«Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat»: berrikuspenen arteko aldeak
(4 tarteko berrikusketak 3 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
!ARGITARATZAILEA | !ARGITARATZAILEA | ||
− | |Bizkaiko | + | |[[Bizkaiko Foru Aldundia]]ren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / [[Astiberri]] |
|- align=center | |- align=center | ||
!GIDOIA | !GIDOIA | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|} | |} | ||
+ | |||
+ | |||
Rosalind B. Penfold hamar urtetan zehar tratu txarrak jaso zituen emakume kanadiar baten goitizena da, bere bizipenak 2005ean "Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat" komikian jaso zituena. | Rosalind B. Penfold hamar urtetan zehar tratu txarrak jaso zituen emakume kanadiar baten goitizena da, bere bizipenak 2005ean "Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat" komikian jaso zituena. | ||
− | Jatorrizkoa ingelesez Kanadan argitaratu zen | + | Jatorrizkoa ingelesez Kanadan argitaratu zen 2005 urtean eta hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da, tartean 2006ean gaztelerara (Quiéreme bien: Una historia de maltrato, Lumen) eta 2007an frantsesera (Dans Les Sables Mouvants: Une histoire de violence conjugale, Editions çà et là) |
2017 urteko Emakumearen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak gaztelania eta euskarazko bertsioak argitaratzeko diru laguntza eman zuen, eta Astiberri etxea arduratu zen edizioaz. Arrate Hidalgok itzuli zuen euskarara. | 2017 urteko Emakumearen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak gaztelania eta euskarazko bertsioak argitaratzeko diru laguntza eman zuen, eta Astiberri etxea arduratu zen edizioaz. Arrate Hidalgok itzuli zuen euskarara. | ||
57. lerroa: | 59. lerroa: | ||
[http://www.dragonslippers.com/ Liburuaren Webgune Ofiziala] | [http://www.dragonslippers.com/ Liburuaren Webgune Ofiziala] | ||
+ | |||
+ | [https://eibar.org/blogak/e-gorblog/ondo-maite-nazazu-tratu-txarreko-istorio-bat-genero-indarkeria-lehen-pertsonan-eta-komikian Iruzkina Igor Leturiaren Blogean] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 06:44, 12 apirila 2023 data duena
DATA | 2017 Azaroa (Jatorrizkoa 2005ean Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada) |
---|---|
IZENBURUA | Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat |
ARGITARATZAILEA | Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri |
GIDOIA | Rosalind B. Penfold |
MARRAZKIAK | Rosalind B. Penfold |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Ingelesa |
ITZULTZAILEA | Arrate Hidalgo |
FORMATUA | Azal gogorra/Cartoné |
KOLOREA | Txuri Beltzean |
TAMAINA | 24X16 |
ORRIALDE KOPURUA | 261 |
SALNEURRIA | ? |
ISBN | 978-84-16880-43-0 |
Rosalind B. Penfold hamar urtetan zehar tratu txarrak jaso zituen emakume kanadiar baten goitizena da, bere bizipenak 2005ean "Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat" komikian jaso zituena.
Jatorrizkoa ingelesez Kanadan argitaratu zen 2005 urtean eta hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da, tartean 2006ean gaztelerara (Quiéreme bien: Una historia de maltrato, Lumen) eta 2007an frantsesera (Dans Les Sables Mouvants: Une histoire de violence conjugale, Editions çà et là)
2017 urteko Emakumearen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak gaztelania eta euskarazko bertsioak argitaratzeko diru laguntza eman zuen, eta Astiberri etxea arduratu zen edizioaz. Arrate Hidalgok itzuli zuen euskarara.
Aurretik ere komiki honek Euskal Herrian bere bidea egina du: Josune Muñozek Skolastika gunea sortu zuen emakumeen literatura eta literatur kritika feminista hobeto ezagutzeko, eta komikiari garrantzia berezia ematen diote, 1.500 komiki baino gehiago bildu dituzte eurenkomikitegian, tailerrak eskaintzen dituzte... eta lan honen barne Ondo maite nazazu komikiak leku berezia izan du beti
Uxue Alberdik Argia aldizkarirako elkarrizketa egin zion Josune Muñozeri, eta hauek dira Ondo maite nazazu komikiari buruz esandakoak: "Komikien bitartez material bikaina topatu dut emakumeen mundua islatzeko, irudikatzeko. Komikiaren bitartez frogatu dugu emakumeok jasotzen ari garen jarrerarik misoginoenak ere kontagarriak direla. Kontatzeko zailak diren istorioak ez dira hain zailak irudikatzeko. Horren adibide demasa da “Quiéreme bien”, Rosalind B. Penfold-ena. Egileak, tratu txarrak jasaten ari zen bitartean, irudiak egiten zituen. Tratu txarra gertatu eta gero, bere buruarekin egoteko momentuan irudiak sortzen zituen, eta gorde. Tratu txarren istorio beltz hori pasa zenean, terapia bat egin zuen eta terapeutari marrazturiko irudien berri eman zion. Orduan berreskuratu zuen irudiak gordetzen zituen kutxa, eta terapeutari erakustean konturatu zen irudiek bizi izandakoa zeinen ondo islatzen zuten. Irudi haiek bat-batekotasuna zuten: jaso eta esan, irudietan ipini. Terapeutak, terapia gisa, irudi haiek ordenatzeko esan zion, eta istorio baten moldean sartzeko. Hori egindakoan komiki baten aurrean zeudela konturatu ziren, eta hala sortu zen “Quiereme bien”. Komiki hori goi mailako baliabide narratibo batekin hasten da: autoreak irakurleari esaten dio: “Hartu ezazu literna hau eta, mesedez, zuzendu hona”, eta Rosalind bera ikusiko dugu kutxen artean. Aurkitzen du kutxa, jaisten du apaletik eta esaten du: “hemen, hemen daude”. Lurrean esertzen da eta dio: “hemen dago nire istorioa”. Horrela hasten da. Lan hauen bitartez argia ematen ari zaio ilunpean egon den hainbat istoriori. Oso onak dira jendartean isilpean, ilunpean dauden gaiak argitara ateratzeko, ikusarazteko. Gauza bakarra falta da: kritikariok baliabide teorikoak garatzea gertatzen ari den fenomenoa ondo kontatu ahal izateko. Komikiak freskotasun handia ekarriko dio dinosauro samar dabilen mendebaldeko literaturari."