«Eider Rodriguez»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
|||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
− | |2017 [[Fitxategi:2017 santafamilia.jpg|center|thumb|100px]] | + | |[[2017]] [[Fitxategi:2017 santafamilia.jpg|center|thumb|100px]] |
|[[Santa Familia]] | |[[Santa Familia]] | ||
|Ikastolen Elkartea/Xabiroi | |Ikastolen Elkartea/Xabiroi |
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:10, 8 martxoa 2023 data duena
Eider Rodriguez Martin 1977an Gipuzkoako Errenterian jaiotako euskal idazlea da. Komikigintzan Xabiroi aldizkarirako gidoi lanak egin ditu, eta 2017an Ikastolen elkarteak Eider Rodriguez eta Julen Ribas marrazkilariaren artean sortutako 'Santa Familia' albuma argitaratu zuen.
Wikipediaren arabera, "Publizitatean lizentziaduna da eta ogibidez editorea da. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan."
2004 urtean argitaratu zuen Eta handik gutxira gaur lana (Susa)eta 2007an Haragia lana
2008an XI. Igartza saria irabazi zuen eta sariari esker 2010ean Katu jendea ipuin liburua argitaratu zuen (Elkar) eta 2017an Bihotz handiegia (Susa)
2008an hasi zen ere Xabiroi komiki aldizkarirako gidoigintzan: lehenik istorio laburren bidez Alex Orbe marrazkilaria bikote hartuta Mundua bitan zatitua istorioarekin hasita eta beste ale batzuetan Nerea eta oparia eta Toki hori komikiekin; Jon Juarez marrazkilariarekin ere lan egin zuen (Albo kalteak).
2015 urteko ekainean, Eider Rodriguezen gidoiaz eta Julen Ribasen marrazkiekin komiki luze baten lehan atala argitaratu zen Xabiroi aldizkarian, 'Santa Familia' izenburuarekin, eta 2017 urteko 44. zenbakian argitaratu zen azken atala. 2017ko urrian Ikastolen Elkarteak album moduan argitaratu zuen.
- 2016 urteko 3 Zangotako Komikiguneko solasaldietan Literaturatik komikira mahainguruan parte hartu zuen. Xabiroi aldizkariaren 45 zenbakian ere Julen Ribasekin batera elkarrizketatu zuten. Intxaurrondoko komiki solasaldieran ere aurkeztu zuen ere Santa Familia.
2018an Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen 'Santa Familia' lanagatik, eta 'Bihotz handiegia' lanarengatik euskarazko literaturako Euskadi saria ere: urte berean bi Euskadi sari jasotzen dituen lehen idazlea izan da.
Aipagarria da ere Julen Ribasen kasua, Iban Zalduak 2012an Haur eta gazte literaturako saria irabazi baitzuen 'Azken Garaipena' komikiarekin.
2022 urtean Grafito Editorial-ek gazteleraz argitaratu zuen 'Santa familia'.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 | Santa Familia | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Eider Rodriguez | Julen Ribas | Euskaraz Jatorrizkoa | 2015etik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira |