«Iñaki Holgado»: berrikuspenen arteko aldeak
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
!ITZULTZAILEA | !ITZULTZAILEA | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019 amets alokatuak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Amets_alokatuak]] | ||
+ | |[[Elkano, mundua beletan]] | ||
+ | |[[Ikastolen Elkartea/Xabiroi]] | ||
+ | |[[AlBER Vazquez]] | ||
+ | |[[Iñaki Holgado]] | ||
+ | |Jatorrizkoa gazteleraz | ||
+ | | ? | ||
+ | |2016ko otsaileko Xabiroi aldizkariko 39. zenbakian agertu zen lehen atala eta 2019ko otsaileko 51. zenbakian azkena | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019 amets alokatuak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Amets_alokatuak]] | |[[2019]] 10 URRIA [[Fitxategi:2019 amets alokatuak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Amets_alokatuak]] |
12:13, 23 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Edukiak
IÑAKI HOLGADO
Iñaki G. Holgado Errenterian 1971an jaiotako ilustratzaile, marrazkigile eta komikilaria da. Gemo ezizena ere erabili izan du.
Donostia Kulturak prestatutako 2000-2009 hamarraldiko komikiei buruzko irakurketa gidan, Iñaki G. Holgadoren biografian kontatzen da hamabi urte baino gehiagoz animazio lanak egin zituela.
Black is Beltza animazio pelikularako mlan egin zuen, eta prentsa dossierran bere ibilbideari buruzko xehetasun gehiago ematen dira: "20 urterekin Irungo Dibulitoon estudioan hasi zen lanean, hainbat ekoizpenetan: sailak, film luzeak… Bereziki pertsonaien diseinuan eta storyboarder gisa aritu da, honakoetan: Supertramps, Alex y Alexis, Maroons, Glup, Cristobal Molón. " "2015ean berriro itzuli zen mundu horretara LOTURA estudioarekin, eta Nur eta Herensugearen Tenplua-rentzat fondoak egin zituen" eta lan berdina egin zuen aipatutako Black is Beltzan.
Gainontzean publizitate-estudioekin edo haurrentzako ikus-entzunezko produktuekin aritzen diren argitaletxeekin (Dimensión,Herederos de Rowan, Supperstudio, Arista, Euskalcom, Elkar, APC…) jardun du lankidetzan."
KOMIKIGINTZA
Bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Ipurbeltz (90.hamarkadaren amaieratik aurrera), El balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z eta Xabiroi: azken aldizkari honetan Arkaitz Canorekin osatu du sormen bikotea, et 4 istorio luze osatu dituzte, albumetan argitaratu direnak.
2000 urtean Joseba Basaloren gidoiaz Villapardillo komikia argitaratu zuen eta 2003 urtean Tony Danger y compañía pertsonaiaren eta beste istorio laburren bilduma, Joseba Basaloren gidoiekin berriz ere; istorio hauek Heavy Metal aldizkari iparramerikarreko ale ezberdinetan agertu ziren lehenik.
2004 urtean Iñaki G. Holgadok Homocánido komikia sortu zuen, gidoi eta marazki propioekin lehen aldiz.
Aletak argitaratu zituen lan guzti hauek.
2005ean Xabiroin agertu ziren lehen aldiz bere marrazkiak,aldizkariaren lehen zenbakian.
Frantziar merkatuan maiztasunez egiten du lan, eta bere irudiak agertu ziren Muraille (2007-2008, ale bat urte bakoitzean) eta Retine sailetan adibidez(bi ale, 2012 eta 2013an bana).
2014ean Aio Zitelli lanaren irudiak egin zituen Frédéric Bertocchiniren gidoiarekin-, Markok egin zuen Storyboard-a, eta Nuria Syagok koloreztatu zuen; Albiana etxeak argitaratu zuen frantsesez eta Aletak gazteleraz. Euskaraz Xabiroi aldizkarian "Gaitzeko berria" istorioa irakurri daiteke 2014ko abenduko 34. zenbakian.
2016 eta 2018 urteen artean Verdun sailean lan egin du ere: gidoiak Jean-Yves Le Naourenak dira, Markok storyboard-a egin zituen eta irudiak Holgadorenak dira. 3 aleak frantsesez Bamboo etxeak argitaratu zituen lehenik eta gazteleraz Yermo argitaletxeak.
2019an Jean Moulin Frantziako erresistentziako buruzagiari buruzko komikian hartu zuen parte, "Les Compagnons de la Libération" sailaren barne Jean-Yves Le Naour gidoilariarekin (Bamboo-Grand Angle)
Sariak
2013 urtean Iñaki G. Holgadok Retine lanari esker kortsikako Ajaccio hiriko komiki azokan " Decouverte " saria jaso zuen eta 2014ean azoka berean Publikoaren Saria jaso zuen Aio Zitelli komikiari esker.
Komikiak Euskaraz
Iñaki G. Holgadoren ibilbidea euskarazko komikigintzan Ipurbeltz eta Xabiroi aldizkariei lotua dago: 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen Piztia Otzanak komikia, Harkaitz Cano gidoilariarekin elkarlanean eginda: album gisara 2008an kaleratu zen. Harkaitz Canorekin Zebra efektua (2013) eta Museo Bilduma (2016)komikiak sortu ditu. Urte horretako Getxoko Komiki Azokan erakusketa ezarri zuten komikiaren sormen prozesuari buruz.
2019 Album berria euskaraz
2017ko ekainean Xabiroi aldizkariko 44 zenbakian Amets Alokatuak saileko lehen alea argitaratu zen, Harkaitz Canorekin elkarlanean berriz ere. 2019ko maiatzeko 51. alean amaitu zen istorioa.
Ikastolen Elkarteak Xabiroien atalez atal agertu izan diren komikiak album batean argitaratzen ditu urtero, eta Amets Alokatuak izan da 2019ari dagokiona: albuma urriaren 10ean aurkeztu zen Donostiako Tobacco Days Liburudendan
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 10 URRIA | Elkano, mundua beletan | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | AlBER Vazquez | Iñaki Holgado | Jatorrizkoa gazteleraz | ? | 2016ko otsaileko Xabiroi aldizkariko 39. zenbakian agertu zen lehen atala eta 2019ko otsaileko 51. zenbakian azkena |
2019 10 URRIA | Amets alokatuak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2016ko otsaileko Xabiroi aldizkariko 39. zenbakian agertu zen lehen atala eta 2019ko otsaileko 51. zenbakian azkena | |
2016 | Museo Bilduma | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2012ko ekainetik 2015eko ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (26. zenbakitik, 36. zenbakira) | |
2013 10 URRIA | Zebra efektua | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2008ko Urritik 2011ko Ekainera argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (13. zenbakitik, 23. zenbakira) | |
2008 04 APIRILA | Piztia Otzanak | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Harkaitz Cano | Iñaki Holgado | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko Ekainean Xabiroi aldizkariaren lehen zenbakian hasi zen atalka agertzen, eta azken atala 2017ko urrian 9. aldizkarian argitaratu zen. | |
GUZTIRA : 3 KOMIKI EUSKARAZ |