«Fermin Muguruza»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
14. lerroa: 14. lerroa:
  
 
Donostian erakusketa berria antolatu zen, eta "The art of black is beltza" liburua argitaratu zen, transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala.
 
Donostian erakusketa berria antolatu zen, eta "The art of black is beltza" liburua argitaratu zen, transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala.
 
Teaserra YouTube-n
 
  
 
ZUBIGILEAK
 
ZUBIGILEAK
110. lerroa: 108. lerroa:
 
|}
 
|}
  
==== ZUBIGILEAK: MUGURUZA ETA EDUARDO MADINA PROTAGONISTA DITUEN ZAPICOREN KOMIKIA====
+
ZUBIGILEAK: MUGURUZA ETA EDUARDO MADINA PROTAGONISTA DITUEN ZAPICOREN KOMIKIA
  
 
{|class="wikitable sortable" width=48%
 
{|class="wikitable sortable" width=48%

05:45, 20 maiatza 2022(e)ko berrikuspena

Fermin Muguruza Ugarte 1963 urtean Irunen jaiotako euskal musikagilea, abeslaria, zinemagilea eta ekoizlea da, komikigintzarekin ere lotura estuak dituena, 'Black is Beltza' proiektuarekin lotuta batez ere baina baita ibilbide osoan ere.

Fermin Muguruza 80. hamarkadatik euskal musikagintzaren banda garrantzitsuenetan aritu da, lehenik Kortatun, 1990tik aurrera Negu Gorriak taldean eta 2001 urtetik aurrera bakarkako ibilbidean musikari ezberdinekin.

Azken etapa honetan, musika proiektu ezberdinetan murgildurik zegoela, zinemagintzan ere hasi zen eta 2006 urtean 'Bass-que culture' dokumentala egin zuen: ondoren etorri ziren 'Checkpoint Rock, Next music station', 'Zuloak' eta 'Nola?'

Wikipedian eta Muguruzaren webgunean musika eta zinemarekin lotutako informazio osatua dago.

KOMIKI SORTZAILE ETA KOMIKI BATEKO PROTAGONISTA

2014 urtean 'Black is Beltza' komikia argitaratu zuen, Harkaitz Canorekin gidoilari bikote osatuta eta Dr.Alderete argentinar marrazkilariaren irudiekin. Hasiera batean Muguruzak animazio filma egitea pentsatu zuen, ondoren komikia argitaratzea erabaki zuen eta azkenean proiektu transmedia bilakatu da: komikia, diska, erakusketak, liburua... Eta pelikula.

2018ko Irailaren 11n Torontoko Zinemaldian estreinatu zuten Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' filma eta Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean Klausurako filma izan zen.

Donostian erakusketa berria antolatu zen, eta "The art of black is beltza" liburua argitaratu zen, transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala.

ZUBIGILEAK

2018an aldiz komiki bateko protagonista bihurtu zen. Alfonso Zapico komikigile asturiarrak 'Zubigileak' eleberri grafikoan islatu zuen Fermin Muguruza eta Alejandro Madina PSEko kidearen arteko harremana.

MUGURUZATARRAK: FERMIN, IÑIGO ETA KOMIKIGINTZA

Baina esan bezala, luzea eta anitza da Fermin Muguruzak komikiaren munduarekin duen erlazioa, bere anaia Iñigorekin partekatutako zaletasunetik abiatuta.

Iñigo Muguruza (Irun, 1964-2019) eta Fermin Muguruza anaiek idatzitako Kortaturen kanten letretan komikizaletasunaren eragina nabaria da. Kortaturen lehen diskatik komikietako pertsonaiak eta hitzak erabili zituzten kanten letrak egiteko, eta batez ere 'El vivora' eta 'Makoki' aldizkaritik hartu zituzten lehen erreferentzia hauek:

- 1977 urtean Felipe Borrallok "Revuelta en el frenopático" testua idatzi zuen 'La claraboya" fanzinean, eta ondoren Gallardo/Mediavilla bikoteak istorioa komikiratu eta Disco Expres aldizkarian argitaratu zuten. Bestalde 1983tik Montesol marrazkilariak Don Vito pertsonaia asmatu zuen 'Makoki' aldizkarirako, eta Kortatuk 1985 urteko diskan plazaratu zuen 'Don Vito y la revuelta en el frenopático' kanta sortu zuen erreferentzia horiekin. Pamiela argitaletxe nafarrak 1985ean argitaratu zuen ere Montesolen 'Don Vito' albuma.

2022 urtean zendu zen Miguel Gallardo, eta Fermin Muguruzak aitortza egin zion sare sozialetan : "Agur estimat Miguel, gran inspiració amb Makoki, enorme inspiració amb Maria, el teu suport a @Black_Is_Beltza va ser molt important, i el teu afecte a la teva companya Karin, treballadora també a la segona part AINHOA, imprescindible.

Fins sempre."

- 'Mr. Snoid entre sus amigos los humanos' EEBBetako Robert Crumb marrazkilariaren pertsonaia baten istorioan oinarritua dago eta 'La cultura' kanta egiteko hitzez hitz egile beraren Fritz Katuaren komiki bat erabili zuten, Makokin argitaratutako gaztelerazko itzulpenak erabilita.

Ferminen anaiak, Iñigo Muguruzak, egin zituen taldearen maketaren azala eta lehen diskako liburuxkaren marrazkiak ere. Urte batzuk beranduago Iñigok Napartheid fanzinerako komikiak egin zituen, Entzun aldizkarian aipatu zituen 'Guibol Komandoaren Abenturak' tarteko; Joxe Ripiau taldearekin ari zenean Pedro Mayo pertsonaiaren zintak agertu ziren fanzinean, Keawe sinadurapean. Esklerosi anizkoitza gaixotasuna diagnostikatu ziotenean Iñigori, Keawe izenordea berreskuratu zuen elkartearen webguneko Blog batean idazteko eta alabaren marrazkiekin osatu zituen testuak.

Joxe Ripiauren disketako liburuxketan Iñigoren marrazkiak tartekatzen dira, eta Sagarroi bere hurrengo musika taldearen logoa Asiskok egin zuen.

Iñigoren marrazkigintzari dagokionez, haur liburugintzan ilustrazioa lanak egin zituen: bere gidoi eta irudiz 'Unax eta Hodeitxu eta Jabier Muguruza anai nagusiaren 'Gabon Guanito' ipuirako irudiak.

Muguruza anaiek #Rockomikiak binomioan oinarritutako sorkuntzan jarraitu zuten: Kortaturen bigarren diskan, "Porco Dio, Stéfano ha muerto! La parca se llevado a Tamburini!" ohiukatzen zuten 'Nivel 30' kantan, RanXerox komiki pertsonaiaren sortzaile hil berria gogoan.

Kolpez kolpe hirugarren diskan Afterboltxebike kantan Oñatin argitaratutako komiki baten adaptazioa egin zuten.

Aipatu beharra dago Muguruzatarren kasua ez dela bakarra euskal rockaren eta komikgintzaren arteko harreman emankorrean : Igor Leturiaren blogeko artikulu batek adibide ugari zerrendatu zituen, eta Donostiako Komikiguneak #Rockomikiak izenburupean bat eta zenbait hitzaldi antolatu zituen, ondoren Gasteizen Oihaneder Euskararen etxeak antolatutako jardunaldi eta erakusketarekin tokiko bertsio propio eta zabalagoa bilakatu zena.

Negu Gorriak sortu zutenean, bandaren lehen diskoan Napartheid kanta zegoen, Napartheid fantzineak Nafarroan euskararen egoera salatzeko erabiltzen zituen ikuskerak eta esaldiak erabiliaz: Sakana, Bidasoa Eta Aezkoako Erreserbakoak, Soweto? Euskal Herria baino hobeto...

