«Marko»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
|||
(11 tarteko berrikusketak 10 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
Urte horretan Korsikako Nazioarteko Komiki Jaialdian Mediterraneo saria irabazi zuten:2015ean Bretoierara itzulia izan zen. | Urte horretan Korsikako Nazioarteko Komiki Jaialdian Mediterraneo saria irabazi zuten:2015ean Bretoierara itzulia izan zen. | ||
− | 2012 urtetik aurrera Beka gidoilari bikotearekin munduko lurralde ezberdinetan gertatzen diren abenturak komikiratu ditu, eta Harriet | + | 2012 urtetik aurrera Beka gidoilari bikotearekin munduko lurralde ezberdinetan gertatzen diren abenturak komikiratu ditu, eta Harriet Ediciones etxeari esker euskaraz irakurri daitezke “Voyage en Chine”, “Voyage en Inde” eta "Le jour où le bus est reparti sans elle" "Le jour où elle a pris son envol". |
− | Iñaki Holgadorekin eta beste autore batzuekin lankidetzan 2014ean frantsesez Aio Zitelli! argitaratu zuen | + | Iñaki Holgadorekin eta beste autore batzuekin lankidetzan 2014ean frantsesez Aio Zitelli! argitaratu zuen frantsesez Albiana etxearekin eta ondoren Aletak itzuli zuen gaztelerara; [https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi34 euskaraz Xabiroi aldizkarian "Gaitzeko berria" istorioa irakurri daiteke 2014ko abenduko 34. zenbakian.] |
+ | |||
+ | Bi autore euskaldun hauek Verdun sailean ere elkarlanean aritu dira 2016 eta 2018 urteen artean: gidoiak Jean-Yves Le Naourenak dira, Markok storyboard-ak egin zituen eta irudiak Holgadorenak dira. 3 aleak frantsesez Bamboo etxeak argitaratu zituen lehenik eta gazteleraz Yermo argitaletxeak. | ||
2014 urtean "Vivre avec un dessinateur" Facebook orrialdea sortu zuen Markok, umore grafikoaren bidez bikote bizitza eta lanbideen inguruko estereotipoak landuz. Twitter bidez ere eskuragarri jartzen zituen marrazkiak, eta 2016ko martxoan Bamboo argitaletxeak 131 marrazkiez osatutako liburua argitaratu zuen. Urte berean Lapurdiko Getaria herriko Basque tabernan erakusketa egin zuen Markok. | 2014 urtean "Vivre avec un dessinateur" Facebook orrialdea sortu zuen Markok, umore grafikoaren bidez bikote bizitza eta lanbideen inguruko estereotipoak landuz. Twitter bidez ere eskuragarri jartzen zituen marrazkiak, eta 2016ko martxoan Bamboo argitaletxeak 131 marrazkiez osatutako liburua argitaratu zuen. Urte berean Lapurdiko Getaria herriko Basque tabernan erakusketa egin zuen Markok. | ||
38. lerroa: | 40. lerroa: | ||
Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, 2015eko urtarrilean Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Patxi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko bat sortzeko beharra nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena. | Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, 2015eko urtarrilean Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Patxi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko bat sortzeko beharra nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena. | ||
− | Xabiroi aldizkarian Olierrekin Haratago saila egin zuen. 2017ko abenduko aldizkariko 46 zenbakiak Beka bikotearekin sortutako [[Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa]] komikian argitaratuzen Salbatzailea bi orriko istorioa agertu zen. | + | Xabiroi aldizkarian Olierrekin Haratago saila egin zuen. 2017ko abenduko aldizkariko 46 zenbakiak Beka bikotearekin sortutako [[Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa]] komikian argitaratuzen 'Salbatzailea' bi orriko istorioa agertu zen. |
Liburu anitzen ilustratzaile da, Ikastoletako Urtxintxa materialetako irudigile, Jimmy Arrabit trio taldearen kontzertuetan marraztu izan du, jatorrizko Kukuxumuxu taldeko irudigile izan zen eta KatukiXaguyaki-n topatu daitezke ere bere irudiak. | Liburu anitzen ilustratzaile da, Ikastoletako Urtxintxa materialetako irudigile, Jimmy Arrabit trio taldearen kontzertuetan marraztu izan du, jatorrizko Kukuxumuxu taldeko irudigile izan zen eta KatukiXaguyaki-n topatu daitezke ere bere irudiak. | ||
