«Xabier Etxeberria Garro»: berrikuspenen arteko aldeak
99. lerroa: | 99. lerroa: | ||
Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da. | Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da. | ||
− | ''' | + | |
− | Euskaraz, | + | '''Aleta Ediciones etxeak gazteleraz argitartu zuen 2022 urtean liburuki bakarrean.''' |
+ | |||
+ | Euskaraz, frantsesez eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere''' eta horrela azaltzen dute bidea: ''"Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."'' . | ||
'''ELKARRIZKETAK''' | '''ELKARRIZKETAK''' |
12:25, 30 abendua 2022(e)ko berrikuspena
Xabier eta Martin Etxeberria Garro anaiak 1974 urtean Zarautzen jaiotako euskal idazleak dira, komiki gidoigintzan ere aritzen direnak hainbat marrazkilarirekin elkarlanean: Jon Mikel Udakiola, Aritz Trueba... Rekalde Ortzadar komiki lehiaketan sari eta aipamen bereziak jaso dituzte.
Bi anaiek Komikigintzan elkarlanean egindako ibilbidea dela eta, komikipedian bi anaientzako informazio berbera idaztea erabaki da, bakoitzari dagokion informazio pertsonala salbu
www.etxeberriak.eus webgunean kontatzen dutenez, 90 hamarkadaren amaieran hasi ziren elkarrekin idazten, eta Haur literaturako ipuin bat elkarrekin idazteko idazteko saiakeratik abiatutako ahaleginaren ondoren Lizardi Saria eskuratu zuten eta 1999 urtean Ereinek liburua argitaratu zien:'Airean ere negu usaina nabari da'
Ordudanik bakarka edo bikotean literatura, zinemagintza eta material pedagogikoaren sorkuntza alorretan bide oparoa egin dute.
2018ko abenduan Urolako Hitzari kontatu zietenaren arabera hamaika proiektu zituzten esku artean Etxeberriatarrek.
“Askotan, zirku txinatar bateko malabarista bat banintz bezala sentitzen naiz, plater guztiak biraka mantendu beharrean”, dio Xabierrek. Gidoigintza munduan murgildu dira azkenaldian. Horren emaitza izan da Margolaria filma, Iker Treviño eta Oier Aranzabalekin batera egindako lana. Komikietarako gidoiak ere egiten aritu dira, eta serie pare baterako proiektuekin ere badabiltza. Margolaria filma ekoiztu zuen produkzio etxe berberarekin (Maluta Films) ere dokumental berri bat dute esku artean. Oraingoan, Zamorako apaizen kartzelaren inguruko film luzea egingo dutela aurreratu dute. Horrez gain, haur literatura lantzen ere ari dira bi anaiak.
- Xabierren erreferentziak Etxeberria.eus webgunean, Wikipedian eta Euskal Idazleen Elkarteko webgunean
- Martinen erreferentziak Etxeberria.eus webgunean, Wikipedian eta Euskal Idazleen Elkarteko webgunean.
Edukiak
- 1 KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN: BUYAN
- 2 REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAK
- 3 2018: UDAKIOLAREKIN ELKARLANEAN, 7 KORAPILO KOMIKIA
- 4 KOMIKI AZOKAK: KOMIKIAK FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK
- 5 BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN
- 6 KOMIKIGINTZAN BETE BETEAN
- 7 2019ko URRIA: BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ ARGITARATU DA
- 8 2020/2021 BROKEN EYE ETA MARGOT KOMIKIAK
- 9 EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN: BUYAN
2012 urtean Etxeberria anaiak Ikastolen Elkarterako lanean ari zirela Aritz Trueba marrazkilariarekin hasi ziren harremanetan Zootropo ipuin animatuen proiekturako.
Hitzen Uberan atariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Etxeberriak horela kontatzen du nola sortu zen elkarlanaren hazia: “Ikastolen Elkartean lan egiten nuenean hango marrazkilari batek, Aritz Truebak, nire liburu bat irakurri zuen eta galdetu zidan ez ote neukan istorio bat komikian marrazteko modukoa. Martinek eta biok bagenuen istorio bat buruan eta gidoira pasa genuen, komikira lehenbiziko aldiz, eta hor hasi ginen hirurok lanean."
