«Nabarralde»: berrikuspenen arteko aldeak
31. lerroa: | 31. lerroa: | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |[[2022]] 06 EKAINA [[Fitxategi:Amaiur gaztelu baltza.jpg | + | |[[2022]] 06 EKAINA [[Fitxategi:Amaiur gaztelu baltza.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Benjamin_Tuterakoaren_bidaia_aparta]] |
− | |center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Benjamin_Tuterakoaren_bidaia_aparta]] | ||
|[[Amaiur: gaztelu baltza.jpg]] | |[[Amaiur: gaztelu baltza.jpg]] | ||
|[[Nabarralde]] | |[[Nabarralde]] |
17:45, 15 ekaina 2022(e)ko berrikuspena
Nabarralde Fundazioa 2001 urtean sortu zen eta Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da.
Nabarralderen webgunean azaltzen denez "ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea."
Horretarako hainbat jarduera sustatzen ditu: hitzaldiak, jardunaldiak, ekitaldiak, era argitalpenak.
Nabarralde izeneko aldizkariaz gain, liburu ugari argitaratu ditu, tartean komikiak.
2016 urtean 'Eneko Aritza. Lehen errege baskoia' komikia argitaratu zuen Nabarraldek, Angel Rekalderen gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin. Ondoren urtero argitaratu dute komiki berri bat euskal komikigintzaren azken hamarkadetan nabarmendu diren irudigileekin: Adur Larrea, Axoi, Asiako, Iñaket, Amaia Ballesteros...
Angel Rekalde arduratu da gidoietaz 3 aletan eta gainontzekoetan Mikel Begoña, Miren Mindegia eta Asisko, azken kasu honetan gidoilari/irudigile lanak eginez.
2021eko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztuko da 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza, eta Azokak erakusketa eskaini zion Nabarraldek urte hauetan guztietan egindako komiki bildumari.
2022ko ekainaren 15ean "Amaiur. Gaztelu baltza" komikia aurkeztu zen Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ale honen gidoiaz Angel Rekalde arduratu zen eta irudiak Amaia Ballesterosek sortu zituen.
Fitxategi:Amaiur gaztelu baltza.jpg
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 06 EKAINA | Amaiur: gaztelu baltza.jpg | Nabarralde | Angel Rekalde | Amaia Ballesteros | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2021, gazteleraz aldiberean |
2021 09 IRAILA | Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta | Nabarralde | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021, gazteleraz aldiberean | |
2020 ABENDUA | Foixeko Katalina | Nabarralde | Angel Rekalde | Ainara Azpiazu Axpi | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2020 12 ABENDUA |
2019 | 1620 Nafarroa Beheregaina | Nabarralde | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2019 11 Azaroa | |
2018 | Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak | Nabarralde | Miren Mindegia | Adur Larrea | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2018 11 Azaroa | |
2016 | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | Miren Mindegia | 2016 11 azaroa |