«Tupust! Kolektiboa»: berrikuspenen arteko aldeak
(→#1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI') |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
== TUPUST! KOLEKTIBOA == | == TUPUST! KOLEKTIBOA == | ||
− | [https://tupust.tumblr.com/Manifestua Tupust! Kolektiboa] 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean | + | [https://tupust.tumblr.com/Manifestua Tupust! Kolektiboa] '''2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean''', hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzeko helburuarekin baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz. '''Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen. Hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.''' |
Tupust! izena komikigintzan onomatopeiek duten presentziarekin du harremana. | Tupust! izena komikigintzan onomatopeiek duten presentziarekin du harremana. | ||
− | Manifestua hilabete batzuk lehenago kaleratu zuten arren, 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean | + | Manifestua hilabete batzuk lehenago kaleratu zuten arren, 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean Antologia aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan azaldu zituzten kolektiboaren nondik norakoak: Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Ainara Azpiazu eta Maite Gurrutxagak hartu zuten parte bertan. |
[https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-03-26/hemeroteca_articles/tupust-kolektiboa-komikigintza-feminista-eta-euskalduna-sustatuz Naiz atariak argitaratutako artikuluan] horrela deskribatzen zuen Ainara Azpiazu "Axpi"-k kolektiboaren bilakaera. | [https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-03-26/hemeroteca_articles/tupust-kolektiboa-komikigintza-feminista-eta-euskalduna-sustatuz Naiz atariak argitaratutako artikuluan] horrela deskribatzen zuen Ainara Azpiazu "Axpi"-k kolektiboaren bilakaera. | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
== #1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI' == | == #1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI' == | ||
− | ''«Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. Sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.» | + | Mnaifestuak hala zioen: ''«Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. Sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.» |
'' | '' | ||
− | + | [https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-03-26/hemeroteca_articles/tupust-kolektiboa-komikigintza-feminista-eta-euskalduna-sustatuz Garak horrela jaso zituen Maite Gurrutxagak prentsaurrekoan adierazitakoak]: «Asmoa izan da Euskal Herrian kalitatezko lan bat egiteko gai den emakume ugari dagoela erakustea, badaudela proposamen berriak eta, zergatik ez, gu izan gaitezkeela liburu oso bat sortzen dugunak, kanpotik proposamenak iritsi gabe» | |
− | Maite Gurrutxagak prentsaurrekoan |
18:30, 19 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena
TUPUST! KOLEKTIBOA
Tupust! Kolektiboa 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean, hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzeko helburuarekin baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz. Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia izan zen. Hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.
Tupust! izena komikigintzan onomatopeiek duten presentziarekin du harremana.
Manifestua hilabete batzuk lehenago kaleratu zuten arren, 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean Antologia aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan azaldu zituzten kolektiboaren nondik norakoak: Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Ainara Azpiazu eta Maite Gurrutxagak hartu zuten parte bertan.
Naiz atariak argitaratutako artikuluan horrela deskribatzen zuen Ainara Azpiazu "Axpi"-k kolektiboaren bilakaera.
«Prozesua luzea izan da, hiru urtekoa, bileraz bilera joan garelako galbahea pasatzen eta definitzen zer izan nahi genuen»
Berriak ere eman zuen prentsaurrekoaren berri: Ainara Azpiazuren aburuz, «Hasieran elkartu ginenean ez zuen forma konkreturik, baina bileraz bilera joan gara galbahea pasatzen eta definitzen bai kolektiboa zer den eta bai nolako lana egin nahi genuen». Loinaz Lekuonaren hitzetan «Kolektiboaren helburua ez da bakarrik ekoizpen artistiko bat egitea, baizik eta baita ere gure artean babes bat egotea, saretzea, gune goxo bat lortzea, eta ez bakarrik liburuak argitaratzeko. Azkenean, ilustrazioa, komikigintza, artisten mundua nahiko indibiduala izaten da askotan».
Maite Gurrutxagaren ustez oso aberasgarria izan dela denentzat, guztiek ikasi dutelako asko. «Polita izan da; momentu batzuetan nekatu ere egin gara, baina elkartu eta bilera egin dugunetan berriz ere pilak kargatzea lortu dugu beti. Elkar ikusi, aurpegira hitz egin... Elkartu eta berriro ere dena gorantz abiatzen zen»
TUPUST! MANIFESTUA
Antologia argitaratu baino hilabete bat lehenago plazaratu zuten heuren manifestua, eta hauek zehaztu zituzten helburu nagusi gisara
"(1) komikia eta feminismoa uztartzea (2) egileen arteko komunitate bat osatzea (3) sare hori baliatu ahal izatea lan/proiektu berriak abiaratzeko zein izan ditzakegun zalantzak partekatzeko eta (4) gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki antologia feministaren argitalpena bera."
Sorkuntza zurrunekin apurtzeko beharra aldarrrikatu zuten, "kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz."
MAnifestuaren testu osoa
"Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure Euskal Herri txiki honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo (izan) garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi (izan) duten ikuspegi binario horri kontra egin eta haratago joateko nahia (izan) duten sortzaileek. Bazterretik jardun behar izan duten baztertuak (izan) dira. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean."
"Hori guztia gutxi ez balitz, Euskal Herria ere ez da libratzen akademiak eta industriak hauspotuta mundu mailan bolo-bolo dabilen falazia kontzientzia-anestesiagarritik: emakumeek ez dute komikigintzan, binetagintzan, umoregintzan eta satiragintzan lan egin nahi (eta falazia hori hedatu dute beste hainbat subjektuetara ere."
"Gizon zuri heterosexual mendebaldarraren eredutik kanpoko subjektuek, hots, besteek—transek, queer jendeak, beltzek, pobreek…— ez omen dute komikia egiteko interesik). Argumentazio hori ahula bezain interesatua da, esparru publikoa maskulinizatzeaz gain, errealitatearekin etengabe talka egiten duena.
«Komikigintzaren Historia Ofizialak» itzalean utzitako egileei argi egiten jarri dituzte fokuak Josune Muñoz (EH), Elisa McCausland (Espainia), Betsy Gomez (AEB) edota Samantha Meier (AEB) bezalako ikertzaileek eta, bide batez, bazterretatik lanean dihardutenen lanak ezagutarazteaz gain, merezi duten errekonozimendua aitortzen diete akademiatik. Era berean, Autoras de Cómic (Espainia), Spring (Alemania) eta Femicomix (Finlandia) bezalako kolektibo interesgarriak ere sortu dira azkenaldian. Baita argitalpen interesgarri mordo bat ere, hala nola, Enjambre (Espainia) eta Resist! (AEB).
#1 ANTOLOGIA 'TUPUST! #1 NI'
Mnaifestuak hala zioen: «Ingurumari horretan interesgarria iruditu zitzaigun martxan jartzea Euskal Herri mailako komiki-antologia-edo-dena-delako-zerbait-feminista-queer-eta-gehitu-nahi-duzuen-guztia. Sorkuntza zurrunekin apurtzeko. Eta kontatu nahi dugun hori kontatzeko. Gainera, euskaraz. Egile profesionalak egile amateurrekin nahastuz, oso-oso garrantzitsua baita hasiberriak direnei inpultsua ematea eta, areago, lehen aukera bat eskaintzea.» Garak horrela jaso zituen Maite Gurrutxagak prentsaurrekoan adierazitakoak: «Asmoa izan da Euskal Herrian kalitatezko lan bat egiteko gai den emakume ugari dagoela erakustea, badaudela proposamen berriak eta, zergatik ez, gu izan gaitezkeela liburu oso bat sortzen dugunak, kanpotik proposamenak iritsi gabe»