«Iñaket»: berrikuspenen arteko aldeak
(9 tarteko berrikusketak 5 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Bilbora bueltan Iñaket goitizena berarekin ekarri zuen, eta Neverland diseinu-grafikoa estudioarentzat lanean 'The Tokis: Bilboko istorio bat' komikia marraztu zuen. | Bilbora bueltan Iñaket goitizena berarekin ekarri zuen, eta Neverland diseinu-grafikoa estudioarentzat lanean 'The Tokis: Bilboko istorio bat' komikia marraztu zuen. | ||
− | 2011 urtetik aurrera Mikel Begoñaren gidoiekin | + | 2009 urtean, beste komikigile batzuekin batera, Javier Mora Bordel sevillar komiki dibulgatzaile eta eta gidoilariarekin lankidetzan hasi zen [https://palabratomada.wordpress.com La palabra tomada webgunerako:] Oesterheld 1977an argentinako militarrek desagertarazi zuten komikigileari buruzko istorio bat egin zuten. |
+ | |||
+ | |||
+ | 2011 urtetik aurrera Mikel Begoñaren gidoiekin 5 komiki argitaratu zituen gazteleraz: Tristísima Ceniza (2011), El pico de los cuervos (2013), eta azkenik, Ötzi izeneko trilogia marraztu zuen: Por un puñado de ámbar, El bueno, el feo y el tuerto eta El cobre tenía un precio. Frantsesez eta italiarrez ere argitaratu dira lan hauek. | ||
− | 2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen, eta '''2020ko azaroan Harriet Edicionesek 'Helize' komikia argitaratu zuen, hau ere [[Mikel Begoña]]ren gidoiarekin.''' | + | 2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen, eta '''2020ko azaroan Harriet Edicionesek 'Helize' komikia argitaratu zuen, hau ere [[Mikel Begoña]]ren gidoiarekin.''' |
+ | |||
+ | 2021 urteko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza. Urte bereran Txakomic proiekturako komiki labur bat sortu zuten bi egileek. | ||
+ | |||
+ | 2021 urtean ere Iñaketek berriz ere Eusko Jaurlaritzako deialdiko sari bat irabazi zuen 'Hiru etxe Santa Monikan' proiektuarekin: Mikel Begoñarekin elkarlanean sortu du komikia eta '''2023ko iralean argitaratu zuen Harriet Edicionesek.''' | ||
+ | |||
+ | [https://getxo-kultura.eus/berriak/22-komiki-azokak-binetaren-mundua-gerturatuko-du-getxora-irailaren-27tik-29ra/ 2024 urteko Getxoko Komiki Azokan bi egile omendu zituzten, Laura Pérez Vernetti eta Iñaket]: bertan gogoratu zuten 21 urte zituela Habe Komik aldizkarian argitaratu zituela hainbat lan eta XXI mendean Mikel Begoñaren gidoiarekin sortutako lanak nabarmendu zituzten. | ||
+ | |||
+ | [https://www.berria.eus/kultura/nik-ez-dut-inoiz-lotsarik-sentitu-komiki-bat-eskuan-eramateagatik_2130954_102.html Elkarrizketa Berrian] | ||
+ | |||
+ | 2024 urtean Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen 'Elsa. La huella de Oesterheld' proiektua garatzeko. | ||
− | + | == Euskaraz argitaratutako komikiak == | |
− | |||
{|class="wikitable sortable" width=48% | {|class="wikitable sortable" width=48% |
Hauxe da oraingo bertsioa, 06:21, 30 iraila 2024 data duena
Iñaki Martinez 'Iñaket' Bilbon 1965 urtean jaiotako marrazkilaria da.
1983an Bilboko gazte talde batek Metacrilato fanzinea argitaratu zuen, eta bertan agertu ziren Iñaki Martinezen lehen komikiak, Amalia izeneko gidoilariarekin elkarlanean.
1987-1988 urteetan Habeko Mik komiki-aldizkarian istorio ezberdinak argitaratu zituen: Ahoaren goxoa, Mundua dantzan, Rock basatia.
90. hamarkadan Merlin animazio estudioan lanean hasi eta serie ezberdinetako ekoizpenean parte hartu zuen, besteren artean Marco Antonio. Ondoren, 1997 urtean, Bartzelonara aldatu eta Mariscalen Estudioan Hirukiak, Dragon Hill, edo Twipsy bezalako serieak eta Colors antzezlanaren inguruko sortze lanetan ibili zen 2000. urtera arte.
Bilbora bueltan Iñaket goitizena berarekin ekarri zuen, eta Neverland diseinu-grafikoa estudioarentzat lanean 'The Tokis: Bilboko istorio bat' komikia marraztu zuen.
2009 urtean, beste komikigile batzuekin batera, Javier Mora Bordel sevillar komiki dibulgatzaile eta eta gidoilariarekin lankidetzan hasi zen La palabra tomada webgunerako: Oesterheld 1977an argentinako militarrek desagertarazi zuten komikigileari buruzko istorio bat egin zuten.
2011 urtetik aurrera Mikel Begoñaren gidoiekin 5 komiki argitaratu zituen gazteleraz: Tristísima Ceniza (2011), El pico de los cuervos (2013), eta azkenik, Ötzi izeneko trilogia marraztu zuen: Por un puñado de ámbar, El bueno, el feo y el tuerto eta El cobre tenía un precio. Frantsesez eta italiarrez ere argitaratu dira lan hauek.
2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen, eta 2020ko azaroan Harriet Edicionesek 'Helize' komikia argitaratu zuen, hau ere Mikel Begoñaren gidoiarekin.
2021 urteko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza. Urte bereran Txakomic proiekturako komiki labur bat sortu zuten bi egileek.
2021 urtean ere Iñaketek berriz ere Eusko Jaurlaritzako deialdiko sari bat irabazi zuen 'Hiru etxe Santa Monikan' proiektuarekin: Mikel Begoñarekin elkarlanean sortu du komikia eta 2023ko iralean argitaratu zuen Harriet Edicionesek.
2024 urteko Getxoko Komiki Azokan bi egile omendu zituzten, Laura Pérez Vernetti eta Iñaket: bertan gogoratu zuten 21 urte zituela Habe Komik aldizkarian argitaratu zituela hainbat lan eta XXI mendean Mikel Begoñaren gidoiarekin sortutako lanak nabarmendu zituzten.
2024 urtean Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen 'Elsa. La huella de Oesterheld' proiektua garatzeko.
Euskaraz argitaratutako komikiak[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 09 IRAILA | Hiru etxe Santa Monikan | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2023, gazteleraz aldiberean | |
2021 09 IRAILA | Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta | Nabarralde | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021, gazteleraz aldiberean | |
2020 11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2001 | The Tokis : Bilboko istorio bat | Neverland | Alfonso Galletero eta Fernando Ruiz | Iñaket | Jatorrizkoa gazteleraz | Iñigo Arambarri | 2001, The Tokis |