«Fernando Sánchez Aranaz»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
 
2. lerroa: 2. lerroa:
  
  
Fernando Sánchez Aranazek Martin Ttipia Kultur Elkartearen eskaera bat jaso zuen: elkarteak gaur Araba izenaz ezagutzen dugunaren oroimen historikoa berpizteko helburua du, lurralde hau aspaldi batean Nafarroako baskoi erresumaren  parte izan zeneko garaiak gogoan, eta ezagutarazi nahi zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainaren baitan  1199-1200 urteen artean gertatu zen Gasteizko setioaren istorioa. Gidoi bat sortu eta gero Aritz Ibarra irudigilearekin jarri ziren harremanetan [https://halabedi.eus/es/aritz-ibarra-ilustratzailea-eleberri-grafiko-honen-helburua-orduko-gasteiztarrei-omenaldia-egitea-da/ eta Ibarrak Hala bedi irratiari kontatu zionez horrela hasi zen  'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikiaren jaiotza prozesua.]
+
Fernando Sánchez Aranazek Martin Ttipia Kultur Elkartearen eskaera bat jaso zuen: elkarteak gaur Araba izenaz ezagutzen dugunaren oroimen historikoa berpizteko helburua du, lurralde hau aspaldi batean Nafarroako baskoi erresumaren  parte izan zeneko garaiak gogoan, eta ezagutarazi nahi zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainaren baitan  1199-1200 urteen artean gertatu zen Gasteizko setioaren istorioa. Gidoi bat sortu zuen eta gero Aritz Ibarra irudigilearekin jarri ziren harremanetan, [https://halabedi.eus/es/aritz-ibarra-ilustratzailea-eleberri-grafiko-honen-helburua-orduko-gasteiztarrei-omenaldia-egitea-da/ eta Ibarrak Hala bedi irratiari kontatu zionez horrela hasi zen  'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikiaren jaiotza prozesua.]
  
  

Hauxe da oraingo bertsioa, 07:15, 18 azaroa 2022 data duena

Fernando Sánchez Aranaz 1953 urtean Donostian jaiotako historialari, idazle eta kazetaria da, 90. hamarkadatik Arabar lautadan bizi dena: kultura-kudeaketaren arloan lan egin du eta gizarte-mugimenduetan parte hartzen du, adibidez 2016 urtetik Alboan elkartean. Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da eta gizarte, kultur kudeaketa eta turismo gaiei buruzko lanak argitaratu ditu: hiru eleberri sortu ditu eta gai historikoei buruzko hainbat lan ere.


Fernando Sánchez Aranazek Martin Ttipia Kultur Elkartearen eskaera bat jaso zuen: elkarteak gaur Araba izenaz ezagutzen dugunaren oroimen historikoa berpizteko helburua du, lurralde hau aspaldi batean Nafarroako baskoi erresumaren parte izan zeneko garaiak gogoan, eta ezagutarazi nahi zuen Gaztelako Erresumako gudarosteak Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainaren baitan 1199-1200 urteen artean gertatu zen Gasteizko setioaren istorioa. Gidoi bat sortu zuen eta gero Aritz Ibarra irudigilearekin jarri ziren harremanetan, eta Ibarrak Hala bedi irratiari kontatu zionez horrela hasi zen 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikiaren jaiotza prozesua.


Crowfunding baten bidez Aritz Ibarrak lortutako babesari esker, 2022an argitaratu du 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' komikia Martin Ttipia Kultur Elkarteak Nabarralderekin lankidetzan.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 11 AZAROA
Gasteiz-1200-azala.jpg
Gasteiz 1200: defentsa amaigabea Nabarralde / Martin Ttipia elkartea Fernando Sánchez Aranaz Aritz Ibarra Agirrezabal Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz 2022 azaroa, euskaraz eta gazteleraz