«Maite Rosende»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
 
(5 tarteko berrikusketak 3 erabiltzaileak egina ez da erakusten)
23. lerroa: 23. lerroa:
  
 
Urte berean Maite Rosendek Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik 'Guruji'/'Guruyi' komikia argitaratu zuen gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez: Jon Lorente yoga irakasleak idatzitako istorioa, ariketei buruzko azalpenak eta karta jokoa barnebiltzen ditu komikiak: Denonartean argitaletxeari esker euskaratu zen 'Guruyi'.
 
Urte berean Maite Rosendek Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik 'Guruji'/'Guruyi' komikia argitaratu zuen gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez: Jon Lorente yoga irakasleak idatzitako istorioa, ariketei buruzko azalpenak eta karta jokoa barnebiltzen ditu komikiak: Denonartean argitaletxeari esker euskaratu zen 'Guruyi'.
 +
 +
[https://irutxulo.hitza.eus/2022/12/16/nork-bere-burua-ahalduntzeko-abentura-bat-2/ Irutxuloko Hitzak egileak elkarrizketatu zituen.] Aldizkarian komiki eta karta jokoen irudi ederrak agertzen dira, eta jarraian elkarrizketako eduki batzuk laburtu ditugu:
 +
 +
Lorentek yoga erabiltzeko karta jolas bat eskuratu zuen ingelesez, eta ikasleekin probatu zuen: ''"Jolasaren bidez lortzen duzu haurrek yoga egitea, oso ondo funtzionatzen du. Arnasketa ariketak, kontzentrazio ariketak, posturak bikoteka, postura indibidualak… Karten alde batean praktika egiteko marrazkiak daude, eta horiek egiteko azalpen guztiak datoz beste aldean."''
 +
 +
Rosendek marraztu zituen kartetan ageri diren pertsonaiak, eta, ondoren komikian gehiago garatu dituzte. ''"Pentsatu genuen kartak ikusi ondoren haurrek agian gehiago jakin nahiko zutela protagonisten inguruan, eta istorio horiek garatu ditugu komikian."''
 +
 +
Urte batzuetako prozesua izan zen proiektu hau, gorabehera handikoa ''"Asko ikasi dugu. Pandemian asko aurreratu ahal izan genuen. Esperientzia polita izan da, baina babes ekonomikorik gabe oso zaila izan da."''
 +
 +
 +
 +
2024ko Etxepare saria irabazi zuten Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak elkarlanean sortu zuten 'Mamuki' album ilustratuak.
 +
  
 
'''EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK'''
 
'''EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK'''
39. lerroa: 52. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|[[2022]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Guruyi-komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Guruyi]]
 
|[[2022]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Guruyi-komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Guruyi]]
|[[Guruyi]]
+
|[[Guruyi]] Yogaren inguruan abentura bat
 
|[[Denon Artean Cenlit]]
 
|[[Denon Artean Cenlit]]
 
|[[Jon Lorente]]
 
|[[Jon Lorente]]
 
|[[Maite Rosende]]
 
|[[Maite Rosende]]
|Jatorizkoa gazteleraz
+
|Jatorrizkoa gazteleraz
 
|Josu Jimenez Maia     
 
|Josu Jimenez Maia     
 
|2022 Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik gaztelaniaz, katalanez eta fransesez  
 
|2022 Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik gaztelaniaz, katalanez eta fransesez  
49. lerroa: 62. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|}
 
|}
 +
 +
[[Category:Komikiak euskaraz argitaratu dituzten emakume sortzaileak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 13:23, 15 uztaila 2024 data duena

Maite Rosende Donostian 1991 urtean jaiotako irudigile, ilustratzaile eta horma irudi margolaria da. Beste lanen artean, 2022 urtean Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik 'Guruyi' komikia argitaratu zuen gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez: Jon Lorente yoga irakaslearekin idatzitako istorioa, ariketei buruzko informazioa eta karta jokoa barnebiltzen ditu komikiak. Denonartean argitaletxeari esker euskaratu zen 'Guruyi'.

Donostiako Ilustratzailearen Txokoan egile gonbidatua izan zen Rosende 2022ko udan, eta bertan bere sortzaile ibilbideari buruzko testu mamitsua argitaratu zen: argitalpen horretatik jaso dira komikipediako fitxa hau osatzeko informazio gehienak.

Batxiler Artistikoa ikasi zuen eta amaitzean Bartzelonako Goi Mailako Arte eta Diseinu Esko7lan pintura muraleko gradua ikasi zuen eta ondoren Ilustrazio arloko Goi Mailako zikloa egin zuen Llotja Eskolan. Hainbat diziplina artistikotan trebatzen jarraitu du, adibideza diseinu grafikoan, argazkigintzan eta bideo-edizioan ere.

Irudika katalogoaren arabera 2016 urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala eta gaur egun freelance gisa egiten du lan ikus-entzunezko piezen, kartelen eta ilustrazioen enkarguak eginez, bere lan pertsonalak albo batera utzi gabe. Euskal Irudigileak eta Galtzagorri Elkarteetako kide da.

Haur eta helduentzat ilustrazio tailerrak eman ditu Donostiako arte gune desberdinetan: Zaldi Urdinan, Kontadoresen Undermounten, besteak beste; hainbat erakunderentzat ilustrazio eta diseinu grafikoaren alorreko lanak egin izan ditu.

Kartelgintzan lan ugari eginikoa da eta 2015, 2016 eta 2017an irabazi zuen Donostiako Zinemaldiaren kartel lehiaketa, hurrenez hurren 'Horizontes Latinos', 'Zabaltegi-Tabakalera' eta 'Perlak' sailetan.

Muralismoaren alorrean ere lan egiten du, eta 2021ean Donostiako Altza Apain Kaleko Arte Topaketetan eta Zaragozako Asalto Jaialdian hartu zuen parte. Erakunde ezberdinentzat ilustrazio eta diseinu grafikoaren alorreko lanak egin izan ditu.

2022an Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan bere lanaren laginak ikusgai egon ziren, baina lehenago ere, bakarkako zein taldekako erakusketak egin ditu, adibidez Donostiako Arteuparte Galerian eta Zaldi Urdina gunean, Tolosako Gko galerian eta Aranburu jauregian... Eta 2022 urtean Urdaibaiko Ekoetxeak sustutako 'Inplikatuak' erakusketan parte hartu zuen, belaunaldi ezberdinetako eta gaur egun lan ugari egiten dituzten beste 7 euskal emakume ilustratzailekin batera : Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973), Janire Orduna (Bilbo, 1987), Lorena Martinez (Irun, 1973), Sandra Garayoa (Donostia, 1993), Belen Moreno (Donostia, 1966), Lucia Bonilla (Bilbo, 1976), Irati Eguren (Durango, 1981) eta Ainara Azpiazu (Hernani, 1980) .


LIBURUEN ILUSTRAZIOGINTZA ETA KOMIKIA

2016 urtean Sergio C. Fanjul , Marcos Fernández Caamañoren testuekin eta Puño zein Carmen Saldaña irudigileekin elkarlanean 'El viaje de la luz. Navidades, solsticios y fiestas de invierno del mundo' libururako ilustrazioak egin zituen. Lan honek Madrileko Udalak antolatutako liburuaren diseinuari zegokion sari bat eskuratu zuen eta Iberoamerikar Ilustrazio katalogoan agertu zen.

2022 urtean Rosendek ilustratu zuen Pello Añorgak sortutako 'Din dilin dan' euskal ahozko tradiziotik jasotako kantu, poema eta testuez osatutako liburua

Urte berean Maite Rosendek Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik 'Guruji'/'Guruyi' komikia argitaratu zuen gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez: Jon Lorente yoga irakasleak idatzitako istorioa, ariketei buruzko azalpenak eta karta jokoa barnebiltzen ditu komikiak: Denonartean argitaletxeari esker euskaratu zen 'Guruyi'.

Irutxuloko Hitzak egileak elkarrizketatu zituen. Aldizkarian komiki eta karta jokoen irudi ederrak agertzen dira, eta jarraian elkarrizketako eduki batzuk laburtu ditugu:

Lorentek yoga erabiltzeko karta jolas bat eskuratu zuen ingelesez, eta ikasleekin probatu zuen: "Jolasaren bidez lortzen duzu haurrek yoga egitea, oso ondo funtzionatzen du. Arnasketa ariketak, kontzentrazio ariketak, posturak bikoteka, postura indibidualak… Karten alde batean praktika egiteko marrazkiak daude, eta horiek egiteko azalpen guztiak datoz beste aldean."

Rosendek marraztu zituen kartetan ageri diren pertsonaiak, eta, ondoren komikian gehiago garatu dituzte. "Pentsatu genuen kartak ikusi ondoren haurrek agian gehiago jakin nahiko zutela protagonisten inguruan, eta istorio horiek garatu ditugu komikian."

Urte batzuetako prozesua izan zen proiektu hau, gorabehera handikoa "Asko ikasi dugu. Pandemian asko aurreratu ahal izan genuen. Esperientzia polita izan da, baina babes ekonomikorik gabe oso zaila izan da."


2024ko Etxepare saria irabazi zuten Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak elkarlanean sortu zuten 'Mamuki' album ilustratuak.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Guruyi-komikia.jpg
Guruyi Yogaren inguruan abentura bat Denon Artean Cenlit Jon Lorente Maite Rosende Jatorrizkoa gazteleraz Josu Jimenez Maia 2022 Bang!/Mamut argitaletxearen eskutik gaztelaniaz, katalanez eta fransesez