiko Arantzazuko Santutegiaren frisoan. Gogoan dut gurasoekin joan nintzela ikustera eta pentsatzen dut harrizko “pertsonaia” horiek arreta emango zidatela, izan ere, niretzat egindako marrazki baten lehen oroimena da. Haurtzaroan marrazten eta komikiak irakurtzen jarraitu nuen (nire adina emango dut, baina orduan tebeo esaten genien).Bigarren zaletasun horren “bultzatzailea” nire ama izan zen. Larunbatero joaten nintzen berarekin azokara eta, itzuleran, “hornitze kultural” geraldia egiten genuen herriko estanko/liburu-dendan. Ni haur arraro samarra nintzen nonbait, hankak lurrean izatea atsegin zuen “ume zozoa”, izan ere, super heroiak gorroto nituen, koloredun galtzontziloak jantzi eta kapa batekin hegan ibiltzen ziren horiek. Nik western erako komikiak atsegin nituen, hots, Red Ryder, Roy Rogers, Hopalong Cassidy eta abar. Ez zegoen zaldiz Sonorako basamortua zeharkatzea edo sei balako pistola batekin 9 bidelapur hiltzea bezain gauza “egiazkorik”. Konpara ezina!"

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, "irakasle modura esperientzia oso laburra izan ondotik, Publizitate Agentzia batean hasi nintzen diseinatzaile grafiko gisa."

1995ean publizitate agentzian bazkide modura jarraitzeko aukera izan zuen baina erabaki zuen bere estudio propioa sortzea eta diseinu grafiko eta ilustrazioaren arloan lan egitea. Euskarri ezberdinetarako egiten du lan: kamisetak eta ehungintza orokorrean, packaging-a, liburuzka eta katalogo korporatiboak, markak, flyerrak, kartelak, azoka eta ekitaldietarako panel erraldoiak...

Bitarteko digitalekin egiten du lan, "baina azken urteetan betiko materialak berrerabiltzen ari naiz: akuarela kaxa txikiak eta bidaietako koaderrnoak, pintzel japoniarrak, errotuladoreak eta betiko BIC boligrafoak".

Liburuen ilustraziogintzan aritu da, besteak beste idazle hauekin: Felipe Juaristi, Joxemari Iturralde, Joanes Urkixo, Aitor Arana, Iñaki Zubeldia, Antton Kazabon,… Oñatiko Turismo Bulegoan Selma Huxley zientzilariaren hormairudi erraldoi bat zintzilikatu zuen

KOMIKIGINTZA

80. hamarkadan Habeko Mik aldizkariaren istorioak argitaratu zituen, eta baita 90. hamarkadan Ipurbeltz, aldizkarian, adibidez, atalka argitaratu zen 'Mercury beltza' istorio luzean. Ondoren komikiak sortu zituen Bergarako 'Apatxi' aldizkarirako edo publizitate kanpaina baterako Supermagnet pertsonaiaren inguruan

2014 urtean autoedizioaren bidetik eta soilik euskarri digitalean 'Mattin, basoko gidaria' 48 orrialdeko komikia argitaratu zuen euskaraz eta ingelesez.

Mattin, artzai gazte zuberotar bat da. Naziek Frantzia osoa okupatu dute eta Mattinen aitak ihes egin behar izan du erresistentzian sartuta dagoelako. Tartean hegazkin naziek Erresuma Batuko espioitzan dabilen hegazkin bat bota dute lurrera eta bertako pilotoa, Larregainen, Mattinen baserrian ezkutatu dute. Pilotoa beste aldera pasatzeko herriko abadearen laguntza beharko du. On Txarles ez da ohizko apaiza, mugalari eta kontrabandista lanak ere egiten ditu.

Testu zuzenketak eta moldaketak Amaia Erostarbe Letamendik egin zituen.

Komikiaren irudiak eta pertsonaien eraikitze prozesua erakutsi zituen blog batean.

2 urte beranduago, 2016 urtean, Oñatiko Udalak sortzaileentzako diru laguntzak eskaini zituen eta paperean 500 aleko edizioa argitaratu ahal izan zuen Erostarbek. 2016 urtean Oñatin 'Bizilagunak' erakusketan bere 70 lan ikusi ahal izan ziren, eta urte berean Ingalaterrako Folkestonen beste 3 egileekin erakusketa partekatu zuen.

2021 urtean Erostarbek sortutak estudioak 25 urte bete zituen irudigintzan eta erakusketa bat egin zuen.