«Bertsozale Elkartea»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
11. lerroa: 11. lerroa:
 
BERTSOLARITZA ETA KOMIKIGINTZA
 
BERTSOLARITZA ETA KOMIKIGINTZA
  
Hitza ardatz duen bertsolaritzak beste arte eta kultura adierazpideekin uztartze anitzak izan ditu.
+
Hitza ardatz duen bertsolaritzak beste arte eta kultura adierazpideekin uztartze anitzak izan ditu: musikarekin, literaturarekin, dantzarekin, ikus-entzunezkoekin, arte plastikoekin... Hedabideetan bertsolarien presentzia ere, sorkuntza lanetan, aurkezle bezala, iritzi emaile, zutabegile...
  
 
Marrazkigintza eta bertsolaritza argitarapenetako ilustrazioetaz gain zuzenekoetan ere elkarrekin agertu dira.
 
Marrazkigintza eta bertsolaritza argitarapenetako ilustrazioetaz gain zuzenekoetan ere elkarrekin agertu dira.

06:31, 18 azaroa 2021(e)ko berrikuspena

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa.


Wikipediaren arabera 2.500 bazkide inguru ditu. Hiru lan ildotan egiten du lan Bertsozale Elkarteak: belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, bertsotarako plazen sustapenean eta hedapenean, eta bertsolaritzaren ikerketan. Proiektuen artean entzutetsuena Bertsolari Txapelketa Nagusia da egun.

Elkartearen "ekosistema" osatzen dute Xenpelar Dokumentazio Zentroak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek.

Bertsolari Aldizkaria argitaratzen du.

BERTSOLARITZA ETA KOMIKIGINTZA

Hitza ardatz duen bertsolaritzak beste arte eta kultura adierazpideekin uztartze anitzak izan ditu: musikarekin, literaturarekin, dantzarekin, ikus-entzunezkoekin, arte plastikoekin... Hedabideetan bertsolarien presentzia ere, sorkuntza lanetan, aurkezle bezala, iritzi emaile, zutabegile...

Marrazkigintza eta bertsolaritza argitarapenetako ilustrazioetaz gain zuzenekoetan ere elkarrekin agertu dira.

Bestalde, komikigileek bertsoak eta bertsolariak erabili izan dituzte euren lanetan, eta adibidez Antton Olariagaren zintagintzan argi ikusi daiteke harreman hori.

Beñat Hach Embarekek aldizkariaren koordinatzailea da 2017tik eta Berriari elkarrizketa 2021ean

Komikigintzarekin ere apustua egin duzue azkenaldian.

Bertsozale komunitatea oso profil ezberdinetako jendeak osatzen du, eta bada talde zabal bat, zeinak bertsolaritza gustuko duen, baina baita beste kultur adierazpide batzuk ere. Komikigintza ere bada askotariko jendearengana iristeko bide bat, eta horretan gabiltza. Neguan Gaztelumendi anaiekin komiki bat publikatuko dugu: Bidea da borroka.

Bertsozale belaunaldi berriengana iristea lortu duzue?

Esango nuke iritsi garela, bereziki komiki, podcast eta halakoen bidez. Paperekoari dagokionez, etxe askotan bertsozaletasuna belaunaldiz belaunaldi pasatu da, eta etxe askotan jarraitzen dute aldizkaria jasotzen 30 urteren ondoren. Baina badugu zer asmatu. Bertsolari eta bertsozale gazteak parte hartzen ari dira aldizkarian, eta jarraitu behar dugu horretan, haientzat aldizkaria espazio interesgarria izan dadin bertsolaritza ikusten duten bezala kontatzeko. Hori izan liteke erronka nagusia.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021
Bideadaborroka.jpg
Bidea da borroka Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 124. zenbakia) Beñat Gaztelumendi Unai Gaztelumendi Euskaraz Jatorrizkoa 2021 11 AZAROA
2019
2019 Nori.jpg
Nori Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 116. zenbakia) Xabi Paya /Patxi Gallego Patxi Gallego Euskaraz Jatorrizkoa 2017ko neguko 107. Bertsolari aldizkarian Nori komikia hasi zen argitaratzen atalez atal.
2017
2017 arditutakoak.jpg
Arditutakoak Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 108. zenbakia) Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA
2015
2015 nork.jpg
Nork Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 100. zenbakia) Xabi Paya /Patxi Gallego Patxi Gallego Euskaraz Jatorrizkoa Bertsolari aldizkariaren 89.zenbakian, 2013ko martxoan, Hamar bertsolaritxo komikia argitaratzeari ekin zion, Agate Krixtinen gidoiaz eta Patxi Gallegoren marrazkiekin
1996
1996 bertsokomik.jpg
Bertsokomik Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 22. zenbakia) Andoni Egaña

Sebastian Lizaso Asier Iriondo Jokin Mitxelena Xabier Silveira Maddalen Lujanbio Joxean Agirre

Olariaga

Mattin Jon Zabaleta Asisko Maite Martinez de Arenaza Txema Garzia

Euskaraz Jatorrizkoa 1996 07 UZTAILA