«Ian Nose»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Komiki albumak) |
|||
(Erabiltzaile berdinaren 2 erdiko ekarpen ez dira erakusten) | |||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
− | Euskaraz,ingelesez, gazteleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bilduma moduan eskuragarri daude Amazon eta beste plataforma batzuren bidez, digitalean eta paperean. [http:// | + | Euskaraz,ingelesez, gazteleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bilduma moduan eskuragarri daude Amazon eta beste plataforma batzuren bidez, digitalean eta paperean. [http://frozeen.com/en/user/ahabi/ Argitaraturako komiki batzuk osorik eta beste batzuen laginak irakurgai daude Frozen webgunean.] |
[http://iannose.aaandnn.com/ Bere webgunean] egindako lanen informazio zabala du: 1997 urtetik egindako komiki batzuk ikusi daitezke bertan. | [http://iannose.aaandnn.com/ Bere webgunean] egindako lanen informazio zabala du: 1997 urtetik egindako komiki batzuk ikusi daitezke bertan. | ||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
'EdFramed' saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen. | 'EdFramed' saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen. | ||
− | 2015eko lehen 3 hilabeteetan | + | Beste etapa batean, 2015eko lehen 3 hilabeteetan "2. Denboraldia" izeneko zintak sareratu zituen eta [http://frozeen.com/en/user/ahabi/ian-nose/edframed/ urte bereko irailean hasi zen 3. denboraldiko zintak argitaratzen.] |
− | |||
− | [http:// | ||
Urrenez urren, 2016 eta 2018an argitaratu ziren zinta horien bildumak | Urrenez urren, 2016 eta 2018an argitaratu ziren zinta horien bildumak | ||
− | Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki banatan eskuratu daitezke, eta bakoitzean batazbeste 58 zinta jasotzen dira | + | Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki banatan eskuratu daitezke, eta bakoitzean batazbeste 58 zinta jasotzen dira. |
== Komiki albumak == | == Komiki albumak == | ||
35. lerroa: | 33. lerroa: | ||
− | '''Ian Noseren lan hauek bataz beste 24 orrialdetakoak izaten dira, paperean edo digitalean eskuratu daitezkenak.''' | + | '''Ian Noseren lan hauek bataz beste 24 orrialdetakoak izaten dira, [https://ahabi.net/catalog/?language=basque egilearen webguneko dendan] paperean edo digitalean eskuratu daitezkenak.''' |
46. lerroa: | 44. lerroa: | ||
Ian Nosek [http://iannose.aaandnn.com/2018/05/exhibition-edframed-antxintxiketan-at.html ingelesez] eman zuen berria eta [https://bizkaie.biz/1529568265670 Bizkaie atarian] euskaraz kontatu zuten. [http://www.deia.eus/2018/07/15/ortzadar/rkomikien-inguruan-dena-dago-egiteko-euskal-herrianr Deia egunkariak elkarrizketa egin zion]. | Ian Nosek [http://iannose.aaandnn.com/2018/05/exhibition-edframed-antxintxiketan-at.html ingelesez] eman zuen berria eta [https://bizkaie.biz/1529568265670 Bizkaie atarian] euskaraz kontatu zuten. [http://www.deia.eus/2018/07/15/ortzadar/rkomikien-inguruan-dena-dago-egiteko-euskal-herrianr Deia egunkariak elkarrizketa egin zion]. | ||
− | |||
== 2020-2024 Ed Framed 4. eta 5. denboraldiak== | == 2020-2024 Ed Framed 4. eta 5. denboraldiak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:53, 26 ekaina 2024 data duena
Ian Nose izenaren atzean 1984 urtean Oñatin jaiotako Ioannes Busca dago: arkitektura ikasketak egin zituen, marrazkilaria eta diseinatzailea da, bideo lanak egin ditu... Madrid, Mexiko D.F eta Puerto Ricon bizi izan da, eta gaur egun Philadelphian bizi da.
Aaron anaiarekin batera Laino mehe komikizaleon ataria jarri zuen martxan eta Ioannesek webgunearen logoa diseinatu zuen.
Euskaraz,ingelesez, gazteleraz eta katalanez argitaratzen ditu bere lanak,formatu digitalean eta plataforma ezberdinetan (Facebook, Instagram, tumblr, Twitter, Frozeen...) eta bilduma moduan eskuragarri daude Amazon eta beste plataforma batzuren bidez, digitalean eta paperean. Argitaraturako komiki batzuk osorik eta beste batzuen laginak irakurgai daude Frozen webgunean.
