«Raina Telgemeier»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
1. lerroa: 1. lerroa:
Raina Telgemeier 1977 urtean Kaliforniako San Franciscon jaiotako estatubatuar komikigilea da
+
Raina Telgemeier 1977 urtean Kaliforniako San Franciscon jaiotako estatubatuar komikigilea da. Astiberrik 2022 urtean euskarara ekarri zuen 'Smile' bere komiki arrakastatsua.
  
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Raina_Telgemeier Wikipediaren arabera.] Telgemeier seigarren mailan zegoenean, erori egin zen eta haginak apurtu zituen, eta horren ondorioz ebakuntzak jasan eta hortzetako zuzentzaileak behar izan zituen; esperientzia traumatikoa izan zen, eta minaz gain bere kideen txantxak eta isekak ere jasan behar izan zituen.  
 
25. lerroa: 25. lerroa:
  
2016 urtean 'Ghosts' sortu zuen eta 2019an 'Guts'.
 
2016 urtean 'Ghosts' sortu zuen eta 2019an 'Guts'.
 +
 +
Astiberrik 2022 urtean euskarara ekarri zuen 'Smile' bere komiki arrakastatsua.

06:38, 17 urria 2022(e)ko berrikuspena

Raina Telgemeier 1977 urtean Kaliforniako San Franciscon jaiotako estatubatuar komikigilea da. Astiberrik 2022 urtean euskarara ekarri zuen 'Smile' bere komiki arrakastatsua.

Wikipediaren arabera. Telgemeier seigarren mailan zegoenean, erori egin zen eta haginak apurtu zituen, eta horren ondorioz ebakuntzak jasan eta hortzetako zuzentzaileak behar izan zituen; esperientzia traumatikoa izan zen, eta minaz gain bere kideen txantxak eta isekak ere jasan behar izan zituen.

Institutuan lagun berriak aurkitu zituen, bere talentu artistikoa estimatzen jakin zutenak, horrela bere buruarekiko konfiantza hartu zuen eta New York School of Visual Arts-en hasi zituen ikasketak.

2002 eta 2005 urteen artean Take-Out izeneko auto-argitaratutako mini-komiki sorta egin zuen, eta bere istorioak agertu ziren DC Comics-en 'Bizarro World' eta baita 'The Flight antologian.

2003an Ignatz sarirako hautagaia izan zen Talentu berri eta eta Mini-komikien kategorietan. Urte berean Kimberly Yale-ko Friends of Lulu-ren saria irabazi zuen talentu berri onenaren kategorian.

2004 urtean Telgemeier komiki zintak argitaratzen hasi zen emakumezko sortzaileen Girlamatic webkomikien sarean. Telgemeier-ek adierazi du asteroko argitalpenak egiteko ohiturak lagundu ziola etorkizunean 'Smile' lana egiteko.

Urte horietan Eisner sarietarako hautagaien artean sailkatu zen pare bat aldiz.

Ondoren 'The Baby-Sitters Club' eleberrietako ilustrazioak sortzeko enkargua jaso zuen.

2009ko abuztuan, Del Rey Manga etxeak 'X-Men: Misfits' lana argitaratu zuen, Telgemeier-ek eta orduko bere senar Dave Roman-ek elkarlanean sortutakoa.

Komiki zintetan eta interneten Lehen Hezkuntzako bizipenei buruzko kontakizuna egin eta gero, 2010 urtean 'Smile' eleberri grafikoan bildu zituen lan horiek: 2011 urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena kategorian. Hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoan itzuli eta lau milioi ale baino gehiago saldu ditu.

2012 eta 2019 artean beste 4 eleberri grafiko sortu ditu:

2012 urtean 'Drama' komikia argitaratu zuen eta 2014ean 'Sisters': komiki autobiografikoa da hau ere 'Smile'-ren garai berean dago girotuta eta lan honi esker beste Eisner sari bat jaso zuen.

2016 urtean 'Ghosts' sortu zuen eta 2019an 'Guts'.

Astiberrik 2022 urtean euskarara ekarri zuen 'Smile' bere komiki arrakastatsua.