«Julen Ribas»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
7. lerroa: 7. lerroa:
 
Irudigintzaz aparte, [https://twitter.com/search?q=%23rockomikiak&src=typd #Rockomikiak]  binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.
 
Irudigintzaz aparte, [https://twitter.com/search?q=%23rockomikiak&src=typd #Rockomikiak]  binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.
  
2005 NUMENAK KOMIKIA
+
== 2005 NUMENAK KOMIKIA ==
  
komikigintzan, 2005ean Sauré argitaletxearen bidez kaleratu zuen bere lehen albuma, ''Numenak, Aita'' izenburukoa, [[Unai Busturia]]ren gidoiaz sortutako Numenak sailaren trilogiaren lehen liburukia izateko helburuarekin. 2007 urtean ''Numenak, Alaba'' argitaratu zen, baina ez zen trilogia osatu. Gazteleraz ere argitaratu ziren aldiberean lan hauek. [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4297177&menuId=9376191&type=9376191 2008an ere Unai Busturiaren gidoiez Astelehenak komikia sortu zuen, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformaren enkarguz ]  
 
14. lerroa: 14. lerroa:
  
2006 FRANTZIAR MERKATUA
+
== 2006 FRANTZIAR MERKATUA ==
  
Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokimikietan... Sedyas, Sanvi eta Garluk euskal koloristak lankide izan ditu maiz.    
 
2008: XABIROI, 'AZKEN GARAIPENA'
+
== 2008: XABIROI, 'AZKEN GARAIPENA ==
  
35. lerroa: 35. lerroa:
 
2016ko maiatzean [http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=6479771&menuId=0358672 Arrasaten Rockomikiak ekimenari lotutako erakusketan hartu zuen parte], eta azaroan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asteak Euskadi Fantastikoa ekimenean parte hartzeko eskatu zion: azken 6 urtetako marrazki eta zirriborroekin (argitaratutako lanekin zein proiektuekin)erakusketa egin zen Donostiako Udal Liburutegian.
 
2016 SANTA FAMILIA KOMIKIA
+
== 2016 SANTA FAMILIA KOMIKIA ==
  
2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. 2017ko urrian album bezala argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak.
 
2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. 2017ko urrian album bezala argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak.
48. lerroa: 48. lerroa:
 
== 2021 'SUA' KOMIKIA ==
 
== 2021 'SUA' KOMIKIA ==
  
2021eko azaroan argitaratu da Julen Ribasek marraztutako 'Sua'komikia, Alex Tello aktore musikazalearen bulkada batetik sortutako proiektua.
+
Alex Tello aktore musikazalearen bulkada batetik sortu zen p'Sua' proiektua.
  
[https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211106/su-ta-garren-kantuak-komiki-bihututa Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa] argitaratu dira.
 
[https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211106/su-ta-garren-kantuak-komiki-bihututa Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa] argitaratu dira.
56. lerroa: 56. lerroa:
 
[[Julen Ribas]] marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.  
 
[[Julen Ribas]] marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.  
  
2021eko azaroan argitaratu da 'Sua'komikia.
+
2021eko azaroan argitaratu zen 'Sua'komikia.
 +
 
 +
== 2023 IRIS 22 ==
 +
 
 +
2022 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Yurre Ugartek jaso zuen sarietako bat 'Iris22' komiki proiektuarekin. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Julen Ribaek.  2023 urtean argitaratuko da ziurrenik albuma.
 +
 
 +
 
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK==
 
== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK==

07:41, 30 azaroa 2022(e)ko berrikuspena

Julen Ribas 1981 urtean Arrasaten jaiotako margolari, ilustratzaile eta komikigilea da.

Txikitatik marraztea maite bazuen ere, lehenik ikasketa zientifiko- teknikoak egin zituen, baina hauek alde batera lagata 1999an Arte Grafikoak ikasi zituen Bartzelonan.

Haur-liburugintzan, 2007 urtearen inguruan Basajaun pertsonaiean oinarritutako ilustrazioak egin zituen ('Basajaun eta zikoina txikia', 'Basajaun trikuak salbatzen', 'Basajaun: auzoko zaratatsuak', 'Basajaunen oporrak', 'Zer gertatu da urarekin?'… guztiak ETB Liburuak argitaletxerako)

Irudigintzaz aparte, #Rockomikiak binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.

2005 NUMENAK KOMIKIA

komikigintzan, 2005ean Sauré argitaletxearen bidez kaleratu zuen bere lehen albuma, Numenak, Aita izenburukoa, Unai Busturiaren gidoiaz sortutako Numenak sailaren trilogiaren lehen liburukia izateko helburuarekin. 2007 urtean Numenak, Alaba argitaratu zen, baina ez zen trilogia osatu. Gazteleraz ere argitaratu ziren aldiberean lan hauek. 2008an ere Unai Busturiaren gidoiez Astelehenak komikia sortu zuen, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformaren enkarguz

2006ean XIRIKA aldizkariak antolatutako komiki lehiaketan sari bat irabazi zuen.

