«Mattin»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
60. lerroa: 60. lerroa:
 
'''2019 azaroan Belardo Ba al zatoz? komiki albuma argitaratu zuen''', Berriako Mantangorri haur gehigarrian agertzen den [https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2019-11-15/mattin-bi-zintako-esprintetik-maratoi-erdira-pasatu-naiz.htm Belardo pertsonaiaren istorio oso bat jasotzen duen alea].  Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko 2019 urteko deialdian diru laguntza jaso zuen proiektu honek. Belardoren Tailerra saioak egin zituen familiekin euskal hiriburuetan.
 
'''2019 azaroan Belardo Ba al zatoz? komiki albuma argitaratu zuen''', Berriako Mantangorri haur gehigarrian agertzen den [https://www.berria.eus/paperekoa/1872/030/001/2019-11-15/mattin-bi-zintako-esprintetik-maratoi-erdira-pasatu-naiz.htm Belardo pertsonaiaren istorio oso bat jasotzen duen alea].  Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko 2019 urteko deialdian diru laguntza jaso zuen proiektu honek. Belardoren Tailerra saioak egin zituen familiekin euskal hiriburuetan.
  
 +
[2020 urtean, https://www.berria.eus/paperekoa/1982/043/001/2020-12-06/agian-nire-ibilbidean-falta-zen-hitzik-gabeko-istorio-luze-bat.htm Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek] eta 'Klak' izenburupean argitaratu du Zortziko Editions etxeak..
  
 
{|class="wikitable sortable" width=48%
 
{|class="wikitable sortable" width=48%

00:14, 29 abendua 2020(e)ko berrikuspena

Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, Donostian 1967 urtean jaiotako komikigilea da. Wikipedian argitaratu den informazioaren arabera, Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan...

Komikiak argitaratu ditu, besteak beste Argian, Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian , Napartheiden, Euskaldunon Egunkarian, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, eta Berrian. Zinta eta ilustrazioen hainbat bilduma argitaratu ditu eta 1813-2013 Sua itzali,hiria piztu komikia (2013) eta Zarrakamalda (2016) eta Belardo Ba al zatoz? (2019)

Gaur egun Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago Euskaldunon Egunkarian argitaratu zituen (Espainiako justiziak komunikabide hau itxiarazi zuen arte).

Andoni Tolosaren bidez hasi zen Argia aldizkarian komikiak argitaratzen: Tolosa 1987 urteko iraletik Bokarta inspektorea pertsonaiaren komikien gidoiak egiten zituen, eta hasiera horretan Iñaki Bakedano arduratu zen marrazkietaz. 1988 urtean, apirilaren 3ko data zeraman 1.193. alean, Bakedanoren ordez Mattin hasi zen pertsonaia marrazten. Andoni Tolosak kontatzen duenez, gerora kantari moduan ezaguna izango zen Morau ezizena Mattinek asmatu zuen, Capitan Trueno komiki pertsonaiaren gidoilari zen Victor Moraren omenez.

Moraurekin lankidetza urte askotan luzatu da, Mattinek ilustrazio lanak egin baititu bere diska gehienetan, baita animazioak ere.

1989 urtetik aurrera, Mattin Argiako TXT komiki gehigarriaren arduraduna izan zen. Garai berean Naparhteid fanzinean argitaratu ziten bere komikiak.

1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria jaso zuen eta 1989an Portugaleteko Udalaren Komiki Saria.

1990 urtean Euskaldunon egunkaria sortu zenean lehen zenbakietatik inforgrafia eta ilustrazio lanak egin zituen.

1994 urtean hasi zen Euskaldunon Egunkarian iritzia atalean komiki zintak egiten, 2000. urtea bitartean. Tirabirak proiektuan ikus daitezke etapa horretako lanak. Urte berean Irutxulo Donostiako aldizkarirako Moko eta Karmele pertsonaiak sortu zituen.

1995 urtean Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketan saritua izan zen.

1996 urtean Errenteria-Oreretan Karikaturen erakusketa egin zuen.

Zenbait gizarte mugimenduentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko Zulo beltzean liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean. Berriki, Donostiako Sator alaia metroaren aurkako mugimenduaren logotipoa sortu zuen ere.

1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu. Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako Maripuzker liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. Lehiaketarako hautatua izan zen eta 2011n, Haize adina liburuarekin (Cristinaenea Fundazioa) . Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan proposatu zituen hautagaitza hauek.

Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten zituen proiektuetan aritu da: 1999an Ixabel Agirresaroberekin Irudipuinak izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen. Bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza.

2003ko apirilaren 13ko Argia Aldizkarian Estitxu eta Ixiar Eizagirrek bere ibilbideari buruzko elkarrizketa mamitsua egin zioten

Argiako informazioa erabilita, Wikipedian Mattinek urtez urte sortutako komikietako pertsonaien zerrendatu zituzten:

   1888- Argia aldizkaria: Bokarta detektibea  (Andoni Tolosa gidoilaria)
   1991- Irutxulo aldizkaria : Moko eta Karmele
   1991- Entzun aldizkaria : No future, no present
   1991- Aizu aldizkaria : Irrintzia
   2001-  Euskaldunon Egunkarianko Xingola haurrentzako gehigarrian Belardo belar meta.  2003tik aurrera Berria egunkariaren Mantangorri gehigarrian,larunbateko haur gehigarrian, 
   1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak
   2000-2007- Gaztetxulo aldizkaria : Ander+Graun

2011 urtetik aurrera erakusketen bidez ere ezagutaratzera eman ditu bere lanak, teknika ezberdinak erabiliaz: marrazkiak, tinta txinatarra, akuarelak, linograbatuak...

2013. urtean, Mattinek marraztutako 1813-2013 Sua itzali,hiria piztu komikia argitaratu zuen Donostia Sutan 1813-2013 Elkarteak.

2016 urtean Zarrakamalda komikia argitaratu zuen Txalaparta Argitaletxeak

2016ean Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte (Komunikazio biziagoa/Argia)

2017an Portugaleteko Uri Urena XXXI. komiki lehiaketaren saria irabazi zuen, Lore denda lanarengatik.2018an lehiaketa berdineko euskarazko lehen saria eskuratu zuen feminismoa gaiatzat zuen Mina izenburuko 4 orrialdetako komikiarekin, aita eta alaba batzuren arteko elkarrizketa irudikatuaz.

2018 urtean Andoni Tolosa "Morau" abeslariak Egunsentiak alperrentzat diska kaleratu zuen eta kantariaren beste lan batzuekin egin zuen bezala Mattinek alderdi grafikoa landu zuen, kasu honetan linograbatuaren teknika erabilita.

2018an Hendaiako Nekatoenea artisten egonaldian Kamishibai egitasmoa garatu zuen.

Urte horietan haninbat ekintzetan parte hartu zuen Mattinek: Altsasuko liburutegian "Bizitza dario" komiki tailerra, Usurbilel Muxuak erakusketa du, Donostiako Cristina Enea fundazioan irakurraldia eta tailerra SEO Birdlife erakundearekin egindako "Ikusterik baduzu?" kamishibai proiektuarekin.

2019an Ainara Maia poetarekin 'Muxuak' poesia bilduma ilustratua argitaratu zuen Mattinek.

2019 azaroan Belardo Ba al zatoz? komiki albuma argitaratu zuen, Berriako Mantangorri haur gehigarrian agertzen den Belardo pertsonaiaren istorio oso bat jasotzen duen alea. Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko 2019 urteko deialdian diru laguntza jaso zuen proiektu honek. Belardoren Tailerra saioak egin zituen familiekin euskal hiriburuetan.

[2020 urtean, https://www.berria.eus/paperekoa/1982/043/001/2020-12-06/agian-nire-ibilbidean-falta-zen-hitzik-gabeko-istorio-luze-bat.htm Konfinamenduan zehar helduentzako hitzik gabeko komiki bat sortu zuen Mattinek] eta 'Klak' izenburupean argitaratu du Zortziko Editions etxeak..
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 11 AZAROA
Klak.png
Klak! Zortziko Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2020 azaroa
2019 11 AZAROA
2019 belardo.jpg
Belardo Ba al zatoz? Berria Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2019 azaroa
2016 09 IRAILA
2016 zarrakamalda.jpg
Zarrakamalda Txalaparta Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2016 09 IRAILA
2013 10 URRIA
2013 donostia sutan.jpg
1813-2013 Sua itzali, hiria piztu Donostia sutan 1813-2013 Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2013
2007
2007 andergraun.jpg
Ander + Graun : 2000-2007 Gaztezulo Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2007