«BEKA»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
 
41. lerroa: 41. lerroa:
 
|Frantsesetik itzulia  
 
|Frantsesetik itzulia  
 
|[[Joanes Urkixo Beitia]]
 
|[[Joanes Urkixo Beitia]]
|2017 08 ABUZTUA  Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions)
+
|[[2017]] 08 ABUZTUA  Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions)
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|2017 01 URTARRILA [[Fitxategi:2017 autobusa.JPG|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Autobusa_berriro_bera_gabe_abiatu_zen_egunekoa]]
 
|2017 01 URTARRILA [[Fitxategi:2017 autobusa.JPG|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Autobusa_berriro_bera_gabe_abiatu_zen_egunekoa]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:09, 8 martxoa 2023 data duena

BEKA[aldatu]

Béka izenpean sinatzen dituzte beraien lanak Bertrand Escaich (1973) eta Caroline Roque (1975) gidoilari frantziarrek.

2003 urtean hasi ziren éditions Bamboo komiki argitaletxerako lanean, jada martxan zeuden pertsonaien gidoiak idazten: 'Les Foot Maniacs' eta 'Les Fonctionnaires et Les Fourmidables'.

2005ean sortu zuten 'Les Rugbymen' saila, Poupard marrazkilariarekin, eta salmenta handiak lortu zituzten. Crip marrazkiarekin 'Studio danse' komikia sortu zuten, eta 'Chinn' lanari esker Bertrand Escaich-ek 2008 eta 2009 urteetan hainbat sari jaso zituen, Angoulêmeko Azokako sari bat barne. Caroline Roque-k eleberrirako moldatu zituen komiki pertsonai batzuen istorioak.Ikus frantsesezko Wikipedia

2011 urtetik aurrera hasi ziren Marko Armspach marrazkilari euskaldunarekin elkarlanean: Dargaud argitaletxerako munduko etnia ezberdinei buruzko komikiak sortu zituzten 2001 urtetik aurrera eta Bamboo argitaletxearen bidez 2013an eta 2014an ‘Voyage en Chine’ eta ‘Voyage en Inde’ argitaratu ziren.

2016 urtean Bambook argitaratutako komiki horien euskara eta gaztelaniazko bertsioak argitaratu zituen Harriet Edicionesek: 'Txinara bidaia' eta 'Indiara bidaia'.

Beka Bikoteak eta Markok elkarlanean jarraitu zuten eta 2016ko abuztuan 'Le jour où le bus est repartit sans elle' argitaratu zuen Bamboo Editions etxeak: sail bihurtuko den komiki honen aiapuntua zoriontasunaren bila dabilen Clémentineren bizitza da, honakoan yoga ardatz hartuta hiritik kanpo asteburu pasa egiteko asmoz.

Clementine pertsonaiari jarraipena ematea erabaki zuten, eta lehen alea atera eta urtebetera 2017ko abuztuan Bamboo argitaletxeak sailaren bigarren alea argitaratu zuen, «Le jour où elle a pris son envol».

Bi komiki hauen euskarazko bertsioak 2017an argitaratu zituen Harriet Edicionesek.

2017ko abenduko Xabiroi aldizkariko 46 zenbakiak autore hauen 'Salbatzailea' bi orriko istorioa zekarren.

Clementine saila 5. atalera, iritsi zen 2020ean, 'Le jour où la nuit s'est levée' atalarekin. Sailaren azken 3 aleak oraingoz ez dira euskaraz argitaratu.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017 09 IRAILA
2017 neska hura.jpg
Neska hura hegan hasi zen eguna Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions)
2017 01 URTARRILA
2017 autobusa.JPG
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo)
2016 05 MAIATZA
2016 txinara.jpg
Txinara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

2016 05 MAIATZA
2016 indiara.jpg
Indiara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

GUZTIRA : 4 KOMIKI EUSKARAZ