Bere webgunean egindako lanen informazio zabala du: 1997 urtetik egindako komiki batzuk ikusi daitezke bertan.
Edukiak
2011-2015 'Ed Framed': Sare Sozialak eta bildumak[aldatu]
2011 urtetik 2015 urterarte EdFramed izeneko eguneroko komiki zinta egin zuen jarraikortasunez.
'EdFramed' saileko lehen bilduma 2016ko maiatzean argitaratu zuen eta 2011ko azarotik 2012ko urtarrilera egindako zintekin osatu zuen.
Beste etapa batean, 2015eko lehen 3 hilabeteetan "2. Denboraldia" izeneko zintak sareratu zituen eta urte bereko irailean hasi zen 3. denboraldiko zintak argitaratzen.
Urrenez urren, 2016 eta 2018an argitaratu ziren zinta horien bildumak
Euskaraz,ingelesez eta gazteleraz liburuki banatan eskuratu daitezke, eta bakoitzean batazbeste 58 zinta jasotzen dira.
Komiki albumak[aldatu]
'EdFramed' sailaz gain, 2015 urtearen amaieran,Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak gaitzat hartuta, "Antxitxiketan lasterketa demokratikoa" saila hasi zuen Facebook, Instagram eta Frozeen atarietan komikiak argitaratuaz. Abenduaren 28an ekin zion bigarren atalari. Bi Lan hauen bildumak hurrenez hurren 2016 eta 2017 urteetan argitaratu zituen.
2017ko martxoan "Non Legimus: The War of The Words" komikia argitaratu zuen, Gabriel Alejandroren gidoiarekin, eta Puerto Ricoko Bayamón-en ospatu zen Tintero Comics jaialdian aurkeztu zen: ingelesez,euskaraz, gazteleraz eta katalanez eskuragarri jarri zen.
2018an ere "Puerto Ricon ere egiten du euria" komikia argitaratu zuen eta 'Ed Framed' sailaren 3. liburukia.
Ian Noseren lan hauek bataz beste 24 orrialdetakoak izaten dira, egilearen webguneko dendan paperean edo digitalean eskuratu daitezkenak.
2018ko Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako pabilioiean ikusgai jarri ziren Ian Noseren bi lan:
Batetik Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa komikiko euskarazko bertsioaren formatu handiko 25 panelekin erakusketa osatu zen.
Bestetik, 'Edframed' sailaren hasierako zinta batzuk ere ingelesez egon ziren ikusgai.
Ian Nosek ingelesez eman zuen berria eta Bizkaie atarian euskaraz kontatu zuten. Deia egunkariak elkarrizketa egin zion.
2020-2024 Ed Framed 4. eta 5. denboraldiak[aldatu]
2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste, Ed Framed pertsonaia eta COVID19 pandemia garaia gaitzat hartuta hainbat zinta sareratu zituen: 2020ko abuztuan sailaren 4. liburukian jaso ziren guztiak paper formatuan eta formatu elektronikoan.
4 urte beranduago 2024ko ekainaren 14ean ekin zion Ed Framed sailaren 5. Denboraldiko zintak argitaratzeari.
AUTOREAREN LANAK EUSKARAZ[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 08 ABUZTUA | Ed Framed 4 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste argitaratutako zintak | |
2018 ABENDUA | Ed Framed 3 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2015eko irailetik 2018 urtea barne argitaratutako zintak | |
2018 03 MARTXOA | Puerto Ricon ere egiten du euria | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2018ko martxoan | |
2017 03 MARTXOA | Non Legimus: Hitzen gerra | Egilea editore/Ahabi Comics | Gabriel Alejandro | Ian Nose | Edizio eleanitza | Euskarazko edizioa Ekhi Galdos | 2017 03 Non Legimus: The War of The Words, Puerto Rico |
2017 07 UZTAILA | Antxintxiketan, lasterketa Demokratikoa 2 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2015ean Internet sarean eta 2016ean paperean eta formatu digitalean 9 orrialde gehiagorekin | |
2016 12 ABENDUA | Antxintxiketan, lasterketa Demokratikoa 1 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2015ean Internet sarean eta 2016ean paperean eta formatu digitalean | |
2016 8 ABUZTUA | Ed Framed 2 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2015eko urtarriletik martxora argitaratutako zintak | |
2016 5 MAIATZA | Ed Framed 1 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2011 azarotik 2012ko urtarrilera argitaratutako zintak |