1993 urtean Napartheid fanzineak 10. zenbakia kaleratu zuen eta single bat argitaratu zuten Esan Ozenki disketxearekin batera: alde batetik Negu Gorriak taldeak 1991 urtean Bilboko La Casilan eskainitako kantaren zuzeneko bertsioa zegoen, eta bestetik Kojón Prieto y los Huajolotes taldearen Napartheid napar-ex kanta: “Silveira eta Xabier eta Huajoloteak” izenpean sinatu zuten, Xabier Erkizia musikaria eta Xabier Silbeira bertsolariaren laguntzaz egin bait zuten kanta.

Garai horietan oso ohikoak izan ziren ere Azagra marrazkilaren komikietan Kortatu zein Negu Gorriak edo hauen kantak protagonista zituzten istorioak, Tijuana in Blue taldearekin gertatu ohi zen bezala. Hainbat komikilarirentzat ere Muguruzatarren kantak inspirazio iturri izan dira, adibidez Ekainentzat

Negu Gorriak Bigarren diskatik 'Lehenbiziko bala' kanta single bilakatu zuten eta Carles Viñasen komikiekin osatu zuten azala.

'Borreroak baditu milaka aurpegi' disko beltzean Asisko Urmenetak egindako marrazkien bidez agertzen dira kanten hitzak. Asiskoren marrazkiak bandaren ikonografiari indarra eman zioten, single batean, karteletan eta webguneetan ere nabarmentzen denez.

'Borreroak baditu milaka aurpegi' diskoan Asiskorenak ez diren marrazki bakarrak Valiente Borottorenak ziren, 'Itxoiten' kanta bere komiki batean oinarritzen baitzen. Salam/Agur argitalpenean taldekideei egindako galdetegi batean Negu Gorriaken 3 kanta aukeratzeko eskatzen zitzaien, eta Iñigo Muguruzak 'Itxoiten', 'Nere baitan daude biak' eta 'Gora Herria' aipatu zituen.

1996ko abenduan Egin egunkarian Fermin Muguruzak "Salam, agur" testua argitaratu zuen,iritzi zutabea Negu Gorriak taldearen amaieraren iragarpena egiteko baliatuaz; taldearen lorpenen artean "eremu artistiko guztiak erreaktibatzeko egin diren ahaleginekin batera topaguneak hedatu dira taldearen inguruan, non antzerkia, irudia, komikia, bideoa, zinea, olerkia, etabarrekoak kausitu baitira."

Iñigo Muguruza 2019ko irailaren 5ean zendu zen, eta Mikel Iturriak Iñigo Muguruza: In Memoriam artikuluan Iñigoren komikizaletasunaren beste adibide bat nabarmendu zuen

"Iñigoren berbak topatu ditut esklerosi anizkoitzaren berri ematen duen blog batean. 2016ko irailaren 30ekoak dira. Nire ikuspuntua gaur egun, zioen Muguruza anaietako txikienak, gaixotasuna atzeman eta urtebetera edo. Zati hauxe lapurtuko diot gaur:
"Atzo lagun batek Snoopy-ren tira bat bidali zidan whatsapp-etik: Snoopy eta Charlie Brown hondartzako petril batean daude eserita.
-Charlie: badakizu? Egun batean hilko gara.
-Snoopy: bai, baina gainontzekoetan ez".

2022 BLACK IS BELTZA II; AINHOA

Black is beltza 2.jpg
'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia eskutik helduta iritsiko dira 202ko udazkenean: irailaren 30ean estreinatuko da animazio filma Donostiako Zinemaldian.

Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.

Komikia zein filmaren gidoia elkarlanean sortu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Isa Campok eta Susanna Martínen marrazkiekin sortutako komikia urriaren 6an iritsiko da zaleen eskuetara. komikiak 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen.

Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2014
2014 black is beltza.jpg
Black is Beltza Talka-Bang Fermin Muguruza / Harkaitz Cano Jorge Alderete Edizio Eleanitza 2014 11 AZAROA

ZUBIGILEAK: MUGURUZA ETA EDUARDO MADINA PROTAGONISTA DITUEN ZAPICOREN KOMIKIA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018ko MAIATZA
2018 zubigileak.jpg
Zubigileak Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri)