«2024»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKIGINTZA 2024 URTEKO LEHEN HILABETEETAN) |
|||
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
{| class="wikitable" | {| class="wikitable" | ||
− | |+ style="background: | + | |+ style="background:Lavender; color:white; text-align:center;"|<font size="+3">'''[http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Udalbiltzaren_%27%27Geuretik_sortuak%27%27_Egonaldi_eta_Beka_Lehiaketa:_komigintza_atala GEURETIK SORTUAK ETA KOMIKIGINTZA]'''</font> |
|- style="background:Lavender; color:black" | |- style="background:Lavender; color:black" | ||
! width="300 px" | | ! width="300 px" | |
06:31, 16 otsaila 2024(e)ko berrikuspena
Edukiak
- 1 2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
- 2 KOMIKIGINTZA 2024 URTEKO LEHEN HILABETEETAN
- 3 2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK
- 4 TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'
- 5 HARRIET EDICIONES
- 6 A FIN DE CUENTOS
- 7 CESAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA
- 8 ASTIBERRI
- 9 MANGA EUSKARAZ
- 10 IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
- 11 AHIZPAK SAILA
- 12 24 ORDU SAILA
- 13 XABIROI ALDIZKARIA
2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
KOMIKIGINTZA 2024 URTEKO LEHEN HILABETEETAN
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.
Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia. Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak. |
---|
KOMIKI ERAKUSKETAK BERA-n burutu da jada. |
SOLASALDIAK Urtarrilak 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin |
---|
otsailaren 19tik martxoak 1 bitarte hitzaldiak, komiki aurkezpenak, filmak, erakusketa, komiki bermuta... Euskaraz sortutako komikigintzan aritzen diren egile hauek: Axpi, Asisko, Julen Ribas eta Yurre Ugarte... eta baita Cesar Oroz, Andrea Ganuza, Roberta Vázquez, Ángela FK-ren Mierdiaria erakusketa... |
---|
2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK
TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'
2023ko udazkenean Bilboko 'La Sinsorga' kulturgune feministak antolatutako irakurketa txoko feministaren baitan Irati Eguren, Ainara Azpiazu "Axpi"-k jakinarazi zuten 2024ko udaberrian argitaratuko dela Tupust! Kolektiboaren 3 antologia.Pikara Magazinek jaso zituen bi sortzaileen hitzak
HARRIET EDICIONES
Otsailean Komikigitza franko-belgiar ildoko album berri bat behintzat argitaratuko da.
Adi egon Argitaletxearen webguneari
Segur aski 2024 urtean zehar argitaratuko da ere Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat BETI BERDIN Tabernan' istorioa.
A FIN DE CUENTOS
Bilboko A fin de cuentos argitaletxeak 2022 urtean Isabella Cieli/Noémí Marsily sortzaileen Memet komikia argitaratu zuten,. eta 2024 urtean frantziar estatuan bizi den Yoon-Sun_Park korearraren komiki bat argitaratuko du, adi argitaletxearen webgune eta sare sozialei.
CESAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA
Mintzoa argitaletxeak eta Cesar Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.
2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia argitaratu zen eta hurrengo alea 2024 edo 2025 urtean argitaratuko litzateke.
ASTIBERRI
2024ko otsailaren 22an argitaratuko da euskaraz Biga 6 'Arrosa koloreko bizitza'.
MANGA EUSKARAZ
Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 4 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.
'Girls last Tour' seriearen 3. liburukia argitaratu da otsailean: 'Dinosan' sailarekin batera zabalik dirauten sailak dira eta segur aski 2024 udaberritik aurrera iritsiko dira liburutegi eta liburu-dendetara ale berriak.
Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.
2024a urteko nobedadeen artean, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko da; 'Change the world' argitaratzeko asmoa ere badu Harrietek, guztira 5 alez osatutako seriea.
IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
Martxoan Idefix eta menderakaitzak sailaren 3. komikia argitaratuko da, Maddalen Arzallus itzultzailearen eskutik, euskara egokitutako izenburu ederra duena: Luteziako bizitzia. telebista sail propioa duen Idefix txakurrari buruzko 5 komiki inguru argitaratu dira jada frantziar Estatuan
AHIZPAK SAILA
Hachettek 'Ahizpak' sailaren 7. zenbakia jarriko du salgai aurki.
24 ORDU SAILA
Ttarttalo argitaletxeak "24 ordu oihanean " komikia plazaratuko, sailaren 3. zenbakia.
XABIROI ALDIZKARIA
Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.
4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.
Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.