«Ooso comics»: berrikuspenen arteko aldeak
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
[[Gorputza Krisian Seriea]], 3 liburukiz osatua eta jada osorik eskuragarri dagoena, eta [[Primal Power Seriea]], 12 liburukiz osatua: euskarazko lehen zenbakia 2023ko irailetik eskuragarri dago. | [[Gorputza Krisian Seriea]], 3 liburukiz osatua eta jada osorik eskuragarri dagoena, eta [[Primal Power Seriea]], 12 liburukiz osatua: euskarazko lehen zenbakia 2023ko irailetik eskuragarri dago. | ||
− | + | Oosok badu asmoa etorkizunean euskaraz komiki berriak argitaratzeko (besteren artean 'X-Venture Dinosauroak' seriea eta Megaman pertsonaiaren serie bat), baina argitaletxe txikia izanik proiektuen bideragarritasun ekonomikoa ezinbestekoa da eta adierazi dute ez dutela argitalpen berririk egingo finantziazio nahikoa lortu arte. | |
== DISEINU GRAFIKO ENPRESATIK ARGITALETXERAKO BIDEA== | == DISEINU GRAFIKO ENPRESATIK ARGITALETXERAKO BIDEA== |
07:18, 23 uztaila 2024(e)ko berrikuspena
Ooso Comics Catalunyako Prades herriko komiki argitaletxea da: Wikipediaren arabera proiektu propioak garatzeaz gain ('El Supercatalá, diari d'un catalán indignat') manga komikiak katalanez argitaratzeko helburua dute, eta 2022 urtean euskarara ekarri zuten paperean gure hizkuntzan argitaratu den lehen asiar manga, 'X-Venture. Gorputza krisian' Malaysiako komikia.
X Venture 2010 urtean Malaysian Gempak Starz enpresak abiatutako komiki bilduma da, bere baitan hainbat sail eta serie dituena.
Oosok bi serie argitaratu ditu oraingoz euskaraz Gorputza Krisian Seriea, 3 liburukiz osatua eta jada osorik eskuragarri dagoena, eta Primal Power Seriea, 12 liburukiz osatua: euskarazko lehen zenbakia 2023ko irailetik eskuragarri dago.
Oosok badu asmoa etorkizunean euskaraz komiki berriak argitaratzeko (besteren artean 'X-Venture Dinosauroak' seriea eta Megaman pertsonaiaren serie bat), baina argitaletxe txikia izanik proiektuen bideragarritasun ekonomikoa ezinbestekoa da eta adierazi dute ez dutela argitalpen berririk egingo finantziazio nahikoa lortu arte.
Edukiak
DISEINU GRAFIKO ENPRESATIK ARGITALETXERAKO BIDEA
Lanbidea diseinu grafikora bideratu zuten Olga Resina eta Sergio Pérezek, baina maiz komikigintzaren inguruko proiektuak barneratuta: hasiera batean euren seme alabak protagonista zituzten komikiak sortu zituzten, eta ondoren gainontzeko herritarrei komiki pertsonalizatuak egiteko eskaintza zabaldu zuten, adibidez beste haur batzuentzat urtebetetze opari gisara, ezkontza baterako...2013 urtean ‘Made in Prades. Retrat d’un poble’ komikia sortu zuten, bizi diren Tarragonako Baix Camp eskualdeko Prades herriko biztanleak protagonista hartuta: Crowfunding bidez diru ekarpenak egin zituzten herritarrek gidoiari ere ekarpenak egin zizkieten, edo komikian nola agertu nahi zuten adierazi zezaketen; ondorioz, 651 biztanletatik 140 dira komikian agertzen direnak eta erakusketa ere antolatu zuten komikia oinarri hartuta.
komikigintzarekin lotutako egitasmo hauek bideratzeko Ooso Comics argitaletxea sortu zuten.
SUPERCATALÁ KOMIKIA
2014 urtean 'El Supercatalá, diari d'un catalán indignat' komikia sortu eta argitaratu zuten, orduko gizartearen erronka anitzei aurre egingo zien herritar soil bat protagonista bilakatuaz: lehen alean finantza botereen aurka borrokatu zen, bigarrena korrupzioa izan zuen hizpide, eta komikietan ez dira falta process subiranistari buruzko erreferentziak.
Lehen alean Sergio Pérezek egin zuen "story board"-a , Alexia Amatek gidoia eta Olga Resinak ilustratzazioak.
