«Juan Luis Landa»: berrikuspenen arteko aldeak
(22 tarteko berrikusketak 9 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | Juan Luis Landa Hernandez Errenterian 1965 urtean jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. 'Ipurbeltzen' argitaratu zituen lehenik bere komiki lanak, | + | Juan Luis Landa Hernandez Errenterian 1965 urtean jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. 'Ipurbeltzen' argitaratu zituen lehenik bere komiki lanak, Gabai proiektuan aritu zen, frantziar eta espainiar merkatuetara salto egin zuen 'Irati' sailarekin eta ondoren euskal historia eta mitologiari buruzko ilustraziogintzan aritu da hainbat liburu, aldizkari eta proiektuetan. Azken urteetan frantziar merkatuan arrakasta handia eskuratu du 'Arthus Trivium' komiki sailari esker, eta 2021/2022 urteen artean euskaraz heldu zen zaleen eskuetara Orreagako Kronikak saila, bi liburukietan banatuta. 2023 urtean argitaratu da euskaraz eta gazteleraz 'Irati' sailaren istoriak biltzen dituen bilduma. |
+ | [https://www.juanluislanda.com/ Kimika metalurgikoa ikasi ondoren], '''1984an 19 urterekin erabaki behar izan zuen arlo horretako enpresa batean lanean hasi edo eta 'Kalabaza tripontzia' euskarazko lehen marrazki bizidunetako proiektuan parte hartzea''', Juanba Berasategiren gidaritzapean. Marrazketarekiko zaletasunak bultzatuta, filmaren sorkuntzan murgildu zen, eta aldiberean 'Ipurbeltz' komiki aldizkarian argitaratzen hasi zen; ondoren 'Habeko mik' aldizkarian argitaratu zituen lan batzuk, eta Lur Argitaletxeak sustatutako ''''Gabai' sailean parte hartu zuen ere, STESÓ izenordepean aritzen zen lantalde zabal baten barne''': Rafa Castellano eta ondoren Joxean Muñozen gidoietan oinarritutako komikietan, Jose Angel Lopetegi eta Carlos Varela egiten zituzten marrazkiak, Juan Luis Landa eta Pedro Sestelo tintara pasatzen zituzten irudiak, Gastón Majarenas eta ondoren Iturri eta Aintzane Domenech arduratzen ziren koloreztatzeaz.... Lan honek segida izan zuen 'Gabai, Vascos ilustres' (Lur, 1992) komiki biografikoen sailarekin. | ||
− | + | 90eko hamarkadaren hasieran Egin egunkarian 'Euskal Flash' sailean eduki politikodun komiki zintak egin zituen. | |
'''1990 urtean Rafael Castellano gidoilariarekin eta irudietan Jose Ángel Lopetegi eta Angel G. Espinosarekin lankidetzan Landak Inazio Loiolakoa komiki albuma sortu zuen, kasu honetan marrazketa errealistago bat eginez.''' | '''1990 urtean Rafael Castellano gidoilariarekin eta irudietan Jose Ángel Lopetegi eta Angel G. Espinosarekin lankidetzan Landak Inazio Loiolakoa komiki albuma sortu zuen, kasu honetan marrazketa errealistago bat eginez.''' | ||
+ | [https://issuu.com/erein/docs/irati_eusk/s/23857957 Erein argitaletxeko webgunean horrela kontatu zuen Landak 90. hamarkadan komikigintzak bizi izan zuen egoera.] | ||
+ | '' | ||
+ | "Ezagutza handia neureganatu nuen obra handi haiei esker, eta ezin nuen horretan gelditu. Zerbait egin beharra neukan. Baina komikien mundua bete-betean sartu zen krisian. Faktore ugarik eragin zuten salmenten jaitsiera nabarmen hura. Aldizkari ugari itxi ziren, eta gero eta aukera gutxiago zeuden argitaletxe batean argitaratzeko. Nazioarteko merkatura begiratu behar zen, eta, nire kasuan, bande dessinée zeritzonari begiratu nion, komiki frantses-belgikarrari. Garai hartan, gaur egun amerikar komikian arrakasta handia lortu duen adiskide Aingeru Unzueta eta nire anaia Ivan lehenengo urratsak egiten ari ziren profesional gisa ilustrazioaren munduan. Eta haiek bultzatu ninduten Europako merkatuan saiatzera."'' | ||
