«Aritz Trueba»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
|||
(6 tarteko berrikusketak beste erabiltzaile bat egina ez da erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Aritz Trueba Agirrebeña 1980 urtean Donostian jaiotako marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea da. 2019an argitaratu zuen bere lehen komiki albuma, Etxeberria anaien gidoiaz sortutako "Buyan". | Aritz Trueba Agirrebeña 1980 urtean Donostian jaiotako marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea da. 2019an argitaratu zuen bere lehen komiki albuma, Etxeberria anaien gidoiaz sortutako "Buyan". | ||
+ | |||
+ | '''[https://twitter.com/FBeltza/status/1527268392096481282?cxt=HHwWhIC-udig-bEqAAAA Maiatzaren 27an Donostiako Komikigunean aurkeztuko da Koldo Almandozekin batera sortu duen 'Natasha' komikia]''' | ||
+ | |||
EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen eta Sirimirifilms-en animazio eskolak jaso zituen. | EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen eta Sirimirifilms-en animazio eskolak jaso zituen. | ||
70. lerroa: | 73. lerroa: | ||
2020ean Josu Igoa taldekidearen lanaren ondoren, [https://play.google.com/store/apps/details?id=com.buyancomic.tiotd '''Buyan komikiaren Edizio Digitala Google Play bidez eskuragarri jarri zen'''] | 2020ean Josu Igoa taldekidearen lanaren ondoren, [https://play.google.com/store/apps/details?id=com.buyancomic.tiotd '''Buyan komikiaren Edizio Digitala Google Play bidez eskuragarri jarri zen'''] | ||
+ | |||
+ | == 2022 NATASHA == | ||
+ | |||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" | ||
+ | |- align=left | ||
+ | ! width="120 px"|[[Fitxategi:Natasha.jpg|center|thumb|150px|link=https://twitter.com/Aritzeto/status/1519947945436663811?cxt=HHwWhsCyzc6m-JcqAAAA]] | ||
+ | ! width="500 px" |Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin, 'Natasha' komikia maiatzean argitaratu da Farmazia Beltza (euskaraz) eta Nuevo Nueve (gazteleraz)argitaletxeen eskutik. Proiektuak 2021 urtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiaren baitan. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | '''[https://twitter.com/FBeltza/status/1527268392096481282?cxt=HHwWhIC-udig-bEqAAAA Maiatzaren 27an Donostiako Komikigunean aurkeztuko da komikia]''' | ||
+ | |||
+ | |} | ||
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK == | == EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK == | ||
85. lerroa: | 101. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center| | |- align=center| | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2022]] [[Fitxategi:2022 natasha komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Natasha]] | ||
+ | |[[Natasha]] | ||
+ | |[[Farmazia Beltza]] | ||
+ | |[[Koldo Almandoz]] | ||
+ | |[[Aritz Trueba]] | ||
+ | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
+ | | style="background:black" | | ||
+ | |2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik) | ||
+ | |- align=center | ||
|[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019_Buyan.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Buyan:_Heriotzaren_Uhartea]] | |[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019_Buyan.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Buyan:_Heriotzaren_Uhartea]] | ||
|[[Buyan: Heriotzaren Uhartea]] | |[[Buyan: Heriotzaren Uhartea]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:44, 7 abuztua 2024 data duena
Aritz Trueba Agirrebeña 1980 urtean Donostian jaiotako marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea da. 2019an argitaratu zuen bere lehen komiki albuma, Etxeberria anaien gidoiaz sortutako "Buyan".
Maiatzaren 27an Donostiako Komikigunean aurkeztuko da Koldo Almandozekin batera sortu duen 'Natasha' komikia
EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen eta Sirimirifilms-en animazio eskolak jaso zituen.
Telebistarako marrazki bizidunen sorkuntzan lan egin zuen. Ondoren, enpresa bioteknologiko baten zerbitzu eta produktuak islatzeko animazio teknikak erabiltzen lan egin zuen.
Ikastolen Elkartean lana egin zuen hezkuntza-materialak sortzen.
Koldo Mitxelena eta Mari Karmen Alzueta komiki lehiaketetan sariak jaso zituen, nahiz eta Usandizagakoekin egindako elkarrizketan adierazten duen bere burua komikigile baino ilustratzaile bezala ikusten duela.
2016ean Komikilabea Jardunaldietan "Storyline: Komiki kolektiboa egiten" saioetan hartu zuen parte.
Koldo Almandozen Oreina pelikularen bitakora koadernoa egin zuen.
Edukiak
- 1 BUYAN: KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN
- 2 KOMIKI AZOKAK: BUYAN FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK
- 3 BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN
- 4 2019ko URRIA: BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ ARGITARATU DA
- 5 2022 NATASHA
- 6 EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
BUYAN: KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN[aldatu]
2012 urtean Etxeberria anaiak Ikastolen elkarterako lanean ari zirela Aritz Trueba marrazkilariarekin hasi ziren harremanetan Zootropo ipuin animatuen proiekturako.
Hitzen Uberan atariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Etxeberriak horrela kontatzen du nola sortu zen elkarlanaren hazia: “Ikastolen Elkartean lan egiten nuenean hango marrazkilari batek, Aritz Truebak, nire liburu bat irakurri zuen eta galdetu zidan ez ote neukan istorio bat komikian marrazteko modukoa. Martinek eta biok bagenuen istorio bat buruan eta gidoira pasa genuen, komikira lehenbiziko aldiz, eta hor hasi ginen hirurok lanean."
