«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak
(→HARKAITZ CANO) |
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
|[[Black is Beltza]] | |[[Black is Beltza]] | ||
|Talka-Bang | |Talka-Bang | ||
− | |Fermin Muguruza / [[Harkaitz Cano]] | + | |[[Fermin Muguruza]] / [[Harkaitz Cano]] |
|Jorge Alderete | |Jorge Alderete | ||
|Edizio Eleanitza | |Edizio Eleanitza |
23:33, 9 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
Edukiak
HARKAITZ CANO
Harkaitz Cano Jauregi idazle eta itzultzailea Lasarte-Orian jaio zen 1975an. Telebista, irrati eta komikientzako gidoiak sortu ditu.
1994ean argitaratu zuen Kea behe-lainopean bezala poema-liburua. Ordudanik eleberri, ipuin eta poesia liburu anitz idatzi ditu: Pauloven txakurrak (1994), Radiobiografiak (1995), Beluna jazz (1996), Pasaia blues (1999), Norbait dabil sute-eskaileran(2001), Belarraren ahoa (2004) eta Twist (2012): azken bi lan hauekin Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen.
Haur eta Gazte Literatura arloko lanak egin ditu ere, tartean Sorgin moderno bat (2002), Itsasoa etxe barruan (2003), Omar dendaria (2005)... ([1 https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Cano])
Komikigintzarako zaletasuna txikitatik datorkiola aipatu izan du.
2005ean komiki gidoigintzan Xabiroi aldizkarian hasi zuen bere ibilbidea Piztia Otzanak sailarekin, Iñaki Holgado marrazkilariarekin bikote osatuaz . Aldizkarian zatika argitaratutakoa album gisara kaleratu zen 2008an. Holgadorekin Zebra efektua (2013) eta Museo Bilduma (2016)komikiak sortu ditu.
2006 urtean, Paul Karasik eta David Mazzucchellik 1994an egin zuten Paul Austerren City of Glass lanaren komikirako egokitzapenaren euskarazko itzulpena egin zuen: Kristalezko hiria (Txalaparta)
2013an A pior banda do mundo komikiaren euskarazko bertsioaren hitzaurrea idatzi zuen (Munduko bandarik txarrena, José Carlos Fernandes, Txalaparta))
2014ean Fermin Muguruzaren Black is beltza komikia argitaratu zen, Jorge Aldereteren marrazkiekin; Gidoia egiterakoan lankide izan zuen Muguruzak Harkaitz Cano. Bilboko Alhondigan, Bartzelonan, Iruñean.. proiektuaren erakusketa jarri zen eta ekintza ugari antolatu ziren.
Esan bezela, 2016 urtean kaleratu zen Iñaki Holgadorekin batera Xabiroien atalez atal argitaratutako Museo Bilduma saialaren albuma. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz.
komiki sail berria eta Black is Beltza animazio filma
2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44 zenbakian Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zen, Iñaki Holgadorekin elkarlanean berriz ere.
2018ko urriaren 5ean Black is Beltza filma zinemetan ikusgai egotea aurreikusten da.
2019an Adur Larrea marrazkilariarekin elkarlanean "Antzar eguna" komikia
Komiki gidoigintzari berriro eutsiz, Adur Larrea marrazkilariarekin elkarlanean "Antzar eguna" komikia lantzen ari da Harkaitz Cano: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratuko du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten da. Proiektuak Eusko Jaurlaritzak komikigintza sustatzeko antolatzen duen diru laguntzetako bat jaso du.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 | Museo Bilduma | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013ko otsailetik 2015eko ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (28. zenbakitik, 36. zenbakira) | |
2014 | Black is Beltza | Talka-Bang | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Edizio Eleanitza | 2014 11 AZAROA | |
2013 10 URRIA | Zebra efektua | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | |
2008 04 APIRILA | Piztia Otzanak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. | |
GUZTIRA : 4 KOMIKI |
KOMIKI ITZULTZAILE LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2006 | Kristalezko hiria | Txalaparta | Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena | David Mazzucchelli | Ingelesez jatorrizkoa | Harkaitz Cano | 1994, City of Glass |