− | + | ''Ilusioz beterik hasi nintzen gidoi bat idazten. Genero epiko-historiko-fantastikoaren unibertso narratibo bat sortzea bururatu zitzaidan, eta bertan uztartzea nire hiru pasio handiak: Pirinioak, euskal mitologia eta Nafarroako Erresuma. Joaquin Arbeloaren liburu zahar batzuk, Orígenes del reino de Navarra, Auñamendi argitaletxeak 1969an argitaratuak, eta Jose Migel Barandiaranen Euskal Mitologiaren Hiztegia inspirazio iturri agortezina izan nituen. Benito Lertxundi handiaren musikak egin zuen gainerakoa. Eta aurrera egin nuen. Pirinioak nagusi ziren eszenatokian, baskoien jatorrizko lurrean hain zuzen, Euskal Herriko historia eta mitologia uztartzen zituen gidoia osatu nuen. Horrela jaio ziren bi pertsonaia nagusiak: IRATI, gazte basatia, Pirinioetako natura oparoaren alegoria, erdi lamia, erdi gizakia, eta ENEKO, gudari baskoi gaztea. Ezinezko maitasun harreman bat sortu zen haien artean.'' | |
+ | ''' | ||
+ | Horrela Glénat España argitaletxeari esker 1995 urtean argitaratu zen 'Irati' sailaren lehenengo albuma gazteleraz 'El despertar del Autza '''', 1996an frantsesez Editions Vents d'Ouest-en eskutik Belgikan eta Alemanian ere merkaturatu zena. Urte batzuk beranduago istorio hau 'Ipurbeltz aldizkarian argitaratu zen atalka, baina sail honek gure hizkuntzan ez zuen segidarik izan. | ||
− | + | ''Bigarren album batek zekarren lan bolumena kontuan hartuta, eta horri nire bigarren semearen jaiotza erantsita, gidoia idazteko ardura Joxean Muñoz gidoilari eta lagunari ematea erabaki nuen; Juanba Berasategirekin animazioko marrazkilari gisa aritu nintzen garaian ezagutu nuen hura.'' | |
− | + | Lehen albumaren jatorrizko ideia oinarri hartuta, Joxean Muñozek bizitasun berria eman zion sailari, eta baita eduki, pertsonaia eta agertoki berriak ere, eta hori guztia bere nortasunarekin aberastu zuen. Horrela iritsi zen zaleen eskuetara 1997 urtean Irati sailaren bigarren albuma, 'El medallón de Boldro'. | |
− | |||
− | |||
− | + | 2003an 'La condena de Irati' sortu zuten: azken istorio hau ez zen bere horretan album batean argitaratu, Glénat-ek ordurarteko istorio guztiak 'Integral Irati' izeneko bilduman argitaratu baitzituen. | |
− | + | Urte horietan irakurri zituen Paul Urkijo gazteak komiki horiek, eta arabar gidoilari eta zinemagileak 2022 urtean estreinatu zuen 'Irati' filma, [https://www.berria.eus/paperekoa/1939/032/001/2023-02-19/filma-egiteko-hautuak-erraietatik-eta-bihotzetik-eraman-nau.htm komikiko pertsonaia eta istorioak erreferentzia bezala hartuta.] "Argi neukan euskal mitologiari eta Euskal Herriko Erdi Aroko historiari buruzko pelikula bat egin nahi nuela, hori bai. Betidanik. Kontua da El ciclo de Irati komikian [Iratiko zikloa, Joxean Muñozek idatzia eta Juan Luis Landak marraztua] aurkitu nituela pertsonaia batzuk komikiak edaten duen iturburu horretatik edateko nik ere. Iturburu hori euskal mitologia da, guztiona den zerbait, eta Eneko Arista eta Irati hara jotzeko bideak dira. Moldaketa libre bat egin dut: pertsonaia berri pila bat sartu dut, egoera historikoak ere bai —Orreagako guda, adibidez—, eta nire eremura eraman dut. Hortaz, Irati izan behar zuen, baina pelikularen bihotza euskal mitologia da berez: izena duen guztia omen da, ez; guretzat, bada. | |
− | + | '''Landak eta Muñozek 90. hamarkadako sailari jarraipena eman zioten 2005eko ekainean Ikastolen Elkarteak sustatutako Xabiroi aldizkarian: lehen zenbakian hasi ziren atalka agertzen Irati saileko 'Saiak' istorioak. Azken atala 2017ko urriko 9. aldizkarian argitaratu zen eta albuma urte berean merkaturatu zen.''' | |