“Beraiek bazuten ideia bat, mitologia, gertakari historikoak eta abenturak nahasten zituen argumentu bat, eta horri heldu genion. Animazio bat egitea zen hasieran asmoa, baina gerora, istorioak zeukan luzera eta ezaugarriak kontutan hartuta, beharbada komiki formatuan egitea egokiagoa zela ikusi genuen. Ikastolen elkarteko lankide dudan eta Sirimiri Films eskolan nire irakasle izandako Jon Mikel Udakiolaren esperientzia eta ekarpena ere erabakiorra izan zen komikiaren alde egiteko apustu horretan."..."
Jakin aldizkariak ere eman zuen komiki proiektu honen berri:"Udakiola komikigintzan eta ilustrazioan ibilbide luzeko sortzailea dugu, eta berori integratu zuten taldean, aholkulari moduan, gidoitik eszenetarako bidea gidatzeko asmoarekin."
Ondoren Josu Igoa informatikari Beratarra eta ikastolen elkarteko lankidea sartu zuten taldean, proiektuak teknologi berrien arloan ere dimentsio sendoa eduki zezan. Josevisky komikigilearekin multimedia proiektuetan elkarlanean aritutakoa da Igoa.
Horrela Bortz taldea sortu zuten eta Buyan komikian sortzeko prozesuan buru belarri murgildu ziren. Facebook-en proiektuaren bilakaera erakutsi duteeta webgune eleanitza badu proiektuak.
Jakin aldizkariaren arabera "Narrazioaren abiadura biñetetan sartzean eztabaida luzeak izan dituzte, biñeten kopuruak, beraien aniztasuna, perspektiba edo adierazpenen ingurukoak. Taldeko eztabaidak izaten dira guztiak, ekarpen guztiek dute zeresana beraz komikien sortze prozesuan, nahiz eta bakoitzak gero bere arloari ekin. Udakiolaren etxeko sotoa izan dute lantoki; bertako paretetan biñetak itsatsi eta paperaren gainean aldaketak eginez hasi ziren. Taldean IKTetan aditua den Josu Igoa kidea izanik, lanerako aplikazio bat sortu eta berorren gainean egiten dituzte ekarpen eta aldaketak"
BUYAN KOMIKIAREN SINOPSIA
Buyan komikia horrela deskribatu dute "XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu, datu historikoak eta mitologia eslabiarra nahasten dituen istorio original honetan"
Jakin aldizkariaren arabera, 2016 urtean “bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.”
Asmoak horiek omen ziren, baina argitaletxea aurkitzeko bidea luze joan zen.
REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAK
Buyan komikia sortzen hasi eta gutxira, 2013 urtean III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketan Xabier Etxeberriaren hitzekin osatutako Txorimaloa komiki istorioak saria eskuratu zuen: gidoia Jon Mikel Udakiolarena zen, eta Javier Ojuelek egin zituen marrazkiak.
Eta 2015ean V. Rekalde-Ortzadar Lehiaketan Martin Etxeberriaren olerkiekin eta Jon Mikel Udakiolaren marrazkiekin 2014 urtean sortutako 'Azken balea' istorioak aipamen berezi bat jaso zuen.
2018: UDAKIOLAREKIN ELKARLANEAN, 7 KORAPILO KOMIKIA
Itsasoarekin harremana zuten komiki laburrak lantzeari 2014 urtean ekin zioten Etxeberria anaiek eta Jon Mikel Udakiolak elkarlanean, lehen aipatutako 'Azken balea' istorioarekin: 2015ean beste istorio bat sortu zuten, 2016ean bi gehiago... eta azkenik lan guztiak 2018an bildu zituzten "7 korapilo" komiki liburuan Txipibooks argitaletxeari esker, hau da, Udakiolak urtebete lehenago martxan jarri zuen proiektu editorialari esker. Berriari horrela kontatu zioten: urtebetez «29 argitaletxetan ezezkoa jaso ondoren, erabaki genuen marka bat sortzea liburua Interneten saltzeko» eta ondorioz Udakiolak Txipibooks zigilua jarri zuen martxan. 2018an 7 korapilo argitaratu baino lehen Udakiolak 2017an Mordillo marrazkikariaren lana inspirazio modura hartuta, 90ko hamarkadan Udakiolak berak marraztutako 12 orrialderen bilduma.
