«2020»: berrikuspenen arteko aldeak
(→2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
(→2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
|01 URTARRILA [[Fitxategi:2020 Matematikako.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Matematikako_eta_informatikako_aparteko_istorioak_komikian]] | |01 URTARRILA [[Fitxategi:2020 Matematikako.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Matematikako_eta_informatikako_aparteko_istorioak_komikian]] | ||
|[[Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian]] | |[[Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian]] | ||
− | |[[ | + | |[[Saure]] |
|[[Nesim Fintz ]] | |[[Nesim Fintz ]] | ||
|[[Han-Mi Kim]] | |[[Han-Mi Kim]] |
18:05, 15 otsaila 2020(e)ko berrikuspena
Edukiak
- 1 2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 2 2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
- 3 EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
- 4 EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 5 2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2020ean argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. Otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran iritsiko da liburudendetara. |
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara 2020ko lehen erdialdean. |
Astiberri argitaletxearen eskutik "Astiberri Infantil" izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratuko dira. Lehen alea Adrien Albert autorearen Claude et Morino komikia izango da eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar, tartean apirilean Martín Romeroren Uxío, maiatzean Emily Tetriren Tiger Vs. Nightmare (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta ekainean Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen Avni: Animal Vraiment Non Identifié . |
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri |
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:
|
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
* 2020ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak liburu ilustratuak eta komikiak sortzeko diru laguntzen deialdia onartu du, baina proiektuak aurkezteko epea oraindik ez da zabaldu. (Kontsultatu 2019ko araudia aurreikuspenak egin ahal izateko)
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
- 2020ean lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira Antsoainen; aurten udaberrian ospatuko da Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia, eta 2019an antolatu zen Ziburuko liburu azoka ere sasoi honetan egin zen: Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte |
Apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia |
JADA BURUTU DIRENAK
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak . Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz, Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia eta Maiatzaren 12an Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea.
- TOLOSA: Joseba Larratxek dinamizatu ditu Tolosan otsailetik maiatzera asteartetan antolatzen diren Irakurketa klubaren saioak. Otsailaren 18an lehen solasaldia “Joana Maiz” komikiaren egileekin, Yurre Ugarte Tolosar gidoilaria eta Joseba Larretxe marrazkilariarekin. Jarraian martxoaren 31an Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”, Apirilaren 28an Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” antologia, eta maiatzaren 26an: Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen “Antzara eguna”.
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna martxoak 10 izango da. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
Bi Kategoria
3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak eragkusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, 2020ko apirilaren 3tik 5era, Kursaal Kongresuen Jauregian. LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 20ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
SAKANAKO MARIA MARKOTEGI LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Maria Markotegi Sariketa; Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleek parte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat.
lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n bukatuko da |
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra arte izango da. OINARRIAK |
AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK
- Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa Maiatzean jakinarazten dira irabazleen izenak eta liburuxka aldizkari batean argitaratu ohi dituzte lan guztiak
Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke