«Miguel Porto»: berrikuspenen arteko aldeak
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | Miguel Porto Hermida 1980 urtean Galizian jaiotako komikigile eta ilustratzailea da. Euskaraz [[Fernando Llor]]-en gidoiaz sortu zuen 'Subnormala' | + | Miguel Porto Hermida 1980 urtean Galizian jaiotako komikigile eta ilustratzailea da. Euskaraz [[Fernando Llor]]-en gidoiaz sortu zuen 'Subnormala' komikia dugu eskuragarri: Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak institutu garaian sufritu zuen jazarpenari buruzko lana.(Panini argitaletxea, 2019an gaztelaniaz eta 2022an euskaraz). |
10:01, 15 apirila 2022(e)ko berrikuspena
Miguel Porto Hermida 1980 urtean Galizian jaiotako komikigile eta ilustratzailea da. Euskaraz Fernando Llor-en gidoiaz sortu zuen 'Subnormala' komikia dugu eskuragarri: Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak institutu garaian sufritu zuen jazarpenari buruzko lana.(Panini argitaletxea, 2019an gaztelaniaz eta 2022an euskaraz).
Wikipediaren arabera, txikitatik marraztu ditu komikiak: haurren saria irabazi zuen Vigoko I Salón del Cómic jaialdian, batxilergo artistikoa egin zuen, Víctor Rivasen Academia de Cómic e Ilustración eskolan ikasi zuen eta 2004 urtean Pontevedran Arte Ederretako lizentziadura eskuratu zuen.
'Alopecia Mental' fantzinearen sorreran parte hartu zuen; 2002 urtetik aurrera haurrentzako 'Golfiño' aldizkarian argitaratzen hasi zen eta Galiziako hainbat proiektuetan hartu zuen parte: BD Banda, Barsowia... Fantzinegintzan ARGH!, Carne Líquida,Fanzine Enfermo, Lunático, Dos veces breve, OINK!, Mongolia, Humo, El Manglar edo eta A viñeta de Schröedinger proiektuetan parte hartu du, eta lanbidez bideojokoen sorkuntzan zuzendaritza artistiko eta diseinu lanak egin ditu.
Web diseinuaren arloan lan egin du eta 2012an irakaskuntzan hasi zen Kiko da Silvak Pontevedran sortutako 'O garaxe hermético' komiki eskolan.
2008an 'Tirante el Blanco' istorioa komikiratu zuen (SM),
2011an 'Yes, We Camp! Bocetos de una (R)evolución' album kolektiboan parte hartu zuen, 2013an 'Nueve preguntas' (Dibukks), 2017an
'Allen, Son of Hellcock' (Z2 Comics) eta 2019an 'Subnormal. Una historia de acoso escolar' sortu zuen (Panini, Fernando Llor-en gidoiaz).