«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
Esan bezela, 2016 urtean kaleratu zen Iñaki Holgadorekin batera Xabiroien atalez atal argitaratutako Museo Bilduma saialaren albuma. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz. | Esan bezela, 2016 urtean kaleratu zen Iñaki Holgadorekin batera Xabiroien atalez atal argitaratutako Museo Bilduma saialaren albuma. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz. | ||
+ | 2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44, Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zuen, Iñaki Holgadorekin elkarlanean berriz ere. | ||
==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== |
22:34, 19 ekaina 2017(e)ko berrikuspena
Edukiak
ARKAITZ CANO
Harkaitz Cano Jauregi idazle eta itzultzailea Lasarte-Orian jaio zen 1975an. Telebista, irrati eta komikientzako gidoiak sortu ditu.
1994ean argitaratu zuen Kea behe-lainopean bezala poema-liburua. Ordudanik eleberri, ipuin eta poesia liburu anitz idatzi ditu: Pauloven txakurrak (1994), Radiobiografiak (1995), Beluna jazz (1996), Pasaia blues (1999), Norbait dabil sute-eskaileran(2001), Belarraren ahoa (2004) eta Twist (2012): azken bi lan hauekin Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen.
Haur eta Gazte Literatura arloko lanak egin ditu ere, tartean Sorgin moderno bat (2002), Itsasoa etxe barruan (2003), Omar dendaria (2005)... ([1 https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Cano])
Komikigintzarako zaletasuna txikitatik datorkiola aipatu izan du.
2005ean komiki gidoigintzan Xabiroi aldizkarian hasi zuen bere ibilbidea Piztia Otzanak sailarekin, Iñaki Holgado marrazkilariarekin bikote osatuaz . Aldizkarian zatika argitaratutakoa album gisara kaleratu zen 2008an. Holgadorekin Zebra efektua (2913) eta Museo Bilduma (2016)komikiak sortu ditu.
2006 urtean, Paul Karasik eta David Mazzucchellik 1994an egin zuten Paul Austerren City of Glass lanaren komikirako egokitzapenaren euskarazko itzulpena egin zuen: Kristalezko hiria (Txalaparta)
2013an A pior banda do mundo komikiaren euskarazko bertsioaren hitzaurrea idatzi zuen (Munduko bandarik txarrena, José Carlos Fernandes, Txalaparta))
2014ean Fermin Muguruzaren Black is beltza komikia argitaratu zen, Jorge Aldereteren marrazkiekin; Gidoia egiterakoan lankide izan zuen Muguruzak Harkaitz Cano. Bilboko Alhondigan proiektuaren erakusketa jarri zen eta ekintza ugari antolatu ziren.
Esan bezela, 2016 urtean kaleratu zen Iñaki Holgadorekin batera Xabiroien atalez atal argitaratutako Museo Bilduma saialaren albuma. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz.
2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44, Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zuen, Iñaki Holgadorekin elkarlanean berriz ere.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 09 IRAILA | Museo Bilduma | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013ko otsailetik 2015eko ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (28. zenbakitik, 36. zenbakira) | |
2014 11 AZAROA | Black is Beltza | Talka-Bang | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Edizio Eleanitza | 2014 11 AZAROA | |
2013 10 URRIA | Zebra efektua | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | |
2008 04 APIRILA | Piztia Otzanak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. | |
GUZTIRA : 4 KOMIKI |
KOMIKI ITZULTZAILE LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2006 | Kristalezko hiria | Txalaparta | Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena | David Mazzucchelli | Ingelesez jatorrizkoa | Harkaitz Cano | 1994, City of Glass |