− | + | [https://issuu.com/erein/docs/irati_eusk/s/23857958 Muñozek Erein argitaletxearen webgunean horrela kontatu zuen 'Saiak' komikiaren sorrera:] ''"Hurrengo urratsa ulertzeko, Dani Fano ezagutu behar da. Xabiroi aldizkariaren arduraduna eta arima da Fano, azken urteotako euskal komikigintzan erabakigarria izan den egitasmoarena. Hark eman zizkigun Iratirekin jarraitzeko bultzada eta aukera, Historiatik urrunago, fantasiatik gertuago, eta euskaraz."'' | |
− | + | '''2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak:''' Gaztelerazko bertsioak 4 istorioak jasotzen dira, eta euskarazko bertsioan lehen hirurak: sail osoa euskaraz irakurtzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako 'Saiak' albuma eskuratu beharra dago. | |
− | Komikigintzatik kanpo urteak egon ondoren, 2013an beste lan batzuk alde batera utzi zituen | + | Irati sailaz gain, 2000 urtean Norma etxerako 'El Fuerte' saila hasi zuen 'La cabeza del apóstol' albumarekin, baina bildumak ez zuen jarraipenik izan. |
+ | |||
+ | XXI mendeko lehen hamarkadan Landak euskal historia eta mitologiari buruzko [https://www.juanluislanda.com/ilustraci%C3%B3n/ ilustrazio lan anitz] egin zituen: [https://www.juanluislanda.com/recreaci%C3%B3n-hist%C3%B3rica/ Euskal Herria aldizkarirako irudiak, liburu azalak]...., Toti Martinez de Lezearen Euskal Herriko leiendak (Erein, 2002) eta Sorginak (Erein, 2006) liburuetako ilustrazioak eta haur eta gazte literaturan autore berdinaren Nur saileko lehen 10 liburuak dira bere lan ezagunenak eta sarituenak (Erein 2008-2012) | ||
+ | |||
+ | Landaren proiektu pertsonalena, bere gidoi eta irudiz, nafarroako konkistari buruzko [https://www.juanluislanda.com/1512-in-memoriam/ '1512 in memoriam' liburu ilustratua izan da]. (Erein, 2011) | ||
+ | |||
+ | Komikigintzatik kanpo urteak egon ondoren, 2013an beste lan batzuk alde batera utzi zituen eta Raulé Kataluniako gidoilariarekin proiektu berezi batean murgildu zen: 2016an Dargaud etxerako 'Arthus Trivium' saila sortu zuten, urte horietan frantziar estatuko merkatuan komiki salduenetakoa bilakatu zena. Espainiar estatuan,Belgika, Alemania eta Holandan ere argitaratu da sail hau. | ||
* Arthus Trivium. 1-"Les anges de Nostradamus" (Dargaud, 2016). (Gazteleraz 'Los ángeles de Nostradamus, Norma) | * Arthus Trivium. 1-"Les anges de Nostradamus" (Dargaud, 2016). (Gazteleraz 'Los ángeles de Nostradamus, Norma) | ||
37. lerroa: | 47. lerroa: | ||
− | 2021 urtean, Glénat argitaletxerako berriz ere, Landaren gidoia duen 'Chroniques de Roncevaux' sailaren lehen liburukia | + | 2021 urtean, Glénat argitaletxerako berriz ere, Landaren gidoia duen 'Chroniques de Roncevaux' sailaren lehen liburukia argitaratu zen, 'La légende de Roland'. Frantzian argitaratu eta gutxira, '''Ereinek ekarri zuen euskarara; 2022 urtean argitaratu da bigarren liburukia 'Munjoie!' izenburukoa'''. Gazteleraz ere argitaratu ditu lan hauek Yermo argitaletxeak. |
− | Igor Leturiak bere [https://eibar.org/blogak/e-gorblog/juan-luis-landaren-komiki-berria-orreagako-kronikak-1-errolanen-elezaharra blogean] | + | Igor Leturiak bere [https://eibar.org/blogak/e-gorblog/juan-luis-landaren-komiki-berria-orreagako-kronikak-1-errolanen-elezaharra blogean]Juan Luis Landaren ibilbideari buruzko artikulu osatua egin du. |
+ | == IRATI == | ||
+ | |||
+ | |||