46. lerroa: | 48. lerroa: | ||
Euskal Irratien sarean (Hendaiako Antxeta irratia,Ustaritzeo Gure Irratia, Irulegiko irratia eta Xiberoko Botza barnebiltzen dituena) kolaborazioak egiten ditu, hitzputz saioan adibidez. | Euskal Irratien sarean (Hendaiako Antxeta irratia,Ustaritzeo Gure Irratia, Irulegiko irratia eta Xiberoko Botza barnebiltzen dituena) kolaborazioak egiten ditu, hitzputz saioan adibidez. | ||
− | 2018ko udaran argitaratu ziren frantsesez | + | 2018ko udaran argitaratu ziren frantsesez Clementineren istorioekin osatutako 3 alea,«Le jour où elle n'a pas fait compostellle » eta Godillots sailaren 5. eta azken alea. |
+ | |||
+ | 2019an "Le jour où..." sailaren 4. alea argitaratu zen frantsesez "Le Jour où il a suivi sa valise" izenburupean. | ||
+ | |||
+ | Claude Labat-ekin lankidetzan "Sorcellerie, Manigances et Sarabande" sortu zuen, XVII. mendeko sorginen auziei buruzko liburu ilustratua. | ||
+ | |||
+ | 2019ko abenduan Baionako Kalostrape ostatuan komiki eta ilustrazioen erakusketa egin zuen. | ||
+ | |||
+ | Clementine saila 5. atalera, iritsi zen 2020ean, 'Le jour où la nuit s'est levée' atalarekin. Sailaren azken 3 aleak oraingoz ez dira euskaraz argitaratu. Irailaren 20ean Kanboko "Liburuen baratzea" azokan aurkeztu zuen liburua.[https://gb.ivoox.com/en/marko-marrazkilariak-komiki-berria-kanbon-aurkeztuko-du-irailaren-audios-mp3_rf_56617052_1.html France Bleu irratian euskaraz egin zioten elkarrrizteka aurkezpen honen karietara.] | ||
+ | |||
+ | |||
+ | Euskal Kultur Erakundearen webgunean euskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen dituzte, elkarrizketa moduan; 2020ko urtarrilean [https://www.eke.eus/eu/kultura/lekukoak_lekuko/marko-armspach Marko elkarrizketatua izan zen, eta haurtzarotik irudigile bilakatu arteko bere ibilbidea ezagutzeko aukera eskaintzen du solasaldi luze honetan.] | ||
+ | |||
+ | [https://www.mintzoak.eus/eu/uztaritze/pasarteak/ekl-15-6/ Mintzoak proiekturako ere komikigintzaz solastu zen] | ||
==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ||
102. lerroa: | 117. lerroa: | ||
|2003 11 AZAROA [[Fitxategi:2003_gartxot.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gartxot]] | |2003 11 AZAROA [[Fitxategi:2003_gartxot.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gartxot]] | ||
|[[Gartxot]] | |[[Gartxot]] | ||
− | |Komunikazio Biziagoa | + | |[[Argia/Komunikazio Biziagoa]] Absurde |
|[[Asisko]] | |[[Asisko]] | ||
− | |Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) | + | |[[Asisko]] Storyboard-a </BR> Marko Armspach (marrazkiak) </BR> Jokin Larrea (kolorea) |
|Euskaraz Jatorrizkoa | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
| style="background:black" | | | style="background:black" | | ||
154. lerroa: | 169. lerroa: | ||
[http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/debatea/bideoak/osoa/2863616/bideoaipar-euskal-herriko-marko-armspach-margazkilariari-elkarrizketa/ Charlie Hebdoren erasoaren ondoren Eitb-k egindako elkarrizketa.] | [http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/debatea/bideoak/osoa/2863616/bideoaipar-euskal-herriko-marko-armspach-margazkilariari-elkarrizketa/ Charlie Hebdoren erasoaren ondoren Eitb-k egindako elkarrizketa.] | ||
+ | |||
+ | [[Category:2017an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 23:28, 2 ekaina 2023 data duena
marko
Edukiak
MARKO[aldatu]
Marc Armspach "Marko" marrazkilaria 1969 urtean jaio zen Bordelen (Frantzia). 11 urterekin Franquin komikilariaren lanak bideratu zuen marrazkigintzara. Baionan egin zituen ikasketak, arte plastikoetan trebatuz eta Pauen Arte Ederrak ikasi zituen.
