«Iban Zaldua»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKIZALETASUNETIK KOMIKIGINTZARA) |
(→KOMIKIGINTZAN LEHEN PAUSUA, AZKEN GARAIPENA) |
||
51. lerroa: | 51. lerroa: | ||
− | 2006 urtean Ivan Zalduari proposatu zion komiki labur bat egitea Julen Ribas arrasatearra (Numenak sailaren marrazkilaria) bikotetzat hartuta, eta horrela 2006 urteko azaroako Xabiroi aldizkarian 6 zenbakidun ale berezian 'Superheroiak' istorio laburra argitaratu zuten. | + | '''2006 urtean''' Ivan Zalduari proposatu zion komiki labur bat egitea Julen Ribas arrasatearra (Numenak sailaren marrazkilaria) bikotetzat hartuta, eta horrela 2006 urteko azaroako Xabiroi aldizkarian 6 zenbakidun ale berezian 'Superheroiak' istorio laburra argitaratu zuten. |
− | Esperientzia honen ondoren Ribas eta Zaldua gidoi luzeago baten lanketan murgildu ziren, eta 2008ko | + | Esperientzia honen ondoren Ribas eta Zaldua gidoi luzeago baten lanketan murgildu ziren, eta '''2008ko maiatzean''' Xabiroi aldizkariko 13. zenbakian agertu zen 'Azken garaipena' komikiaren lehen atala. Aldizkariaren 20. zenbakian amaitu zuten istorioa (2010eko ekainean), eta '''2011ko azaroan aurkeztu zen Donostian atal guztiak biltzen zituen albuma.''' |
+ | |||
Istorioaren kokapenari dagokionez, ''"2052, Germanian Garaipenaren CVII. urtea da, eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira..."'' | Istorioaren kokapenari dagokionez, ''"2052, Germanian Garaipenaren CVII. urtea da, eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira..."'' |
16:45, 24 urria 2024(e)ko berrikuspena
Iban Zaldua González Donostian 1966ean jaio zen eta Gasteizen bizi den idazlea eta historialaria da, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko irakaslea. Ibilbide zabala du literaturgintzan, txikitatik komikizalea da eta Xabiroi aldizkariaren baitan komiki gidoilari aritua da: 2013an Euskadi Saria jaso zuen 'Azken Garaipena' komikiari esker eta 2024ean argitaratu zen 'Botere handi batek' albuma, biak ala biak Julen Ribas marrazkilariarekin elkarlanean sortuak.
Zalduak Hainbat komunikabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola, La Galleta del Norte, Lata, Parentesis, Berria, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak... 'Volgako batelariak' aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen.
Zalduak literatur eta musika kritika ere lantzen ditu Oharrak & Hondarrak bere blogean, eta musika iruzkinak egin ditu Euskadi Irratiko Faktoria saioraki "Asteko soinu banda" atalean eta Berrian maiz argitaratzen ditu bere azterketa/hausnarketak.
Wikipediaren arabera Zalduaren hasierako literatur lanak 1980. hamarkadan heldu ziren eta garai horretan zenbait sari jaso zituen: 1987an Gasteizko Hiria saria 'Patios' lanarekin eta 1989an IV. Gipuzkoa Aldundia saria 'Veinte cuentos cortitos' lanari esker.
1999an Gerardo Markuletarekin 'Ipuin euskaldunak' argitaratu zuenetik (Erein) ipuingintza izan da gehien jorratu duen esparrua: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010)...
'Etorkizuna& ipuin bildumari esker 2006ko Euskadi Saria irabazi zuen Euskarazko Literaturara kategorian.
Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin.
2012ko Euskadi Literatura Sarien edizioan Azken garaipena komikiari esker lortu zuen Haur eta Gazte Literatura mailako saria.
Hauek izan dira bere lan batzuk:
2008: Euskaldun guztion aberria 2010: Ipuinak -Antologia bat- 2011: Biodiskografiak 2012: Idazten ari dela idazten duen idazlea 2014: Inon ez, inoiz ez 2016: (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) 2018: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak 2021: Nola izan garen gauza 2022: Ipuina engainua da
KOMIKIZALETASUNETIK KOMIKIGINTZARA
2010 urtean Uberan atariak zenbait idazlek komikiaren munduarekin izan duten harremana jorratu zuen. Ivan Zalduak hauxe kontatu zuen : "Ni, istorioak asmatzen hasi nintzenean, txikitan, ez nintzen ipuinak idazten hasi, eta are gutxiago nobelak edo poemak, baizik eta komikiak: Oso gaizki marrazten nituen, esan gabe doa, baina nire lehenengo "ipuinak" komiki kutre haiek izan ziren, nolabait esateko".
Txikitan zer marrazten zuen jakiteko Uberan webguneko elkarrizketara jo daiteke, eta bertan komikien balio hezitzaileen buruz edo historiarekin harremana dute euskal komikiei buruzko Zalduaren iritziak irakurri daitezke ere.
Bere blogean argitaratu izan ditu irakurri dituen komikiei buruzko iruzkinak,adibidez:
KOMIKIGINTZAN LEHEN PAUSUA, AZKEN GARAIPENA
Xabiroi aldizkariaren koordinatzaile Dani Fanok komiki berrien sorkuntzarako idazleak eta marrazkilariak harremanetan jartzeko ekimena jarri zuen martxan.
