«Mattin»: berrikuspenen arteko aldeak
(28 tarteko berrikusketak 12 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
2020 urtean [https://www.berria.eus/paperekoa/1982/043/001/2020-12-06/agian-nire-ibilbidean-falta-zen-hitzik-gabeko-istorio-luze-bat.htm Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek] eta 'Klak' izenburupean argitaratu zuen Zortziko Editions etxeak. | 2020 urtean [https://www.berria.eus/paperekoa/1982/043/001/2020-12-06/agian-nire-ibilbidean-falta-zen-hitzik-gabeko-istorio-luze-bat.htm Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek] eta 'Klak' izenburupean argitaratu zuen Zortziko Editions etxeak. | ||
+ | |||
+ | [https://irratia.naiz.eus/es/info_irratia/20210324/inaki-martiarena-mattin-komikia-paperezko-zinema-da Komiki honen harira elkarrizkatu zuten Naiz Irratian | ||
+ | ] | ||
+ | 'Altza apain' ekimenean parte hartu zuen Mattinek horma irudi bat eginez Arriberrin. | ||
{|class="wikitable sortable" width=100% | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
80. lerroa: | 84. lerroa: | ||
“Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela” | “Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela” | ||
+ | 2022 urtean 'Kamishibaizalea' Mattinen album ilustratua argitaratu zuen 'Denon artean' etxeak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egile diru laguntza jaso zuen proiektu honek). Bestalde azken urteotan Ixabel Agirresaroberekin Amona Tomaxa pertsonaiaren inguruko liburuak sortu ditu Mattinek, tartean 'Amona Tomaxa eta Elkano': egileek 'Elkarrekin Elkano' eta 'Irudipuinak" kontalaritza eta marrazketa saio berriak egin dituzte herriz herri. | ||
+ | |||
+ | '''Urte berean argitaratu zen 'Aurpegrafiak'.''' 2021 urtean Literaktum jardunaldien baitan izen bereko erakusketa egin zuen Mattinek Donostiako Okendo Kultur Etxean: Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko lagun ezagunen 16 aurpegrafia bildu ziren bertan, eta bisita gidatuak, ikastaroak eta tailerrak ere antolatu ziren erakusketaren osagarri. 15 lan horiek eta beste 100 gehiago bildu dira [https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2022-11-15/presentzia-galtzen-ari-da-karikatura.htm 'Aurpegrafiak' liburuan, Zortziko argitaletxearen eskutik.] | ||
+ | |||
+ | '''2023/2024: KOMIKIA GEURETIK SORTUAK UDALBILTZAREN EKIMENAREN BAITAN''' | ||
+ | |||
+ | [https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/39-udalerrik-eta-22-sortzailek-hartuko-dute-parte-geuretiksortuak-ekimenaren-bigarren-edizioan Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioaren baitako sormen egonaldi eta diru laguntza deialdia ebatzi zen eta 2023 urtean zehar 39 izan ziren parte hartu zuten udalerriak.] | ||
+ | |||
+ | 22 sortzailek hartuko dute parte edizio honetan, eta tartean 5 komikigile izan dira hautatuak 15-20 orrialde bitarteko euren komikiak garatzeko: Iñaki Martiarena “Mattin”, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Unai Gaztelumendi Arandia eta Eñaut Aiartzaguena Bravo. | ||
+ | |||
+ | Mattinek beraz bigarren urtez jaso du proiektua egiteko laguntza, eta oraingoan egonaldia Usurbilen egin zuen. | ||
+ | |||
+ | 2023 urtean zehar egonaldiak burutu eta komiki sorkuntzan jardun ondoren, 'Hona bostekoa' liburukian argitaratu dira sortzaileen komiki guztiak [https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/201chona-bostekoa-201d-komiki-bilduma-plazaratu-da eta abenduan egin zen aurkezpena.]. Hasierako asmoa litzateke ere komiki hauek webgune batean jartzea eskuragarri Creative Commons lizentziapean. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | 2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko den Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | [https://noaua.eus/usurbil/1708610139872-usurbilen-giroturiko-mattinen-handantza-komikiaren-aurkezpena-eta-hona-bostekoa-erakusketaren-irekiera-gaur Otsailaren 23tik martxoak 1 bitarte Usurbilgo Sutegin erakusketa antolatu zen eta Noaua atariak elkarrizketa egin zion "Mattin"eri] | ||
+ | |||
+ | '''2023: MEMORIAREN IBAIA eta UMOREA''' | ||
+ | |||
+ | |||
+ | "Mattin"ek Juan Luis Zabalarekin lankidetzan 'Memoriaren ibaia' komikia argitaratu zuen 2023ko udazkenean Denon Artean argitaletxearen eskutik, eta Zortziko argitaletxearekin 'Umorea' marrazki bilduma. | ||
+ | |||
+ | [https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/9413275/audioa-juan-luis-zabala-eta-mattin-memoriaren-ibaia-komikiaz-arratsean-euskadi-irratian/ Euskadi Irratiko Arratsean saioan 'Memoriaren ibaia' komikiari buruzko solasaldia egin zen.] | ||
+ | |||
+ | 2024 urtean Irritaia liburua argitaratu zuen: [https://www.berria.eus/bizigiro/etsipenaren-aurrean-irria-altxagarria-eta-eztigarria-da_2123813_102.html Berriari eskainitako elkarrizketan adierazi zuen] ''"Liburu hau umore grafikoko bilduma bat da, zirtoz betea. Ilustrazio batzuk argitaratuak izan dira lehenagotik, baina beste asko berriak dira. Ez nuke esango komiki bat denik. Umore grafikoa jorratzen duten ilustrazioak dira, eta bakoitzak behean testutxo bat du."'' | ||
+ | |||
+ | [https://radiokultura.eus/emankizunak-emissions?id=106459 Irritaia liburuaz mintzatu zen Mattin RadioKultura irratian] | ||
+ | |||
+ | '''EUSKARAZ SORTUTAKO KOMIKIAK''' | ||
{|class="wikitable sortable" width=48% | {|class="wikitable sortable" width=48% | ||
88. lerroa: | 124. lerroa: | ||
!GIDOIA | !GIDOIA | ||
!MARRAZKIAK | !MARRAZKIAK | ||
− | |||
− | |||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2023]] ABENDUA [[Fitxategi:Umorrea.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Umorea]] | ||
+ | |[[Umorea]] | ||
+ | |[[Zortziko]] | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
+ | | style="background:black" | | ||
+ | |2023 Abendua | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2023]] AZAROA [[Fitxategi:Memoriaren ibaia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Memoriaren_ibaia]] | ||
+ | |[[Memoriaren ibaia]] | ||
+ | |[[Denon Artean Cenlit]] | ||
+ | |[[Juan Luis Zabala]] </br> Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |2023 Azaroa | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2022]] ABENDUA [[Fitxategi:Aurpegrafiak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Aurpegrafiak]] | ||
+ | |[[Aurpegrafiak]] | ||
+ | |[[Zortziko]] | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
+ | |2022 Abendua | ||
+ | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|[[2022]] MARTXOA [[Fitxategi:Aska mattin.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Aska]] | |[[2022]] MARTXOA [[Fitxategi:Aska mattin.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Aska]] | ||
97. lerroa: | 157. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
− | |||
− | |||
|2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean | |2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean | ||
|- align=center | |- align=center | ||
107. lerroa: | 165. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
− | |||
− | |||
|2020 azaroa | |2020 azaroa | ||
|- align=center | |- align=center | ||
117. lerroa: | 173. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
− | |||
− | |||
|2019 azaroa | |2019 azaroa | ||
|- align=center | |- align=center | ||
127. lerroa: | 181. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
− | |||
− | |||
|[[2016]] 09 IRAILA | |[[2016]] 09 IRAILA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
137. lerroa: | 189. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
|Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" | ||
− | |||
− | |||
|2013 | |2013 | ||
|- align=center | |- align=center | ||
146. lerroa: | 196. lerroa: | ||
|Iñaki Martiarena [["Mattin"]] | |Iñaki Martiarena [["Mattin"]] | ||
|Iñaki Martiarena [["Mattin"]] | |Iñaki Martiarena [["Mattin"]] | ||
− | |||
− | |||
|2007 | |2007 | ||
|- align=center | |- align=center | ||
154. lerroa: | 202. lerroa: | ||
== LAN KOLEKTIBOETAN == | == LAN KOLEKTIBOETAN == | ||
+ | |||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" width=48% | ||
+ | |- align=center | ||
+ | !DATA | ||
+ | !IZENBURUA | ||
+ | !ARGITARATZAILEA | ||
+ | !GIDOIA | ||
+ | !MARRAZKIAK | ||
+ | !JATORRIZKO HIZKUNTZA | ||
+ | !ITZULTZAILEA | ||
+ | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2023]] ABENDUA [[Fitxategi:Hona-bostekoa-komikia.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/201chona-bostekoa-201d-komiki-bilduma-plazaratu-da]] | ||
+ | |[[Hona bostekoa]] | ||
+ | |[[Udalbiltza]] / [[Dijitalidadea]] | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" </BR>[[Aritz Ibarra Agirrezabal]]</BR> Kote Camacho de Miguel </BR>[[Unai Gaztelumendi]]</BR> [[Eñaut Aiartzaguena]] | ||