+ | '''2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak:''' Gaztelerazko bertsioak 4 istorioak jasotzen dira, eta euskarazko bertsioan lehen hirurak: sail osoa euskaraz irakurtzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako 'Saiak' albuma eskuratu beharra dago. Paulo Urkijok 90. hamarkadako sail hau hartu zuen erreferentzia bezala bere pelikula egiteko. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | == EUSKARAZ XXI. MENDEAN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK == | ||
54. lerroa: | 71. lerroa: | ||
!ITZULTZAILEA | !ITZULTZAILEA | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2023]] 05 MAIATZA [[Fitxategi:Irati komikia osoa.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Irati]] | ||
+ | |[[Irati]] / [[Irati Saila]] | ||
+ | |[[Erein]] | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]] </BR> [[Joxean Muñoz]] | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]] | ||
+ | |Gazteleraz | ||
+ | |[[Joxean Muñoz]] | ||
+ | |'''1995ean''' gazteleraz ‘El despertar del Autza’ (Glenat) eta 1996ean frantsesez ‘Le Réveil d'Aoutza’ (Vents d'Ouest)</br> '''Euskaraz atalka 'Ipurbeltz' aldizkarian''' </br> '''1997an''' ‘El medallón de Boldró’ </br> '''eta 2004 urtean''' lehen bi istorioak eta ‘La condena de Irati’ hirugarrena biltzen zituen ‘El ciclo de Irati-Integral’ liburukia. | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
62. lerroa: | 89. lerroa: | ||
|[[Juan Luis Landa]] | |[[Juan Luis Landa]] | ||
|frantsesez eta ia aldiberean euskaraz | |frantsesez eta ia aldiberean euskaraz | ||
− | | | + | |Koro Navarro / Rosetta T.Z |
|2021 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 1 La Légende de Roland' | |2021 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 1 La Légende de Roland' | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2022]] 09 IRAILAK [[Fitxategi:Orreagako kronikak 2.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Orreagako_kronikak_2:_Munjoie]] | ||
+ | |[[Orreagako kronikak 2: Munjoie]] / [[Orreagako kronikak]] Saila | ||
+ | |[[Erein]] | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]] | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]] | ||
+ | |frantsesez eta 6 hilabete beranduago euskaraz | ||
+ | |Koro Navarro / Rosetta T.Z | ||
+ | |2022 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 2 'Munjoie!' | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |2007 11 AZAROA [[Fitxategi:2007 saiak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Saiak]] | ||
+ | |[[Saiak]]<br/>[[Irati Saila]] | ||
+ | |Ikastolen Elkartea/Xabiroi | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]]<br/>[[Joxean Muñoz]] | ||
+ | |[[Juan Luis Landa]] | ||
+ | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
+ | | style="background:black" | | ||
+ | |2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|} | |} |
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:19, 10 maiatza 2023 data duena
Juan Luis Landa Hernandez Errenterian 1965 urtean jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. 'Ipurbeltzen' argitaratu zituen lehenik bere komiki lanak, Gabai proiektuan aritu zen, frantziar eta espainiar merkatuetara salto egin zuen 'Irati' sailarekin eta ondoren euskal historia eta mitologiari buruzko ilustraziogintzan aritu da hainbat liburu, aldizkari eta proiektuetan. Azken urteetan frantziar merkatuan arrakasta handia eskuratu du 'Arthus Trivium' komiki sailari esker, eta 2021/2022 urteen artean euskaraz heldu zen zaleen eskuetara Orreagako Kronikak saila, bi liburukietan banatuta. 2023 urtean argitaratu da euskaraz eta gazteleraz 'Irati' sailaren istoriak biltzen dituen bilduma.