1985 urtean L 'Histoire de la ville de Bayonne et de sa region komikia argitaratu zuen.
1989 urtean marrazkilari profesional gisara Studio Ellipse-en egin zuen lan, “Babar” elefantearen marrazki bizidunen sailerako. Beranduago Lotura Films-erako ere marrazki bizidunak landu zituen.
Iparraldeko hainbat gizarte mugimenduen kanpainetarako marrazkiak egin zituen, eta Har Hitza! aldizkarian 1991tik 1994ra argitaratu zituen bere lanak, Marraz kitza! bilduman kaleratu zirenak(1995, Har Hitza!)
90.hamarkadan Kukubiltxo taldearekin lanean aritu zen storyboard, pertsonai eta dekoratuen diseinuan Orreaga ikuskizunerako : izen bereko komikia argitaratu zuen 1991 urtean (Sua Edizioak) Beñat Lefever-en gidoiarekin.
1991 urtetik aurrera Napartheid komiki aldizkarian argitaratu zituen bere komikiak. Izurako Haize Berri elkartean aritu zen eta 1990 urtetik aurrera Marrazkirri topaketen sustatzaileetako bat izan zen.
Garai horretan Xirrista eta Kometa haur aldizkarientzat marrazten aritu zen.
Pedro Mari komikia 1995 urtean argitaratu zuen (Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA)
1995 eta 1999 urteen artean Argiarako Markok "Errobiko Pirañak" zinta egin zuen.
1997 urtean Absurde lantaldea osatu zuen Asisko Urmenetarekin. Hainbat lanen artean, Marijan kanta zan diskarako marrazkiak egin zituzten.
2001 urtetik aurrera beste kide batzuekin eta Olier marrazkilari eta gidoilariarekin Kebawe kolektiboan aritu zen. Olier-ekin ibilbide luzea egin du: 2001 urtean Ipurbeltzerako Ian Hartuta pertsonaia sortu zuten, Euskal Herriko Kazetarako komikiak egin zituzten eta Agence Barbare saila egin zuten (4 album) eta 2011 urtean frantsesez Olier gidoilariarekin “Les Godillots” sailari eman zion hasiera, lehen mundu gerran kokatutako istorioak. Xabiroi aldizkarian ere Haratago sailean aritu dira.
Argia aldizkarian ere Asisko Urmeneta eta Jokin Larrearekin elkarlanean Gartxot komikia argitaratu zuen (album formatuan 2003an, Komunikazio Biziagoa / Argia / Absurde)
Urte horretan Korsikako Nazioarteko Komiki Jaialdian Mediterraneo saria irabazi zuten:2015ean Bretoierara itzulia izan zen.
2012 urtetik aurrera Beka gidoilari bikotearekin munduko lurralde ezberdinetan gertatzen diren abenturak komikiratu ditu, eta Harriet Ediciones etxeari esker euskaraz irakurri daitezke “Voyage en Chine”, “Voyage en Inde” eta "Le jour où le bus est reparti sans elle" "Le jour où elle a pris son envol".
Iñaki Holgadorekin eta beste autore batzuekin lankidetzan 2014ean frantsesez Aio Zitelli! argitaratu zuen frantsesez Albiana etxearekin eta ondoren Aletak itzuli zuen gaztelerara; euskaraz Xabiroi aldizkarian "Gaitzeko berria" istorioa irakurri daiteke 2014ko abenduko 34. zenbakian.
Bi autore euskaldun hauek Verdun sailean ere elkarlanean aritu dira 2016 eta 2018 urteen artean: gidoiak Jean-Yves Le Naourenak dira, Markok storyboard-ak egin zituen eta irudiak Holgadorenak dira. 3 aleak frantsesez Bamboo etxeak argitaratu zituen lehenik eta gazteleraz Yermo argitaletxeak.
2014 urtean "Vivre avec un dessinateur" Facebook orrialdea sortu zuen Markok, umore grafikoaren bidez bikote bizitza eta lanbideen inguruko estereotipoak landuz. Twitter bidez ere eskuragarri jartzen zituen marrazkiak, eta 2016ko martxoan Bamboo argitaletxeak 131 marrazkiez osatutako liburua argitaratu zuen. Urte berean Lapurdiko Getaria herriko Basque tabernan erakusketa egin zuen Markok.
Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, 2015eko urtarrilean Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Patxi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko bat sortzeko beharra nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, H28 komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena.
Xabiroi aldizkarian Olierrekin Haratago saila egin zuen. 2017ko abenduko aldizkariko 46 zenbakiak Beka bikotearekin sortutako Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa komikian argitaratuzen 'Salbatzailea' bi orriko istorioa agertu zen.
Liburu anitzen ilustratzaile da, Ikastoletako Urtxintxa materialetako irudigile, Jimmy Arrabit trio taldearen kontzertuetan marraztu izan du, jatorrizko Kukuxumuxu taldeko irudigile izan zen eta KatukiXaguyaki-n topatu daitezke ere bere irudiak.
Absurde eta Kebawe garaietatik Facebook eta Twitter garaietaraino, flash animazioen egile eta irakasle gisara ere, internet sarean presentzia handia izan du beti Markok. Twitter-en ia egunero argitaratzen du marrazkiren bat
Euskal Irratien sarean (Hendaiako Antxeta irratia,Ustaritzeo Gure Irratia, Irulegiko irratia eta Xiberoko Botza barnebiltzen dituena) kolaborazioak egiten ditu, hitzputz saioan adibidez.
2018ko udaran argitaratu ziren frantsesez Clementineren istorioekin osatutako 3 alea,«Le jour où elle n'a pas fait compostellle » eta Godillots sailaren 5. eta azken alea.
2019an "Le jour où..." sailaren 4. alea argitaratu zen frantsesez "Le Jour où il a suivi sa valise" izenburupean.
Claude Labat-ekin lankidetzan "Sorcellerie, Manigances et Sarabande" sortu zuen, XVII. mendeko sorginen auziei buruzko liburu ilustratua.
2019ko abenduan Baionako Kalostrape ostatuan komiki eta ilustrazioen erakusketa egin zuen.
Clementine saila 5. atalera, iritsi zen 2020ean, 'Le jour où la nuit s'est levée' atalarekin. Sailaren azken 3 aleak oraingoz ez dira euskaraz argitaratu. Irailaren 20ean Kanboko "Liburuen baratzea" azokan aurkeztu zuen liburua.France Bleu irratian euskaraz egin zioten elkarrrizteka aurkezpen honen karietara.
Euskal Kultur Erakundearen webgunean euskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen dituzte, elkarrizketa moduan; 2020ko urtarrilean Marko elkarrizketatua izan zen, eta haurtzarotik irudigile bilakatu arteko bere ibilbidea ezagutzeko aukera eskaintzen du solasaldi luze honetan.
Mintzoak proiekturako ere komikigintzaz solastu zen
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 09 IRAILA | Neska hura hegan hasi zen eguna | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions) |
2017 01 URTARRILA | Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo) |
2016 05 MAIATZA | Txinara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 05 MAIATZA | Indiara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2003 11 AZAROA | Gartxot | Argia/Komunikazio Biziagoa Absurde | Asisko | Asisko Storyboard-a Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) |
Euskaraz Jatorrizkoa | 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan | |
1995 | Pedro Mari | Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA | J.O, Arturo Campionen ipuin bat jatorri | Marko Armspach | Euskaraz Jatorrizkoa | Hartzea/Sagrario/Nekane | 1995 |
1991 Abendua | Orreaga | Sua Edizioak | Beñat Lefever | Marko Armspach | Euskaraz Jatorrizkoa | Itxaro Borda/Ermiñe M.Belaustegigoitia | 1991 Abendua |
ALDIZKARIETAKO PARTAIDETZA[aldatu]
XABIROI H28 Napartheid
WEBGUNE ETA SARE SOZIAL PERTSONALAK[aldatu]
@gatobazka [1] http://marko64.blogspot.com.es/ https://es-la.facebook.com/VivreAvecUndessinateur/
ELKARRIZKETAK,ARTIKULUAK...[aldatu]
http://www.euskomedia.org/aunamendi/19305 PEDRO MARI https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2012/06/23/pedro-mari-konbentzio-gerra/ GARTXOT http://www.argia.eus/argia-astekaria/1920/gartxot-askatasunaren-arketipoa
Charlie Hebdoren erasoaren ondoren Eitb-k egindako elkarrizketa.