+ | |Iñaki Martiarena "[[Mattin]]" </BR>[[Aritz Ibarra Agirrezabal]]</BR> [[Kote Camacho]] de Miguel </BR>[[Unai Gaztelumendi]]</BR> [[Eñaut Aiartzaguena]] | ||
+ | |Euskaraz Jatorrizkoa | ||
+ | | style="background:black" | | ||
+ | |2023 | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |} | ||
+ | |||
173. lerroa: | 245. lerroa: | ||
|'''Obrarena''' Jakoba Errekondo '''Komiki bakoitzarena:''' Ainara Azpiazu [[Axpi]], Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena [[Mattin]], Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | |'''Obrarena''' Jakoba Errekondo '''Komiki bakoitzarena:''' Ainara Azpiazu [[Axpi]], Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena [[Mattin]], Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | ||
|Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena [[Mattin]], Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | |Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena [[Mattin]], Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | ||
− | |||
− | |||
|2016 04 APIRILA | |2016 04 APIRILA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|} | |} |
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:14, 25 maiatza 2024 data duena
Iñaki Martiarena Otxotorena, 'Mattin', Donostian 1967 urtean jaiotako komikigilea da. Wikipedian argitaratu den informazioaren arabera, Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan...
Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian , Napartheiden, Euskaldunon Egunkarian, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, eta Berrian. Zinta eta ilustrazioen hainbat bilduma argitaratu ditu eta bere azken komiki liburuen artean daude '1813-2013 Sua itzali,hiria piztu´ (2013). Zarrakamalda (2016), 'Belardo Ba al zatoz?' (2019) 'Klak!'(2020) eta aska (2022). Liburu ilustratu ugari sortu ditu eta beste idazleen liburuetan irudietaz arduratu da. Galtzagorriren webgunean ikus daiteke bere lanen lagin bat
Gaur egun Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago Euskaldunon Egunkarian argitaratu zituen (Espainiako justiziak komunikabide hau itxiarazi zuen arte).
Andoni Tolosaren bidez hasi zen Argia aldizkarian komikiak argitaratzen: Tolosa 1987 urteko iraletik Bokarta inspektorea pertsonaiaren komikien gidoiak egiten zituen, eta hasiera horretan Iñaki Bakedano arduratu zen marrazkietaz. 1988 urtean, apirilaren 3ko data zeraman Argiaren 1.193. alean, Bakedanoren ordez Mattin hasi zen pertsonaia marrazten. Andoni Tolosak kontatzen duenez, gerora kantari moduan ezaguna izango zen 'Morau' ezizena Mattinek asmatu zuen, Capitan Trueno komiki pertsonaiaren gidoilari zen Victor Moraren omenez.
Moraurekin lankidetza urte askotan luzatu da, Mattinek ilustrazio lanak egin baititu bere diska gehienetan, baita animazioak ere.
1989 urtetik aurrera, Mattin Argiako TXT komiki gehigarriaren arduraduna izan zen. Garai berean Napartheid fanzinean argitaratu ziren bere komikiak. Diario Vasco egunkariko "Devorame" musika gehigarrian ere argitaratu zituen zinta batzuk.
1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria.
1990 urtean Euskaldunon egunkaria sortu zenean lehen zenbakietatik infografia eta ilustrazio lanak egin zituen.
1994 urtean hasi zen Euskaldunon Egunkarian iritzia atalean komiki zintak egiten, 2000. urtea bitartean. Tirabirak proiektuan ikus daitezke etapa horretako lanak. Urte berean Irutxulo Donostiako aldizkarirako Moko eta Karmele pertsonaiak sortu zituen.
1995 urtean Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketan saritua izan zen.
1996 urtean Errenteria-Oreretan Karikaturen erakusketa egin zuen.
Zenbait gizarte mugimenduentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko 'Zulo beltzean' liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: 'Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa' liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean. Berriki, Donostiako Sator alaia metroaren aurkako mugimenduaren logotipoa sortu zuen ere.
1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu. Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako 'Maripuzker' liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. Lehiaketarako hautatua izan zen eta 2011n, 'Haize adina' liburuarekin (Cristinaenea Fundazioa) . Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan proposatu zituen hautagaitza hauek.
Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten dituen proiektuetan aritu da: 1999an Ixabel Agirresaroberekin 'Irudipuinak`' izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen: bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza.
Argiako informazioa erabilita, Wikipedian Mattinek urtez urte sortutako komikietako pertsonaien zerrendatu zituzten:
1888- Argia aldizkaria: Bokarta detektibea (Andoni Tolosa gidoilaria) 1991- Irutxulo aldizkaria : Moko eta Karmele 1991- Entzun aldizkaria : No future, no present 1991- Aizu aldizkaria : Irrintzia 2001- Euskaldunon Egunkarianko Xingola haurrentzako gehigarrian Belardo belar meta. 2003tik aurrera Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian,larunbateko haur gehigarrian, 1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak 2000-2007- Gaztetxulo aldizkaria : Ander+Graun
2011 urtetik aurrera erakusketen bidez ere ezagutaratzera eman ditu bere lanak, teknika ezberdinak erabiliaz: marrazkiak, tinta txinatarra, akuarelak, linograbatuak, kamishibaia...
2013. urtean, Mattinek marraztutako '1813-2013 Sua itzali,hiria piztu' komikia argitaratu zuen Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak.
2016 urtean 'Zarrakamalda' komikia argitaratu zuen Txalaparta Argitaletxeak
2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia)
2017an Portugaleteko Uri Urena XXXI. komiki lehiaketaren saria irabazi zuen, 'Lore denda' lanarengatik.2018an lehiaketa berdineko euskarazko lehen saria eskuratu zuen feminismoa gaiatzat zuen 'Mina' izenburuko 4 orrialdetako komikiarekin, aita eta alaba batzuren arteko elkarrizketa irudikatuaz.
2018 urtean Andoni Tolosa 'Morau' abeslariak 'Egunsentiak alperrentzat' diska kaleratu zuen eta kantariaren beste lan batzuekin egin zuen bezala Mattinek alderdi grafikoa landu zuen, kasu honetan linograbatuaren teknika erabilita.
2018an Hendaiako Nekatoenea artisten egonaldian Kamishibai egitasmoa garatu zuen.
Urte horietan hainbat ekintzetan parte hartu zuen Mattinek: Altsasuko liburutegian "Bizitza dario" komiki tailerra, Usurbilel 'Muxuak' erakusketa, Donostiako Cristina Enea fundazioan irakurraldia egin zuen eta tailerra SEO Birdlife erakundearekin egindako "Ikusterik baduzu?" kamishibai proiektuarekin.
2019an Ainara Maia poetarekin 'Muxuak' poesia bilduma ilustratua argitaratu zuen Mattinek.
2019 azaroan Belardo Ba al zatoz? komiki albuma argitaratu zuen, Berriako Mantangorri haur gehigarrian agertzen den Belardo pertsonaiaren istorio oso bat jasotzen duen alea. Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko 2019 urteko deialdian diru laguntza jaso zuen proiektu honek. Belardoren Tailerra saioak egin zituen familiekin euskal hiriburuetan.
2020 urtean Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek eta 'Klak' izenburupean argitaratu zuen Zortziko Editions etxeak.
[https://irratia.naiz.eus/es/info_irratia/20210324/inaki-martiarena-mattin-komikia-paperezko-zinema-da Komiki honen harira elkarrizkatu zuten Naiz Irratian ] 'Altza apain' ekimenean parte hartu zuen Mattinek horma irudi bat eginez Arriberrin.
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena jarri zuen martxan 2021 urtean: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko zituen zirkuitu nazionala sortzea zen helburu nagusia.
Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hainbat herri eta eskualdetan egonaldiak egin zituzten eta herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortu. Oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen: horrela egin zuen 'Mattin'-ek, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu zuen Araitz Betelun egonaldia egiteko beka eta lana argitaratzeko aukera. |
komikia sortzen ari zen bitartean elkarrizketa egin zioten Mattini Mailope aldizkarian eta bideoa Hamaika Telebistan
Literatur lanak 2022ko martxoan 'Hamazazpigarrenean aidanez' izenburuko bi liburukietan jaso ziren eta eskuragarri doan jarri ziren ere euskarri digitalean: herriz herri aurkezpenak egin ziren eta antzezlan eta zinema lanekin saioak ere egin ziren han hemenka.