“Beraiek bazuten ideia bat, mitologia, gertakari historikoak eta abenturak nahasten zituen argumentu bat, eta horri heldu genion. Animazio bat egitea zen hasieran asmoa, baina gerora, istorioak zeukan luzera eta ezaugarriak kontutan hartuta, beharbada komiki formatuan egitea egokiagoa zela ikusi genuen. Ikastolen elkarteko lankide dudan eta Sirimiri Films eskolan nire irakasle izandako Jon Mikel Udakiolaren esperientzia eta ekarpena ere erabakiorra izan zen komikiaren alde egiteko apustu horretan."
Jakin aldizkariak ere eman zuen komiki proiektu honen berri:"Udakiola komikigintzan eta ilustrazioan ibilbide luzeko sortzailea dugu, eta berori integratu zuten taldean, aholkulari moduan, gidoitik eszenetarako bidea gidatzeko asmoarekin."
Ondoren Josu Igoa informatikari Beratarra eta Ikastolen Elkarteko lankidea sartu zuten taldean, proiektuak teknologi berrien arloan ere dimentsio sendoa eduki zezan. Josevisky komikigilearekin multimedia proiektuetan elkarlanean aritutakoa da Igoa.
Horrela Bortz taldea sortu zuten eta Buyan komikian sortzeko prozesuan buru belarri murgildu ziren. Facebook-en proiektuaren bilakaera erakutsi duteeta webgune eleanitza badu proiektuak.
Jakin aldizkariaren arabera "Narrazioaren abiadura biñetetan sartzean eztabaida luzeak izan dituzte, biñeten kopuruak, beraien aniztasuna, perspektiba edo adierazpenen ingurukoak. Taldeko eztabaidak izaten dira guztiak, ekarpen guztiek dute zeresana beraz komikien sortze prozesuan, nahiz eta bakoitzak gero bere arloari ekin. Udakiolaren etxeko sotoa izan dute lantoki; bertako paretetan biñetak itsatsi eta paperaren gainean aldaketak eginez hasi ziren. Taldean IKTetan aditua den Josu Igoa kidea izanik, lanerako aplikazio bat sortu eta berorren gainean egiten dituzte ekarpen eta aldaketak"
BUYAN KOMIKIAREN SINOPSIA
Buyan komikia horrela deskribatu dute "XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu, datu historikoak eta mitologia eslabiarra nahasten dituen istorio original honetan"
Jakin aldizkariaren arabera, 2016 urtean “bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.”
Asmoak horiek omen ziren, baina argitaletxea aurkitzeko bidea luze joan zen.
KOMIKI AZOKAK: BUYAN FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK[aldatu]
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak Buyan eta beste proiektu batzuk eskuartean zituztela: Poloniako Lodz hiriko Komiki Jaialdian egon ziren eta Angoulemeko komiki azokan editore bila aritu ziren ere.
Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:
“Saiatu ginen hemengo argitaletxeetan mugitzen, eta ezezkoak jaso genituen. Orduan Angulemako jaialdira joan ginen, proiektua frantsesera itzuli genuen Martinek eta biok, hara bidali eta elkarrizketa batzuk lortu genituen argitaletxe batzuekin. Argitaletxe frantses batek baiezkoa eman zigun. Gero, probatzeagatik, ingelesera pasa genuen. Estatu Batuetako argitaletxe batek ere baiezkoa eman zigun, eskubide guztiak erosi eta gero frantsesezkoari salduko dizkio...
BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN[aldatu]
2019ko URRIA: BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ ARGITARATU DA[aldatu]
Euskaraz Turko Comics-en eskutik, Estatu Batuetan Insight cómics eta frantzian Aquileos argitaletxearen bidez merkaturatu da Buyan komikia.
Urriaren 11ean aurkeztu zuten komikia Donostiako San Jeronimo aretoan.
Getxoko komiki azokan sinatze txandak egin zituzten autoreek, eta Made in Euskadi solasaldian parte hartu zuten.
Ingelesezko eta frantsesezko edizioak hainbat azoketan present egon ziren: Uztailean San Diegoko Comic-Con jaialdian egon ziren Etxeberria anaiak, irailean New York Comic azokan Insight Comics-en Stand-ean salgai izan zen albuma, eta urrian Aritz Truebak St. Maloko "Quai des Bulles" jaialdian aurkeztu zuen komikia.
2020ean Josu Igoa taldekidearen lanaren ondoren, Buyan komikiaren Edizio Digitala Google Play bidez eskuragarri jarri zen
2022 NATASHA[aldatu]
Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin, 'Natasha' komikia maiatzean argitaratu da Farmazia Beltza (euskaraz) eta Nuevo Nueve (gazteleraz)argitaletxeen eskutik. Proiektuak 2021 urtean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiaren baitan.
Maiatzaren 27an Donostiako Komikigunean aurkeztuko da komikia |
---|
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 | Natasha | Farmazia Beltza | Koldo Almandoz | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik) | |
2019 10 URRIA | Buyan: Heriotzaren Uhartea | Egilea editore/Turko Comics | Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019, Buyan: Heriotzaren Uhartea, Turko Comics |