«Fermin Muguruza»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
|||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
!ITZULTZAILEA | !ITZULTZAILEA | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
|[[2014]] [[Fitxategi:2014 black is beltza.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Black_is_Beltza]] | |[[2014]] [[Fitxategi:2014 black is beltza.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Black_is_Beltza]] | ||
|[[Black is Beltza]] | |[[Black is Beltza]] |
10:49, 21 ekaina 2018(e)ko berrikuspena
Fermin Muguruza Ugarte 1963 urtean Irunen jaiotako euskal musikagilea, abeslaria, zinemagilea eta ekoizlea da, komikigintzarekin ere lotura estuak dituena, Black is Beltza komikia kaleratu baino lehen eta ondoren ikusiko den legez.
Fermin Muguruza 80. hamarkadatik euskal musikagintzaren banda garrantzitsuenetan aritu da, lehenik Kortatun, 1990tik aurrera Negu Gorriak taldean eta 2001 urtetik aurrera bakarkako ibilbidean musikari ezberdinekin taldeak sortuaz.
Azken etapa honetan, musika proiektu ezberdinetan murgildurik zegoela, zinemagintzan ere hasi zen eta 2006 urtean Bass-que culture dokumentala egin zuen: ondoren etorri ziren Checkpoint Rock, Next music station, Zuloak eta Nola?
Wikipedian eta http://www.muguruzafm.com webgunean musika eta zinemarekin lotutako informazio osatua dago.
KOMIKI SORTZAILE ETA KOMIKI BATEKO PROTAGONISTA
2014 urtean Black is Beltza komikia sortu zuen, Harkaitz Canorekin gidoilari bikote osatuta eta Dr.Alderete argentinar marrazkilariarekin. Hasiera batean animazio filma egitea pentsatu zuen Muguruzak, komikia argitaratzea erabaki zuen eta azkenean proiektu transmedia bilakatu da: komikia, diska, erakusketak, liburua... Eta 2018ko irailean filma estreinatzea aurreikusten da.
2018an aldiz komiki bateko protagonista bihurtu zen. Alfonso Zapico komikigile asturiarrak Zubigileak eleberri grafikoan islatu zuen Fermin Muguruza eta Alejandro Madina PSEko kidearen arteko harremana.
Baina esan bezala, luzea eta anitza da Fermin Muguruzak komikiaren munduarekin duen erlazioa, bere anaia Iñigotekin parekatutako zaletasuna.
MUGURUZATARRAK: FERMIN, IÑIGO ETA KOMIKIGINTZA
Iñigo eta Fermin Muguruza anaiek idatzitako Kortaturen kanten letretan komikizaletasunaren eragina nabaria da. Kortatu-ren lehen diskatik Komikietako pertsonaiak eta hitzak erabili zituzten kanten letrak egiteko. Batez ere Makoki aldizkaritik hartu zituzten lehen erreferentzia hauek:
Don Vito y la revuelta en el frenopático kantak Montesol marrazkilariaren pertsonaia baten istorioan du jatorria.
Mr. Snoid entre sus amigos los humanos EEBBetako Robert Crumb marrazkilariaren pertsonaia baten istorioan oinarritua dago eta La cultura kanta egiteko hitzez hitz egile beraren Fritz Katua-ren komiki bat erabili zuten, Makokin argitaratutako gaztelerazko itzulpenak erabilita.
Ferminen anaiak, Iñigo Muguruzak, egin zituen taldearen maketaren azala eta lehen diskako liburuxkaren marrazkiak egin zituen. Urte batzuk beranduago Iñigok Napartheid fanzinerako komikiak egin zituen, besteak beste Guibol Komandoaren Abenturak, eta Joxe Ripiau taldearekin ari zenean Pedro Mayoren zintak agertu ziren fanzinean, Keawe sinadurapean. Joxe Ripiauren disketako liburuxketan Iñigoren marrazkiak tartekatzen dira, eta Sagarroi bere urrengo musika taldearen logoa Asiskok egin zuen.
Iñigoren marrazkigintzari dagokionez, haur liburugintzan ilustrazioa lanak egin ditu: bere gidoi eta irudiz Unax eta Hodeitxu eta Jabier Muguruza beste anaiaren Gabon Guanito.
Kortaturen bigarren diskan, Muguruzatarrek "Porco Dio, Stéfano ha muerto! La parca se llevado a Tamburini!" ohiukatzen zuten Nivel 30 kantan, RanXerox komiki pertsonaiaren sortzaile hil berria gogoan.
Hirugarren diskan Afterboltxebike kantan beste komiki baten adaptazioa kanta bihurtu zuten.
Negu Gorriak sortu zutenean, bandaren lehen diskoan Napartheid kanta zegoen, Napartheid fantzineak Nafarroan euskararen egoera salatzeko erabiltzen zituen kontzeptueak erabiliaz.
1993 urtean Napartheid fanzineak 10. zenbakia kaleratu zuen eta single bat argitaratu zuten Esan Ozenki disketxearekin batera: alde batetik Negu Gorriak taldeak 1991 urtean Bilboko La Casilan eskainitako kantaren zuzeneko bertsioa zegoen, eta bestetik Kojón Prieto y los Huajolotes taldearen Napartheid napar-ex kanta: “Silveira eta Xabier eta Huajoloteak” izenpean eginzuten, Xabier Erkizia musikaria eta Xabier Silbeira bertsolariaaren laguntzaz egin bait zuten kanta.
Lehenbiziko bala kanta ere single batean atera zen eta Carles Viñasenkomikiekin osatu zuten azala.
Borreroak baditu milaka aurpegi disko beltzean Asisko Urmenetak egindako marrazkien bidez agertzen dira kanten hitzak. Asiskoren marrazkiak bandaren ikonografiari indarra eman zioten, karteletan eta webguneetan ere nabarmentzen denez.
Borreroak baditu milaka aurpegi diskoan Asiskorenak ez diren marrazki bakarrak Valiente Borotorenak ziren, Itxoiten kanta bere komiki batean oinarritzen baitzen
Aipatu beharra dago Muguruzatarren kasua ez dela bakarra euskal rockaren eta komikgintzaren arteko harreman emankorrean : igor leturiaren blogeko artikulu batek adibide ugari zerrendatu zituen, eta Donostiako Komikiguneak #Rockomikiak izenburupean erakusketa bat eta zenbait hitzaldi antolatu zituen, ondoren Gasteizen beste jardunaldi batzuetan erakusketak tokiko bertsio propio eta zabalagoa bilakatu zena.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 | Black is Beltza | Talka-Bang | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Edizio Eleanitza | 2014 11 AZAROA |
ZUBIGILEAK: MUGURUZA ETA EDUARDO MADINA PROTAGONISTA DITUEN ZAPICOREN KOMIKIA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018ko MAIATZA | Zubigileak | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri) |