Horrela jaso zituen Mailope aldizkariak Mattinek 'Aska' komikiari buruz aurkezpenean esandakoak:
“Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela”
2022 urtean 'Kamishibaizalea' Mattinen album ilustratua argitaratu zuen 'Denon artean' etxeak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egile diru laguntza jaso zuen proiektu honek). Bestalde azken urteotan Ixabel Agirresaroberekin Amona Tomaxa pertsonaiaren inguruko liburuak sortu ditu Mattinek, tartean 'Amona Tomaxa eta Elkano': egileek 'Elkarrekin Elkano' eta 'Irudipuinak" kontalaritza eta marrazketa saio berriak egin dituzte herriz herri.
Urte berean argitaratu zen 'Aurpegrafiak'. 2021 urtean Literaktum jardunaldien baitan izen bereko erakusketa egin zuen Mattinek Donostiako Okendo Kultur Etxean: Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko lagun ezagunen 16 aurpegrafia bildu ziren bertan, eta bisita gidatuak, ikastaroak eta tailerrak ere antolatu ziren erakusketaren osagarri. 15 lan horiek eta beste 100 gehiago bildu dira 'Aurpegrafiak' liburuan, Zortziko argitaletxearen eskutik.
2023/2024: KOMIKIA GEURETIK SORTUAK UDALBILTZAREN EKIMENAREN BAITAN
22 sortzailek hartuko dute parte edizio honetan, eta tartean 5 komikigile izan dira hautatuak 15-20 orrialde bitarteko euren komikiak garatzeko: Iñaki Martiarena “Mattin”, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Unai Gaztelumendi Arandia eta Eñaut Aiartzaguena Bravo.
Mattinek beraz bigarren urtez jaso du proiektua egiteko laguntza, eta oraingoan egonaldia Usurbilen egin zuen.
2023 urtean zehar egonaldiak burutu eta komiki sorkuntzan jardun ondoren, 'Hona bostekoa' liburukian argitaratu dira sortzaileen komiki guztiak eta abenduan egin zen aurkezpena.. Hasierako asmoa litzateke ere komiki hauek webgune batean jartzea eskuragarri Creative Commons lizentziapean.
2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko den Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak.
2023: MEMORIAREN IBAIA eta UMOREA
"Mattin"ek Juan Luis Zabalarekin lankidetzan 'Memoriaren ibaia' komikia argitaratu zuen 2023ko udazkenean Denon Artean argitaletxearen eskutik, eta Zortziko argitaletxearekin 'Umorea' marrazki bilduma.
Euskadi Irratiko Arratsean saioan 'Memoriaren ibaia' komikiari buruzko solasaldia egin zen.
2024 urtean Irritaia liburua argitaratu zuen: Berriari eskainitako elkarrizketan adierazi zuen "Liburu hau umore grafikoko bilduma bat da, zirtoz betea. Ilustrazio batzuk argitaratuak izan dira lehenagotik, baina beste asko berriak dira. Ez nuke esango komiki bat denik. Umore grafikoa jorratzen duten ilustrazioak dira, eta bakoitzak behean testutxo bat du."
Irritaia liburuaz mintzatu zen Mattin RadioKultura irratian
EUSKARAZ SORTUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKOAREN URTEA | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 ABENDUA | Umorea | Zortziko | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2023 Abendua | |
2023 AZAROA | Memoriaren ibaia | Denon Artean Cenlit | Juan Luis Zabala Iñaki Martiarena "Mattin" |
Iñaki Martiarena "Mattin" | 2023 Azaroa | ||
2022 ABENDUA | Aurpegrafiak | Zortziko | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2022 Abendua | ||
2022 MARTXOA | Aska | Udalbiltza / Dijitalidadea | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean | ||
2020 11 AZAROA | Klak! | Zortziko | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2020 azaroa | ||
2019 11 AZAROA | Belardo Ba al zatoz? | Berria | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2019 azaroa | ||
2016 09 IRAILA | Zarrakamalda | Txalaparta | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2016 09 IRAILA | ||
2013 10 URRIA | 1813-2013 Sua itzali, hiria piztu | Donostia sutan 1813-2013 | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2013 | ||
2007 | Ander + Graun : 2000-2007 | Gaztezulo | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | 2007 |
LAN KOLEKTIBOETAN[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 ABENDUA | Hona bostekoa | Udalbiltza / Dijitalidadea | Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena |
Iñaki Martiarena "Mattin" Aritz Ibarra Agirrezabal Kote Camacho de Miguel Unai Gaztelumendi Eñaut Aiartzaguena |
Euskaraz Jatorrizkoa | 2023 |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 04 APIRILA | Altza porru | Komunikazio Biziagoa / Argia | Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | 2016 04 APIRILA |