7 korapilo lanari buruz, Berriako artikuluan horrela deskribatzen dute autoreek "Eleberrian azaltzen diren korapiloak, hortaz, norberak barnean dituen loturak dira, edota gizarteak askatu beharreko matazak. Gaixotasuna, indarkeria matxista, ekologismoa, antimilitarismoa... itsasoaren babesean gai horiei guztiei heldu diete egileek zazpi ipuinez osatutako lanean"
KOMIKI AZOKAK: KOMIKIAK FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak Buyan eta beste proiektu batzuk eskuartean zituztela: Poloniako Lodz hiriko Komiki Jaialdian egon ziren eta Angoulemeko komiki azokan editore bila aritu ziren ere, besteren artean 'Buyan' eta 'Margot' komiki proiektuetarako.
Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:
“Saiatu ginen hemengo argitaletxeetan mugitzen, eta ezezkoak jaso genituen. Orduan Angulemako jaialdira joan ginen, proiektua frantsesera itzuli genuen Martinek eta biok, hara bidali eta elkarrizketa batzuk lortu genituen argitaletxe batzuekin. Argitaletxe frantses batek baiezkoa eman zigun. Gero, probatzeagatik, ingelesera pasa genuen. Estatu Batuetako argitaletxe batek ere baiezkoa eman zigun, eskubide guztiak erosi eta gero frantsesezkoari salduko dizkio...
BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN
KOMIKIGINTZAN BETE BETEAN
Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:
“Niri komikia beti gustatu izan zait, baina gidoien munduan bat-batean sartu ginen. Orain dagoeneko beste proiektu bat daukagu bideratua Estatu Batuetako beste argitaletxe batekin, eta beste hiru gidoi ere martxan ditugu. Orain gehiago ari gara gidoiak idazten, batez ere komikientzat, literatura baino. Aurten suertatu da Martinek poesia eta nik nobela publikatzea, baina komikigintzan gabiltza gehiago.”
2019ko URRIA: BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ ARGITARATU DA
Euskaraz Turko Comics-en eskutik, Estatu Batuetan Insight cómics eta frantzian Aquileos argitaletxearen bidez merkaturatu da Buyan komikia.
Urriaren 11ean aurkeztu zuten komikia Donostiako San Jeronimo aretoan.
Getxoko komiki azokan sinatze txandak egin zituzten autoreek, eta Made in Euskadi solasaldian parte hartu zuten.
Ingelesezko eta frantsesezko edizioak hainbat azoketan present egon ziren: Uztailean San Diegoko Comic-Con jaialdian egon ziren Etxeberria anaiak, irailean New York Comic azokan Insight Comics-en Stand-ean salgai izan zen albuma, eta urrian Aritz Truebak St. Maloko "Quai des Bulles" jaialdian aurkeztu zuen komikia.
2020ean Josu Igoa taldekidearen lanaren ondoren, Buyan komikiaren Edizio Digitala Google Play bidez eskuragarri jarri zen
2019an Nafarroako Komiki Azokan eta Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxeko solasaldietan parte hartu zuten autoreek.
2020/2021 BROKEN EYE ETA MARGOT KOMIKIAK
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.
Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da. Aleta Ediciones etxeak gazteleraz argitartu zuen 2022 urtean liburuki bakarrean. Euskaraz, frantsesez eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..." . ELKARRIZKETAK
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. |
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 10 URRIA | Buyan: Heriotzaren Uhartea | Egilea editore/Turko Comics | Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019, Buyan: Heriotzaren Uhartea, Turko Comics | |
2018 02 OTSAILA | 7 korapilo | Txipibooks | J.M. Udakiola Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro | J.M. Udakiola | Edizio elebiduna (Eusk/Gazt) | 2018 7 korapilo / 7 nudos |