Egitasmo honetarako Crowfunding eta autoedizioaren aldeko apostua egin zuten, ez soilik baldintza ekonomikoengatik, baita askatasun gehiago izango zutelako pertsonaia eta istorioa garatzeko: argitaletxeren batek istorioa haurren mundura bideratzeko baldintza jarri zien adibidez, eta autoedizioaren bidetik komikiaren edukiak ez zuen mugarik edukiko.
Orain arte 4 ale argitaratu dituzte.
MANGA KATALANEZ
Katalanez komikiak eta batez ere Manga irakurtzeko kezkak bultzatuta, 2018 urtean Japoniako komikiak argitaratzeari ekin zioten, zehazki Go Nagai autorearen lanak: Nagaik 1972 urtean Mazinger Z saila sortu zuen, baina obra zabala du, tartean emakumeak protagonista dituzten lehen Mangak, errobot erraldoiebak... Besteren artean, Ooso Comic-ek komiki hauek agitaratu ditu katalanez: Mazinger Angeles, Cutie Honey, Getter Robot, Devilman, Camen Rider, Megaman...
MANGA EUSKARAZ
2022 urtean "Mirai, catgirl kosmikoa" erabiltzaileak twiterren jakinarazi zuen Bartzelonako Komiki Azokan iragarri zuela Oosok Oosocomic kataluiniako argitaletxeak X-Venture manga komikia euskaraz ere plazaratuko zuela.
Horrela, Harriet euskal Argitaletxearekin batera, Ooso izan zen Manga asiatikoa euskaraz zaleen esku jarri zuen lehen argitaletxea. |
---|
2022ko uztailean hasi ziren argitaratzen 'Gorputza Krisian' seriea, komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture bildumako 3.liburukiz osatzen den manga garaikidea, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.
Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.
2021 urtean manga itzultzaile bezala hasi zen lanean Daruma S.L enpresarako autonomo bezala: zuzenean japoniarretik itzultzen ditu ohikoan (adibidez'Un llanto al cielo' izenekoa), eta Malaysian sortu zen 'X-Venture' komikiaren kasuan ingelesezko bertsioa hartu zuen erreferentzia bezala. Gorka Merinok egin zituen testuen zuzenketa lanak.
NacióDigital atarian elkarrizketa egin zieten euskarazko bertsio honen arduradunei.
Gure Folklorea eta Mangaberri ekimenen eskutik Twitch kanaleko solaldi batean parte hartu zuen bere lanaren berri emateko.
Komikiak zuzenean irakurleen eskuetara iristeko ahaleginak egiten ditu Oosok: Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko hainbat liburudendetan aurkitu daitezke komiki hauek, baina banaketaren arloarek konplexutasuna handia izanik eta apalategietan presentzia izatea zaila, Oosok online salmenta banaketa sare propioa sustatu du eta webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.
2022 urtean Getxoko komiki azokan salmenta postua jarri zuen Oosok.
2022ko abenduan Gorputza krisian seriearen bigarren liburukia argitaratu zen, 2023ko urtarrilean hirugarrena eta horrela osatutzat eman zen lGorputza krisian seriea.
2023: X-VENTURE SERIE BERRIAK ETA MEGAMAN EUSKARAZ
X-VENTURE BILDUMAren baitan serie berri bat jarri zuen Oosok eskuragarri euskaraz, Primal Power Seriea.
Etorkizuneko asmoen artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko ditu Oosok.
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.
KOMIKIAK EUSKARAZ
PRIMAL POWER SERIEA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 09 IRAILA | Primal Power 01. Erregeen sumina. Lehoia vs Tigrea X-VENTURE BILDUMA Primal Power Seriea |
Ooso comics | Slaium/Meng | Black Ink Team | Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik | Héctor Angulo/Daruma S.L | 2013 Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea |
2022 07 UZTAILA | 2022 12 ABENDUA | 2023 02 OTSAILA | AMAIERARA IRITSI DEN SERIEA | X-VENTURE BILDUMA | |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
2020 URTEAN JATORRIZKOAN MALAYSIERAZ ARGITARATUTAKO SERIEA |
2022/2023 Ooso comics |
Hot-Blooded Souls | Hot-Blooded Souls | Héctor Angulo/Daruma S.L | 2020 Iraila Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea |