«Mikel Begoña»: berrikuspenen arteko aldeak
(→AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ) |
(→AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ) |
||
62. lerroa: | 62. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|[[2020]] 11 AZAROA [[Fitxategi:2020 Helize.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Arditutakoak]] | |[[2020]] 11 AZAROA [[Fitxategi:2020 Helize.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Arditutakoak]] | ||
− | |[[ | + | |[[HELIZE]] |
|[[Harriet Ediciones]] | |[[Harriet Ediciones]] | ||
|[[Mikel Begoña]] | |[[Mikel Begoña]] |
09:37, 26 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta Komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez.
Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. (2014-2017 artean antolatu ziren jarraian jardunaldien 4 edizioak)
Tebeosfera atariko bere fitxaren arabera, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarraren lankidetzan aritu zen. Zenbait komiki lehiaketetara aurkeztu zituzten elkarrekin sortutako lanak eta hainbat sari jaso zituzten: 2005ean Elgoibarko “Kokoe” lehiaketan eta 2006ean Basauriko udalak antolatutako “Ganorabako” lehiaketan.
2007 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Berunezko Itsasoa. Matxitxakoko gudua. Ricardo R. Sendra marrazkilariarekin. Argitaratzeko autoediziora jo zuen eta Gure Erroak editoriala sortu zuen. Euskaraz eta gazteleraz merkaturatu ziren bi lan hauek.
2008an hasi zen bilboko Iñaket marrazkilariarekin elkarlanean. Aurreko laneko tematikarekin jarraituz, gerra zibila eta frankismoan kokatutako bi lan sortu zituzten gazteleraz: Norma argitaletxeak merkaturatako Tristísima ceniza (Sollubeko borrokak eta Robert Capa argazkilariaren bizipenak jasotzen dituena) eta 2012an El pico de los cuervos: urrenez urren, Nómadas Bildumako 32 eta 64 zenbakiak izan ziren, eta lehena Cambourakis etxeak frantsesez argitaratu zuen.
Aldizkarietan ere kolaborazioak egin ditu: 2012 urtetik aurrera APIE-EIEPk argitaratzen duen el Balanzin aldizkariko 8, 9, 13 zenbakian eta 2015 urtean Rumble!! Aldizkariko 19 zenbakian. 2017ko El Balanzin aldizkarian Harriet komilariari eta editoreari buruzko artikulua idatzi zuen.
Xabiroi aldizkarian ere istorioak argitaratu ditu: Adur Larrearekin The last shot eta Alex Orberekin Gotzargi istorioak (2014 eta 2015eko abenduko aleetan urrenez urren, 34 eta 38 zenbakietan), eta 2019ko maiatzeko 51. alean Kike Infamerekin batera sortutako "Bostetik bostera" istorioa.
2015 Norma Argitaletxean berriz eta beste behin Iñaket marrazkilariarekin ÖTZI Sailari ekin zioten, Neolitikoan kokatutako western giroko kontakizuna: trilogia "Ötzi#3 El cobre tenía un precio" komiarekin 2019 osatzen da 2919ko urrian; Italian ere argitaratu da.
2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Adur Larrearen marrazkiekin The last shot komiki saila hasi zuen, eta 2017 urtean album moduan merkaturatu zen Arditutakoak izenburupean.
2017 urtean Kike Infamerekin batera 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuen. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin. 'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahalko da,Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ibiltari programaren barne, Bakioko Txakolingunean ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
|
Euskarazko Komikiaren istoria ikertu du eta hainbat erakusketa antolatu ditu
Hasieran aipatu bezala, Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea da.
Info 7 irratian komikigintzari buruzko iruzkinak egiten ditu.
Uberan atariak 2017 urteko komiki uztari buruzko elkarrizketa egin zion
2018ko apirilean Komikiz komiki, lubakiz lubaki ikuskizuna eskaini zuen Elgetan.
AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | HELIZE | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020 11 AZAROA, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2017 11 AZAROA | Arditutakoak | Bertsolari Aldizkaria 108) | Mikel Begoña | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA | |
2007 | Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda | Gure Erroak | Mikel Begoña | Ricardo M.Sendra | Edizio elebiduna | 2007 |
Komikigintzari buruzko lanak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZAK |
---|---|---|---|---|
07 UZTAILA | Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco | Bizkaiko Foru Aldundia | Mikel Begoña / Kike Infame | Euskaraz eta Gazteleraz |