«Ttarttalo»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(ELKAR FUNDAZIOAREN BAITAN)
72. lerroa: 72. lerroa:
 
|[[Cati Baur]] / Koloreztatzea Christophe Bouchard,  
 
|[[Cati Baur]] / Koloreztatzea Christophe Bouchard,  
 
|Frantsesez jatorrizkoa
 
|Frantsesez jatorrizkoa
|?
+
|[[Miren Agur Meabe]]
 
|2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur
 
|2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur
 
|- align=center
 
|- align=center
82. lerroa: 82. lerroa:
 
|[[Dewi Noiry]]
 
|[[Dewi Noiry]]
 
|Frantsesez jatorrizkoa
 
|Frantsesez jatorrizkoa
|?
+
|[[Miren Agur Meabe]]
 
|2022 'Bienvenue a Kokoloa', Actes Sud Editeur
 
|2022 'Bienvenue a Kokoloa', Actes Sud Editeur
 
|- align=center
 
|- align=center

09:08, 4 apirila 2024(e)ko berrikuspena

Ttarttalo argitaletxea 1983 urtean Donostian sortu zen eta komikigintzari lotua egon zen hasieratik.

90. hamarkadan Elkar Fundazioaren barne sartu zen, eta ordudanik komiki argitalpen bakanagoak izan dira; ordudanik Ttarttaloren produkzio gehiena narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak izan dira: album ilustratuak eta ipuinak, 7 komiki, ezagutza liburuak, jolastekoak, denbora-pasak eta jokoak...


80./90. HAMARKADAK

70. hamarkadaren amaieran eta 80. hasieran Ereinen baitan sortu zen Ipurbeltzen eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 'Habeko mik' aldizkarian atalka agertu ziren istorio batzuk album moduan merkaturatu ziren ere, euskaraz noski, eta apurka apurka euskal aldizkarientzat lanean ari ziren komikigile hauetako batzuk Frantziar merkatuan harrakasta izaten hasi ziren: Fructuoso, Berzosa eta Redondo irudigileekin elkarlanean aritu zen Harriet gidoigilearen eta Ibarrola komikigilearen kasua izan zen, eta lan hauek gazteleraz argitaratzeko bidea Ttarttalo argitaletxeak eman zien. Paraleloki, euskaraz beste komiki mota batzuk ere merkaturatu zituen argitaletxeak.

Argitarapen bakoitza ez zen ekintza soltea izan, plangintza zehatz bati jarraitutako egitasmoa baizik, Tebeosfera atarian nabarmendu den bezala.

Horrela, Ttarttaloren eskutik argitaratu ziren Harriet eta Fructuosoren 'Justin Iriart' pertsonaiaren saileko gaztelerazko albumak: 1983an 'Mar de sangre', 1984ean 'Viaje maldito' eta 1985ean 'El secreto': lan hauen euskarazko bertsioak Ereinek argitaratu zituen: 1983an 'Itsas gorritan', 1989an Izotzetako tranpa eta 1989an 'Sekretua'.

Ttarttalok soilik gaztelaniaz argitaratu zuen Harriet eta Berzosaren 'Titez' pertsonaiaren saila : 1983an 'Gentuza' eta 1985an 'Muerte de un camello'.

Harrietek Redondorekin ostutako bikotearen kasuan, 1984an 'Ion eta Mirka' pertsonaien saileko 'La expedición perdida' argitaratu zuen Ttarttalok (euskaraz urte bat lehenago Ereinen eskutik 'Ion eta Mirka: espedizio galdua'). Katalanez ere argitaratu zuen Ttarttalok Komiki hau, era Pequeño País gehigarrian atalka agertu ziren. Autore hauen 'La marca de la bruja' (euskaraz 'Sorgin seinalea', Habeko mik) ere argitaratu zen.

Hildo honetako azken lanak 1985 urtean José Ibarrolaren 'Las fronteras de Artrain. La piedra dormida'/'Arria Lotan' eta soilik gazteleraz 1986ean argitaratu zen 'Orfeo. Compañía Monteverdi' izan ziren.

Ttarttalok 1985-1988 urteen artean Winsor McCayk sortutako 'Little Nemo' sailaren 5 liburuki argitaratu zituen: euskaraz argitaratu ziren 1905eko urritik 1910ko abuztua bitarteko istorioak, eta klasiko honen koloretan argitaratutako gaztelerazko lehen edizio osoa izan zen.

Haurrentzako 1987ak Oscar Goñiren 'Munstruoak' argitaratu zen ( gaztelaniaz 'Los Monsters') eta 1991 urtean Robin Hood pertsonaiari buruzko 16 orrialdetako komiki labur bat.

1989 urtean komikigintzari buruzko lan bat argitaratu zuen: José María Unsainen  'Antecedentes del cómic en Euskadi (1894-1939)'

Lan honekin amaitu zen Ttarttalok egindako bidearen lehen zatia.

ELKAR FUNDAZIOAREN BAITAN

Elkar Fundazioaren parte bihurtuta, gazteleraz 1999 urtean Tasio komikigilearen zinten bilduma argitaratu zuen, eta XXI mendean zehar haurrentzako 7 komiki argitaratu ditu.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024
24 ordu ohianean.jpg
24 ordu ohianean Ttarttalo Lan Cook Stacey Thomas Ingelesetik itzulia Unai Brea 2022 Hours in the jungle (Usborne Publishing Ltd)
2023
24 ORDU ESPAZIOAN.jpg
24 ordu espazioan Ttarttalo Rob Lloyd Jones Laurent Kling Ingelesetik itzulia Unai Brea 2022 '24 Hours in the Space'(Usborne Publishing Ltd)
2022
Ttarttalo desberdinen kluba.jpg
Desberdinen Kluba Ttarttalo Cati Baur Cati Baur / Koloreztatzea Christophe Bouchard, Frantsesez jatorrizkoa Miren Agur Meabe 2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur
2022
Ttarttalo ongi etorri.jpg
Ongi etorri Kokoloara Ttarttalo Pauline Pinson / Ivan Rabbiosi / Dewi Noiry Dewi Noiry Frantsesez jatorrizkoa Miren Agur Meabe 2022 'Bienvenue a Kokoloa', Actes Sud Editeur
2021
24 ordu harri aroan.JPG
24 ordu Harri Aroan Ttarttalo Lan Cook Laurent Kling Ingelesetik itzulia Unai Brea 2021 03 24 Hours In the Stone Age (Usborne Publishing Ltd)
2016
2016 alizia antzara.jpg
Alizia eta antzara jokoa Ttarttalo Lola Moral Sergio García Frantsesetik itzulia Miren Agur Meabe 2012 Frantsesez(Delcourt)

Alicia et le jeu de l'oie

2013
Saba.JPG
Saba eta landare magikoa Ttarttalo Yann Dégruel Yann Dégruel Frantsesez jatorrizkoa Ibon Plazaola Okariz 2012 Frantsesez Saba et la plante magique
2011
ELEFANTEAREN.JPG
Elefantearen semea Ttarttalo Yann Dégruel (Rudyard Kipling-en ipuinean oinarritua) Yann Dégruel Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez 2010 L'Enfant d'Eléphant (Guy Delcourt Productions)
2011
SERAFIN.JPG
Serafin eta basoko animaliak Ttarttalo David Chauvel Jerome Lereculey Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola eta Joxemi Hernandez 2008 Séraphin et les animaux de la forêt