== 2006 FRANTZIAR  MERKATUA ==

Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokimikietan... Sedyas, Sanvi eta Garluk euskal koloristak lankide izan ditu maiz.

== 2008: XABIROI, 'AZKEN  GARAIPENA ==

Xabiroi aldizkarirako 2008ko maiatzean gidolari berri batekin sortu zituen komikiak, Iban Zaldua idazlearekin. Zaldua komikizale deklaratua da, baina Julen Ribasekin ekin zion lehen aldiz komikirako gidoigintzari eta elkarlanaren emaitza 'Azken garaipena' komikia izan zen, naziek II mundu maila irabazi izan balute gerta ziteken istorio ukroniko bat. Bi sortzaileek elkarri egindako ekarpenak ezagutzeko ikus Azken Garaipena artikulua.

2009 eta 2010 urteetan Berria egunkariko Manttangorri gehigarrirako 'Fermin eta Xatur' pertsonaien zintak argitaratu zituen.

2012 urtean Beñat Zalduak haur literatura kategoriako Euskadi Saria jaso zuen Azken garaipena albumari esker.

Margogintzan, 2014ko urrian akuarela lanetan oinarritutako erakusketa egin zuen Bergarako Nahikari tabernan.

2014 urtean 'Karlisten altxorra' haur literaturazko liburua ilustratu zuen, Gaizka Arostegiren gidoiaz.

2015ean Xabiroien argitaratu zuen 'Zer nahi eta hura eman' 8 orriko istorioa, bere gidoiaz baina Unai Busturiaren ideia batean oinarrituta.

2016ko maiatzean Arrasaten Rockomikiak ekimenari lotutako erakusketan hartu zuen parte, eta azaroan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asteak Euskadi Fantastikoa ekimenean parte hartzeko eskatu zion: azken 6 urtetako marrazki eta zirriborroekin (argitaratutako lanekin zein proiektuekin)erakusketa egin zen Donostiako Udal Liburutegian.

== 2016 SANTA FAMILIA KOMIKIA  ==

2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. 2017ko urrian album bezala argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak.

2018an Eider Rodriguezek Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen "Santa Familia" lanagatik, eta "Bihotz handiegia" lanarengatik euskarazko literaturako Euskadi saria ere: urte berean bi Euskadi sari jasotzen dituen lehen idazlea izan da.

Bitxia da beraz Julen Ribasen kasua: Euskadi Sarietako Haur eta gazte literaturako sailetan irabazle izan diren bi komikiren ilustratzaile izan da, baina bi kasuetan soilik gidoilariak izan dira sarituak.

2021 'SUA' KOMIKIA

Alex Tello aktore musikazalearen bulkada batetik sortu zen p'Sua' proiektua.

Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa argitaratu dira.

Eibarko taldearen letrak oinarri hartuta istorio bat idatzi zuen, baina tiraderan gordeta izan du ia hamarkada batez. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariekin zenbait aldiz elkartu bazen ere, Tellok sekula ez zien eman tiraderan gordetako harribitxi horren berri. Azkenean, baina, Dani Fano lagunarekin hitz egin zuen izandako ideia zer iruditzen zitzaion jakiteko, eta honek animatu zuen Su Ta Gar taldekoei komikia kaleratzeko proposamena egitera. Hori, azkenean, 2017an gertatuko zen. Su Ta Gar taldeko Bastidaren esanetan, taldeari kanpotik proposamen asko iristen zaizkio eta gehienetan ezetza ematen dute, nahiago izaten baitute indarra taldean bertan jaiotako proiektuak aurrera ateratzen jarri. Baina Alex Telloren ideiaren berri izan zutenean, «ganberrada» interesgarria eta bitxia iruditu zitzaien.

Julen Ribas marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.

2021eko azaroan argitaratu zen 'Sua'komikia.

2023 IRIS 22

2022 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Yurre Ugartek jaso zuen sarietako bat 'Iris22' komiki proiektuarekin. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Julen Ribaek. 2023 urtean argitaratuko da ziurrenik albuma.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 AZAROA
Sua.jpg
Sua Jo ta ke Ekoizpenak Alex Tello Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2021 azaroa
2017 URRIA
2017 santafamilia.jpg
]]
Santa Familia Ikastolen Elkartea/Xabiroi Eider Rodriguez Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2015etik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira
2011 URRIA
2011 azkengaraipena.jpg
Azken garaipena Ikastolen Elkartea/Xabiroi Iban Zaldua Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2008tik 2010era atalka Xabiroi aldizkariko 13. zenbakitik 20. zenbakira
2007
2007 numenak alaba.jpg
Numenak, Alaba Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2007
2005
2005 numenak aita.jpg
Numenak, Aita Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2005

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA INTERNETEN

EITBko Kultura Transit saioko bideoa