«Pedro Camello»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
('MUGAKO DRAGOIAK' BILDUMAKO ISTORIOEN JARRAIPENA)
23. lerroa: 23. lerroa:
  
  
== 'MUGAKO DRAGOIAK' BILDUMAKO ISTORIOEN JARRAIPENA ==
+
== AZOTE: 'MUGAKO DRAGOIAK' BILDUMAKO ISTORIOEN JARRAIPENA ==
  
  

15:05, 20 iraila 2024(e)ko berrikuspena

Pedro Camello Cáceresen 1974 urtean jaiotako ilustratzaile, zinema animatzaile eta komikigilea da. Beste lanen artean, Gregorio Muro 'Harriet' gidoigileak sortutako Mugako Dragoiak Bildumaren baitan 'Azote Saila' izenburuko bigarren komikiko irudietaz arduratu zen; 2024ko irailean argitaratu ziren gaztelera eta euskarazko bertsioak.


Camello 90. hamarkadan Extremadurako komiki fanzine giroan aritu zen. Zinema animazioan 1997 urtean hasi zen profesionalki lanean 'Qué vecinos tan animales' filmarako (Goya saria 1998 urtean). Beste kide batzuekin urte horretan sortu zuen 'Aloeste' estudioa, zuzendaritza eta animazioa tartekatuz tokiko eta atzerriko proiektuetan.


Aldiberean ilustrazio eta irudigintza lanak egin zituen, ikusentzunetarako storyboard-ak barne.


2003 urtekoa da 'My uncle Jeff' izenburuko bere lehen komiki luzea, Estatu Batuetako Alternative comics zigilu txikirako sortua:  Eisner sarietan hautagai izan zen; beste komiki sail bat ere argitaratu zuen EEBBetan.


Urte berean Aleta argitaletxearekin Treyes trilogia argitaratzen hasi zen eta baita 'Guido el negro' saila abiarazi zuen.


“El sabio mudo” laburmetraiaren Storyboard-a egin zuen eta paperean argitaratu zen.

2000 urtetik aurrera komiki ugari sortu ditu: bakarka, beste komikigileekin batera edo eta antologia formatu kolektiboetan.

Gol komikigilearekin maiz aritu da lankidetzan, 'Cruz Negra' sailean adibidez.

Hainbat arlo jorratu ditu: Komiki historikoak, biografikoak, eleberrien egokitzapenak... Extremadurako komiki giroan parte hartzen jarraitu du, bertako elkarteetan, argitalpenetan (Harto, Extretebeo...), jardueretan...


AZOTE: 'MUGAKO DRAGOIAK' BILDUMAKO ISTORIOEN JARRAIPENA

2021 maiatzean Glenat argitaletxearen baitan Frantziar Estatuko merkatuan agertu zen'Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe' izenburupean.

Horrela, Gregorio Muro Harriet komiki gidoilariak western giroko unibertso bat sortzen hasi zen.

2021ko azaroan 2. zatia frantsesez argitaratu zen (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat)eta aldiberean bi aleak liburuki bakarrean gazteleraz eta euskaraz Harriet Edicionesen eskutik.

Iván Gil arduratu zen bilduma honetako lehen istorioa marrazteaz.

2024 urtean bildumak jarraipena izan zuen 'Azote' Saileko bi liburukietako lehena plazaratzean: oraingoan 'Harriet' Pedro Camello irudigilearekin lankidetzan osatu zuen albuma.

'Azote' sailaren bigarren liburukia 2025 urtean argitaratuko da eta 'Harriet'/Camello b sortzaile bikoteak Bildumari jarraipena emateko lanean dabiltza.