«Jean-Yves Ferri»: berrikuspenen arteko aldeak
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren. | Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren. | ||
+ | |||
+ | [[Category:2017an komikiak argitaratu dituzten autoreak]] |
09:17, 31 urria 2018(e)ko berrikuspena
Jean-Yves Ferri 1959an Algerian jaiotako frantsesa da. