«Farmazia Beltza»: berrikuspenen arteko aldeak
(→FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK) |
|||
56. lerroa: | 56. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2019]] 04 APIRILA [[Fitxategi:Cobane.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title= | + | |[[2019]] 04 APIRILA [[Fitxategi:Cobane.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Kobane_Calling]] |
|[[Kobane Calling]] orain | |[[Kobane Calling]] orain | ||
|[[Farmazia Beltza]] | |[[Farmazia Beltza]] |
23:11, 29 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak 2018 urtean jarri zuen abian Farmazia Beltza argitaletxea. Ereitenek kultur arloan egiten duen lana gizarteratu, tokiko komunitatea sortu eta komunitatean bere burua txertatzea helburu duten ekimen sorta baten barne kokatzen da proiektu editorial hau.
Bere webgunearen arabera, Ereiten 2003 urtetik zerbitzu-entrepresa bat da eta bere lanaren muina informazioaren kudeaketa eta hedapen eraginkorrean oinarritzen da. Komikigintzak presentzia berezia du Ereitenen lan hildoetan.
Ereitenek eskuratu zuen Gipuzkoako Aldundiak komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko antolatutako lehiaketa, eta 2014ean ireki zituen bere ateak Komikiguneak . Dokumentazio eta artxibo lanaz gain, jarduera ugari antolatzen dituzte #Komikigunea-n.
Farmazia Beltzak 2018/2019an argitaratu zituen lehen lanak hauek izan ziren:
- David Zapirainen "Usainak" testu laburren bilduma eta Garbiñe Ubedaren "Asteburu zuri bat narrazioa" ( bi obrak liburu bakar batean jasoak)
- Koldo Almandozen "Argazkiazpitituluak" .
- Almandozen "Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera".
- Uzta 01 lan kolektiboa ere argitaratu zuten hitzaldiekin, artikuluekin, collage, argazki eta marrazkiekin...
- Bilduma bat : Sandro Penna / aukeraketa eta itzulpena, Iñigo Astiz ; marrazkiak eta diseinua, Damaris Pan.
Edukiak
KOMIKIAK: 2018/2019/2020 ZEROCALCARE EUSKARAZ
2018/2019 HONDAMUINEAN
komikigintzari dagokionez, 2018ko azaroan Zerocalcare marrazkilari italiarraren Macerie Prime euskarara ekarri zuten, Hondamuinean izenburuarekin eta Koldo Izagirrek itzulita. 2 liburukia 2019ko apirilean argitaratu zen: Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago. 2018an Zerocalcare komikigilearen Hondamuinean argitaratu zuen Farmazia Beltzak, eta 2019ko apirilean argitaratu zuen saila osatzen zuen bigarren liburukia: "Macerie Prime Sei mesi dopo"
Zerocalcare autorea Euskal Herrira etorri zen komikiaren aurkezpenetan parte hartzeko.
Apirilaren 10ean Donostiako Komikigunean komikigileentzako saio berezia antolatu zen Zerocalcareren lana ezagutzeko.
2020 KOBANE CALLING
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara 2020ko udaberri/udaran. Aurre-salmentan jarri dute jada
FARMAZIA BELTZAREN KOMIKI ARGITALPENAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
2019 04 APIRILA | Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz). |
2018 11 AZAROA | Hondamuinean | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2017/11/14 Macerie Prime Lehen liburukia (Bao Publishing, italieraz) |