«2022»: berrikuspenen arteko aldeak
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
[https://iparraldekohitza.eus/2021/05/07/ixtebe-pellot-kortsarioaren-bizia-kontatuko-dute-komiki-batean/ Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.] | [https://iparraldekohitza.eus/2021/05/07/ixtebe-pellot-kortsarioaren-bizia-kontatuko-dute-komiki-batean/ Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.] | ||
|} | |} | ||
+ | |||
{|class="wikitable sortable" width=100% | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
|- align=left | |- align=left | ||
16. lerroa: | 17. lerroa: | ||
[https://www.berria.eus/udako_serieak2021/08/10/han-eta-hemen/unai-iturriaga.htm Iturriagak Berriari adierazi zionez] ''"Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."'' | [https://www.berria.eus/udako_serieak2021/08/10/han-eta-hemen/unai-iturriaga.htm Iturriagak Berriari adierazi zionez] ''"Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."'' | ||
|} | |} | ||
+ | |||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
+ | |- align=left | ||
+ | |[[Fitxategi:Hb.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.xabiroi.eus]] | ||
+ | | [https://www.berria.eus/udako_serieak2021/08/10/han-eta-hemen/unai-iturriaga.htm Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zionez] 2022 urtean heldu daiteke zaleen eskuetara '''[[Haur Besoetakoa]]''' sailaren 3 albuma | ||
+ | |||
+ | |} | ||
+ | |||
+ | |||
+ | |||
202. lerroa: | 214. lerroa: | ||
''' [[KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA]]''', AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK | ''' [[KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA]]''', AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK | ||
+ | |} | ||
+ | |||
+ | '''EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK''' | ||
+ | |||
+ | |||
+ | |||
+ | '''ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA''' | ||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
+ | |- align=left | ||
+ | |[[Fitxategi:anguleme 2021.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.bdangouleme.com/]] | ||
+ | ||'''Urtarrilaren 29 eta 30ean sarien berri eman zen''', eta osasun baldintzek ahalbidetzen bazuten Angoulemeko Komiki Jaialdia ekainaren 24tik 27ra ospatzeko asmoa zuten, baina azkenean bertan behera geratu da dena eta jada eman dute 2022 urteko azokaren daten berrri: urtarrilaren 27tik 30era ospatuko da. informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ | ||
+ | |} | ||
+ | |||
+ | |||
+ | '''ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK''' | ||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
+ | |- align=left | ||
+ | |[[Fitxategi:Antsoain 2021.jpg|center|thumb|120px|link=https://antsoain-komiki-boom.webnode.es/]] | ||
+ | ||2021eko neguan bigarren aldiz Antsoainen [https://twitter.com/KomikiBooM Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak] antolatu ziren, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra [https://antsoain-komiki-boom.webnode.es/ [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1346913998869065728 Elias Tañok egin du kartela.] [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1348021314460778498/photo/1 '''Egitaraua'''] | ||
|} | |} |
22:06, 3 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena
2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.
Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri. |
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu." |
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zionez 2022 urtean heldu daiteke zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma |
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. |
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.
'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena. |
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute. |
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.
Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian. |
Harrieten webgunean hasiak dira 2022 urtean argitaratuko dituzten komiki berrien berri ematen
|
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi ziren: 2019ko apirilean 'Castafioreren bitxiak' eta 2020 urtean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez.'
2022 urtean argitaratuko da 'Uharte beltza' |
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena antolatu du: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Sortzaileek proiektuak aurkezteko epea otsailaren 5ean itxi zen.
Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hainbat herri eta eskualdetan egonaldiak egingo dituzte eta herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortuko dira. eta oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen: horrela egin zuen Iñaki Martiarena 'Mattin'-ek, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu du egonaldi beka eta argitaratzeko aukera. 2022ko lehen erdian aurkeztuko dira emaitzak. |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.
Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.
|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."] |
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean
+ 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin 2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean aldatuko da).
EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du." |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
KOMIKIAK SORTZEKO 2020 ETA 2021 URTEETAKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIKO IRABAZLEAK
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. 2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8an amaitu zen. 2022 urteari begira, interesa duenak 2021eko oinarriak irakurri ditzake erreferentzia gisara.
EUSKARAZ ARGITARATU DIRENAK
GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022 URTEAN ARGITARATZEA ESPERO DA
|
EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Urtarrilaren 29 eta 30ean sarien berri eman zen, eta osasun baldintzek ahalbidetzen bazuten Angoulemeko Komiki Jaialdia ekainaren 24tik 27ra ospatzeko asmoa zuten, baina azkenean bertan behera geratu da dena eta jada eman dute 2022 urteko azokaren daten berrri: urtarrilaren 27tik 30era ospatuko da. informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ |
ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK
2021eko neguan bigarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu ziren, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1346913998869065728 Elias Tañok egin du kartela. Egitaraua |