«Azken garaipena»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
 
(2 tarteko berrikusketak 2 erabiltzaileak egina ez da erakusten)
6. lerroa: 6. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!IZENBURUA
 
!IZENBURUA
|[[AZKEN GARAIPENA]]
+
|AZKEN GARAIPENA
 
|- align=center
 
|- align=center
 
!ARGITARATZAILEA
 
!ARGITARATZAILEA
49. lerroa: 49. lerroa:
 
Komikiaren sipnosiari dagokionez,  2052ko Germanian Garaipenaren CVII. urtea ospatzen da,  eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari direla konturatuko da...
 
Komikiaren sipnosiari dagokionez,  2052ko Germanian Garaipenaren CVII. urtea ospatzen da,  eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari direla konturatuko da...
  
komikia nobela beltza giroko zientzia fikzioa dela esan daiteke. [http://irutxulo.hitza.eus/2011/11/10/iban-zaldua-eta-julen-ribasen-azken-garaipena-komiki-liburua-kaleratu-dute/Azken garaipena albumaren aurkezpenaren kronika egin zuen Irutxuloko hitzak], eta Zalduak komikiak Philip K. Dick-en eleberriarekin lotura duela adierazi zuen: «Hain zuzen Alemaniaren garaipenaren inguruko ukroniei hasiera eman zion nobela da berea, eta erreferentzia egiten zaio». Aurkezpenean ere adierazi zuen komikiekiko maitasuna keinu ezberdinen bidez islatzen dela obra honetan.  
+
komikia nobela beltza giroko zientzia fikzioa dela esan daiteke. [http://irutxulo.hitza.eus/2011/11/10/iban-zaldua-eta-julen-ribasen-azken-garaipena-komiki-liburua-kaleratu-dute/ Azken garaipena albumaren aurkezpenaren kronika egin zuen Irutxuloko hitzak], eta Zalduak komikiak Philip K. Dick-en eleberriarekin lotura duela adierazi zuen: «Hain zuzen Alemaniaren garaipenaren inguruko ukroniei hasiera eman zion nobela da berea, eta erreferentzia egiten zaio». Aurkezpenean ere adierazi zuen komikiekiko maitasuna keinu ezberdinen bidez islatzen dela obra honetan.  
  
  
72. lerroa: 72. lerroa:
 
== INTERNET SAREAN ==
 
== INTERNET SAREAN ==
 
   
 
   
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2325/eta-naziek-irabazi-izan-balute
+
[http://www.diariovasco.com/v/20111111/cultura/xabiroi-komiki-aldizkarian-atalka-20111111.html * 2011 azaroa Diario Vasco]
 +
 
 +
 
 +
[http://www.argia.eus/argia-astekaria/2325/eta-naziek-irabazi-izan-balute * 2012 maiatza Argia]

Hauxe da oraingo bertsioa, 19:14, 24 urria 2024 data duena

IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2011 Urria (Atalka Xabiroi aldizkarik 13. zenbakitik/2008ko Maiatza, 20. zenbakira/2010eko ekaina)
IZENBURUA AZKEN GARAIPENA
ARGITARATZAILEA Ikastolen Elkartea/Xabiroi
GIDOIA Iban Zaldua
MARRAZKIAK Julen Ribas
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 32 x 23
ORRIALDE KOPURUA 48
SALNEURRIA 12 euro
ISBN 78-84-940197-5-3

Azken garaipena Iban Zalduaren gidoiarekin eta Julen Ribasen marrazkiekin Xabiroi aldizkarian 2008tik 2010era atalka argitaratutako komikia da: hasiera aldizkariko 13. zenbakian izan zuen-eta amaiera 20. zenbakian. 2011 urtean album formatuan argitaratu zen.

Lehen edizioa agortu zen eta 2012 urtean bigarrena argitaratu zen.

Xabiroi aldizkariaren koordinatzaile Dani Fanok Ivan Zalduari proposatu zion komiki baten gidoia egitea, Xabiroik idazleak eta marrazkilariak harremanetan jartzeko hartutako ildoaren barne. Zalduaren komikizaletasuna ezaguna zen, baina komikigintzan arituko zen lehen aldia izan zen hura, eta Julen Ribas arrasatearrarekin (Numenak sailaren marrazkilaria) ekin zion lanari.


SINOPSIA[aldatu]

Komikiaren sipnosiari dagokionez, 2052ko Germanian Garaipenaren CVII. urtea ospatzen da, eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari direla konturatuko da...

komikia nobela beltza giroko zientzia fikzioa dela esan daiteke. Azken garaipena albumaren aurkezpenaren kronika egin zuen Irutxuloko hitzak, eta Zalduak komikiak Philip K. Dick-en eleberriarekin lotura duela adierazi zuen: «Hain zuzen Alemaniaren garaipenaren inguruko ukroniei hasiera eman zion nobela da berea, eta erreferentzia egiten zaio». Aurkezpenean ere adierazi zuen komikiekiko maitasuna keinu ezberdinen bidez islatzen dela obra honetan.


EUSKADI LITERATUR SARIA[aldatu]

2012 urtean Azken garaipena albumak haur literatura kategoriako Euskadi Saria jaso zuen.

Epaimahaiaren ustez, hauek ziren saria jasotzeko merituak.

"Intriga nagusi den kontakizunean guztiz nabarmentzekoak dira bai istorioaren gidoiak uneoro mantentzen dituen erritmo bizia eta dosifikazio zehatza baita estereotipoak saihesten dituzten pertsonaien eraikuntza sinesgarria ere, harik eta ezusteko amaiera biribilera iritsi arte.

Iban Zalduaren gidoiak, Julen Ribasen marrazkiekin indartua eta ezin hobeto bateratua, askotariko irakurketa mailak eskaintzen ditu, besteak beste historiako gertakarien berrikustea, irakurketa metanarratiboa, eta zientzia fikzioa eta errealismo zorrotzena uztartzea."

Sariak lortutako oihartzunak komikien mundua komunikabide eta sare sozialetan presentzia handiagoa izatea ekarri zuen: besteen artean, komikia/literatura binomioari buruzko hausnarketak nabarmendu ziren.

Sariak ahalbidetu zuen ere komikiaren galegozko bertsioa argitaratzea 2014ean: Karlos Cid Abasolo eta Ricardo Pichel Guterrez arduratu ziren itzulpenaz eta A vitoria final izenburupean kaleratu zen.



INTERNET SAREAN[aldatu]

* 2011 azaroa Diario Vasco


* 2012 maiatza Argia