Kimika metalurgikoa ikasi ondoren, 1984an 19 urterekin erabaki behar izan zuen arlo horretako enpresa batean lanean hasi edo eta 'Kalabaza tripontzia' euskarazko lehen marrazki bizidunetako proiektuan parte hartzea, Juanba Berasategiren gidaritzapean. Marrazketarekiko zaletasunak bultzatuta, filmaren sorkuntzan murgildu zen, eta aldiberean 'Ipurbeltz' komiki aldizkarian argitaratzen hasi zen; ondoren 'Habeko mik' aldizkarian argitaratu zituen lan batzuk, eta Lur Argitaletxeak sustatutako 'Gabai' sailean parte hartu zuen ere, STESÓ izenordepean aritzen zen lantalde zabal baten barne: Rafa Castellano eta ondoren Joxean Muñozen gidoietan oinarritutako komikietan, Jose Angel Lopetegi eta Carlos Varela egiten zituzten marrazkiak, Juan Luis Landa eta Pedro Sestelo tintara pasatzen zituzten irudiak, Gastón Majarenas eta ondoren Iturri eta Aintzane Domenech arduratzen ziren koloreztatzeaz.... Lan honek segida izan zuen 'Gabai, Vascos ilustres' (Lur, 1992) komiki biografikoen sailarekin.
90eko hamarkadaren hasieran Egin egunkarian 'Euskal Flash' sailean eduki politikodun komiki zintak egin zituen.
1990 urtean Rafael Castellano gidoilariarekin eta irudietan Jose Ángel Lopetegi eta Angel G. Espinosarekin lankidetzan Landak Inazio Loiolakoa komiki albuma sortu zuen, kasu honetan marrazketa errealistago bat eginez.
Erein argitaletxeko webgunean horrela kontatu zuen Landak 90. hamarkadan komikigintzak bizi izan zuen egoera. "Ezagutza handia neureganatu nuen obra handi haiei esker, eta ezin nuen horretan gelditu. Zerbait egin beharra neukan. Baina komikien mundua bete-betean sartu zen krisian. Faktore ugarik eragin zuten salmenten jaitsiera nabarmen hura. Aldizkari ugari itxi ziren, eta gero eta aukera gutxiago zeuden argitaletxe batean argitaratzeko. Nazioarteko merkatura begiratu behar zen, eta, nire kasuan, bande dessinée zeritzonari begiratu nion, komiki frantses-belgikarrari. Garai hartan, gaur egun amerikar komikian arrakasta handia lortu duen adiskide Aingeru Unzueta eta nire anaia Ivan lehenengo urratsak egiten ari ziren profesional gisa ilustrazioaren munduan. Eta haiek bultzatu ninduten Europako merkatuan saiatzera."
Ilusioz beterik hasi nintzen gidoi bat idazten. Genero epiko-historiko-fantastikoaren unibertso narratibo bat sortzea bururatu zitzaidan, eta bertan uztartzea nire hiru pasio handiak: Pirinioak, euskal mitologia eta Nafarroako Erresuma. Joaquin Arbeloaren liburu zahar batzuk, Orígenes del reino de Navarra, Auñamendi argitaletxeak 1969an argitaratuak, eta Jose Migel Barandiaranen Euskal Mitologiaren Hiztegia inspirazio iturri agortezina izan nituen. Benito Lertxundi handiaren musikak egin zuen gainerakoa. Eta aurrera egin nuen. Pirinioak nagusi ziren eszenatokian, baskoien jatorrizko lurrean hain zuzen, Euskal Herriko historia eta mitologia uztartzen zituen gidoia osatu nuen. Horrela jaio ziren bi pertsonaia nagusiak: IRATI, gazte basatia, Pirinioetako natura oparoaren alegoria, erdi lamia, erdi gizakia, eta ENEKO, gudari baskoi gaztea. Ezinezko maitasun harreman bat sortu zen haien artean.