2006 urtean Ivan Zalduari proposatu zion komiki labur bat egitea Julen Ribas arrasatearra (Numenak sailaren marrazkilaria) bikotetzat hartuta, eta horrela 2006 urteko azaroako Xabiroi aldizkarian 6 zenbakidun ale berezian 'Superheroiak' istorio laburra argitaratu zuten.
Esperientzia honen ondoren Ribas eta Zaldua gidoi luzeago baten lanketan murgildu ziren, eta 2008ko maiatzean Xabiroi aldizkariko 13. zenbakian agertu zen 'Azken garaipena' komikiaren lehen atala. Aldizkariaren 20. zenbakian amaitu zuten istorioa (2010eko ekainean), eta 2011ko azaroan aurkeztu zen Donostian atal guztiak biltzen zituen albuma.
Istorioaren kokapenari dagokionez, "2052, Germanian Garaipenaren CVII. urtea da, eta Sigrid Frisch tenienteak kasu berria du eskuartean: ubide batean agertutako hilotza. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da: gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira..."
Komikia nobela beltza giroko zientzia fikzioa dela esan daiteke. Azken garaipena albumaren aurkezpenaren kronika egin zuen Irutxuloko hitzak, eta Zalduak komikiak Philip K. Dick-en eleberriarekin lotura duela adierazi zuen: "Hain zuzen Alemaniaren garaipenaren inguruko ukroniei hasiera eman zion nobela da berea, eta erreferentzia egiten zaio". aurkezpenean ere adierazi zuen komikiekiko maitasuna keinu ezberdinen bidez islatzen dela obra honetan.
Lan prozesuaz aritu zen lehen aipatutako Uberan webguneko artikuluan:
Zalduaren hitzetan «Komiki zaletasunak berez ez dizu ahalmenik ematen gidoiak egiteko. Ikasi behar izan dut, beste mundu bat da. Danik (Fano, Xabiroiko koordinatzailea)eta Julenek (Ribas, Azken garaipena komikiaren marrazkilaria) asko lagundu naute, eta asko aberastu dute nire lana. Nire joera naturala indibidualismoa da, eta hemen kolaborazioa beharrezkoa da. Beste norbaitekin aritzea beti zaila egiten zait baina Julenekin erraza izan da."
Iban Zalduarentzat, literaturaren adar bat da komikia: "irudiekin, baina literatura". Gidoiarena, hala ere, teknika berezi bat dela aitortu digu idazle donostiarrak. "Ez da berez ikasten, soilik komikiak irakurtzen. Idaztea bezala, arituz ikasten da, eta hori izan da nire erronka, kolaborazioan lan egitea bezainbat. Ze ni bakar-bakarrik lan egitera ohituta nago, nire gelan, nire ipuinekin, eta hemen bestearekin kontatu behar da, etengabe jotzen nuen Julenen onarpenaren edo zuzenketaren bila. Prozesuko alde berriena izan da niretzat, eta baita aberasgarriena ere".
Komikiaren sorkuntza prozesuari buruz Uberan atariko elkarrizketan zera dio: "komikiak, jakina, fabulazioa bisualki planifikatzera eramaten zaitu, literatura idatzi hutsean aritzen zarenean baino areago (ze, azken batean, badaude oso idazle bisualak, orobat...). Dena dela, gidoilariaren lana, nirea, testua da batik bat, eta kontu bisualerako egiten dituen iradokizunak marrazkilariak gauzatu eta finduko ditu. Alde horretatik, nire kasuan behintzat, Julen Ribas marrazkilariaren lana eta ekarpena erabakigarriak izan dira".
"Azken garaipena liburuan (Ikastolen Elkartea), joan-etorriak etengabeak izan dira idazlearen (Iban Zaldua) eta marrazkilariaren artean (Julen Ribas). "Testua ekonomizatzeko Julenen ekarpena, adibidez, oso inportantea izan da, edo orrialde bakoitzean eskaini nahi nuen informazioa hobeto dosifikatzeko, edo irakurleari informazio jakin bat edo are sentimendu bat komunikatzeko orduan", Iban Zalduaren hitzak dira. "Nik, bestalde, iradokizunak egiten nizkion detaile batzuen egokitasunaren inguruan, zirriborroa jaso ondoren, edo dokumentazioa iradokitzen nion marrazki batzuk hobetzeko eta abar"
Azken garaipenak izan duen arrakastaren ondoren, bestelako komiki libururik egiteko asmorik ba al duzu epe laburrera? Badaukat ideiaren bat, baina ez dut uste berehala ekingo diodanik. Gidoiaren artea ez dut menderatzen, eta horrek esan nahi du denbora gehiago eskaini behar diodala gidoiak egiten ohituta dagoen batek baino, emaitza on bat lortzeko alegia. Eta, tamalez, uneotan ez daukat beharko nukeen denbora hori… Oso ondo pasatu nuen Azken garaipena idazten, eta Julen Ribas marrazkilariak asko lagundu zidan prozesuan, baina lan asko inbertitu behar izan nuen, halaber.
[* http://www.berria.eus/paperekoa/1567/034/001/2012-02-21/ukronia_tresna_ona_izan_daiteke_gure_orainaren_hauskortasunaz_jabetzeko.htm Elkarrizketa Berrian]