Horrela Glénat España argitaletxeari esker 1995 urtean argitaratu zen 'Irati' sailaren lehenengo albuma gazteleraz 'El despertar del Autza ', 1996an frantsesez Editions Vents d'Ouest-en eskutik Belgikan eta Alemanian ere merkaturatu zena. Urte batzuk beranduago istorio hau 'Ipurbeltz aldizkarian argitaratu zen atalka, baina sail honek gure hizkuntzan ez zuen segidarik izan.
Bigarren album batek zekarren lan bolumena kontuan hartuta, eta horri nire bigarren semearen jaiotza erantsita, gidoia idazteko ardura Joxean Muñoz gidoilari eta lagunari ematea erabaki nuen; Juanba Berasategirekin animazioko marrazkilari gisa aritu nintzen garaian ezagutu nuen hura.
Lehen albumaren jatorrizko ideia oinarri hartuta, Joxean Muñozek bizitasun berria eman zion sailari, eta baita eduki, pertsonaia eta agertoki berriak ere, eta hori guztia bere nortasunarekin aberastu zuen. Horrela iritsi zen zaleen eskuetara 1997 urtean Irati sailaren bigarren albuma, 'El medallón de Boldro'.
2003an 'La condena de Irati' sortu zuten: azken istorio hau ez zen bere horretan album batean argitaratu, Glénat-ek ordurarteko istorio guztiak 'Integral Irati' izeneko bilduman argitaratu baitzituen.
Urte horietan irakurri zituen Paul Urkijo gazteak komiki horiek, eta arabar gidoilari eta zinemagileak 2022 urtean estreinatu zuen 'Irati' filma, komikiko pertsonaia eta istorioak erreferentzia bezala hartuta. "Argi neukan euskal mitologiari eta Euskal Herriko Erdi Aroko historiari buruzko pelikula bat egin nahi nuela, hori bai. Betidanik. Kontua da El ciclo de Irati komikian [Iratiko zikloa, Joxean Muñozek idatzia eta Juan Luis Landak marraztua] aurkitu nituela pertsonaia batzuk komikiak edaten duen iturburu horretatik edateko nik ere. Iturburu hori euskal mitologia da, guztiona den zerbait, eta Eneko Arista eta Irati hara jotzeko bideak dira. Moldaketa libre bat egin dut: pertsonaia berri pila bat sartu dut, egoera historikoak ere bai —Orreagako guda, adibidez—, eta nire eremura eraman dut. Hortaz, Irati izan behar zuen, baina pelikularen bihotza euskal mitologia da berez: izena duen guztia omen da, ez; guretzat, bada.
Landak eta Muñozek 90. hamarkadako sailari jarraipena eman zioten 2005eko ekainean Ikastolen Elkarteak sustatutako Xabiroi aldizkarian: lehen zenbakian hasi ziren atalka agertzen Irati saileko 'Saiak' istorioak. Azken atala 2017ko urriko 9. aldizkarian argitaratu zen eta albuma urte berean merkaturatu zen.
Muñozek Erein argitaletxearen webgunean horrela kontatu zuen 'Saiak' komikiaren sorrera: "Hurrengo urratsa ulertzeko, Dani Fano ezagutu behar da. Xabiroi aldizkariaren arduraduna eta arima da Fano, azken urteotako euskal komikigintzan erabakigarria izan den egitasmoarena. Hark eman zizkigun Iratirekin jarraitzeko bultzada eta aukera, Historiatik urrunago, fantasiatik gertuago, eta euskaraz."
2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak: Gaztelerazko bertsioak 4 istorioak jasotzen dira, eta euskarazko bertsioan lehen hirurak: sail osoa euskaraz irakurtzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako 'Saiak' albuma eskuratu beharra dago.
Irati sailaz gain, 2000 urtean Norma etxerako 'El Fuerte' saila hasi zuen 'La cabeza del apóstol' albumarekin, baina bildumak ez zuen jarraipenik izan.
XXI mendeko lehen hamarkadan Landak euskal historia eta mitologiari buruzko ilustrazio lan anitz egin zituen: Euskal Herria aldizkarirako irudiak, liburu azalak...., Toti Martinez de Lezearen Euskal Herriko leiendak (Erein, 2002) eta Sorginak (Erein, 2006) liburuetako ilustrazioak eta haur eta gazte literaturan autore berdinaren Nur saileko lehen 10 liburuak dira bere lan ezagunenak eta sarituenak (Erein 2008-2012)
Landaren proiektu pertsonalena, bere gidoi eta irudiz, nafarroako konkistari buruzko '1512 in memoriam' liburu ilustratua izan da. (Erein, 2011)
Komikigintzatik kanpo urteak egon ondoren, 2013an beste lan batzuk alde batera utzi zituen eta Raulé Kataluniako gidoilariarekin proiektu berezi batean murgildu zen: 2016an Dargaud etxerako 'Arthus Trivium' saila sortu zuten, urte horietan frantziar estatuko merkatuan komiki salduenetakoa bilakatu zena. Espainiar estatuan,Belgika, Alemania eta Holandan ere argitaratu da sail hau.
- Arthus Trivium. 1-"Les anges de Nostradamus" (Dargaud, 2016). (Gazteleraz 'Los ángeles de Nostradamus, Norma)
- Arthus Trivium. 2-"Le troisième magicien" (Dargaud, 2016).(Gazteleraz 'El tercer mago, Norma)
- Arthus Trivium. 3-"La jeune captive" (Dargaud, 2017).(Gazteleraz 'La joven cautiva, Norma)
- Arthus Trivium. 4-"L'armée invisible" (Dargaud, 2019)(Gazteleraz 'El ejercito invisible, Norma)
2021 urtean, Glénat argitaletxerako berriz ere, Landaren gidoia duen 'Chroniques de Roncevaux' sailaren lehen liburukia argitaratu zen, 'La légende de Roland'. Frantzian argitaratu eta gutxira, Ereinek ekarri zuen euskarara; 2022 urtean argitaratu da bigarren liburukia 'Munjoie!' izenburukoa. Gazteleraz ere argitaratu ditu lan hauek Yermo argitaletxeak.
Igor Leturiak bere blogeanJuan Luis Landaren ibilbideari buruzko artikulu osatua egin du.
IRATI[aldatu]
2023 urtean Ereinek euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu ditu Irati saileko lehen liburukiak: Gaztelerazko bertsioak 4 istorioak jasotzen dira, eta euskarazko bertsioan lehen hirurak: sail osoa euskaraz irakurtzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako 'Saiak' albuma eskuratu beharra dago. Paulo Urkijok 90. hamarkadako sail hau hartu zuen erreferentzia bezala bere pelikula egiteko.
EUSKARAZ XXI. MENDEAN ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 05 MAIATZA | Irati / Irati Saila | Erein | Juan Luis Landa Joxean Muñoz |
Juan Luis Landa | Gazteleraz | Joxean Muñoz | 1995ean gazteleraz ‘El despertar del Autza’ (Glenat) eta 1996ean frantsesez ‘Le Réveil d'Aoutza’ (Vents d'Ouest) Euskaraz atalka 'Ipurbeltz' aldizkarian 1997an ‘El medallón de Boldró’ eta 2004 urtean lehen bi istorioak eta ‘La condena de Irati’ hirugarrena biltzen zituen ‘El ciclo de Irati-Integral’ liburukia. |
2021 06 EKAINA | Orreagako kronikak 1 Errolanen elezaharra / Orreagako kronikak Saila | Erein | Juan Luis Landa | Juan Luis Landa | frantsesez eta ia aldiberean euskaraz | Koro Navarro / Rosetta T.Z | 2021 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 1 La Légende de Roland' |
2022 09 IRAILAK | Orreagako kronikak 2: Munjoie / Orreagako kronikak Saila | Erein | Juan Luis Landa | Juan Luis Landa | frantsesez eta 6 hilabete beranduago euskaraz | Koro Navarro / Rosetta T.Z | 2022 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 2 'Munjoie!' |
2007 11 AZAROA | Saiak Irati Saila |
Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Juan Luis Landa Joxean Muñoz |
Juan Luis Landa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. |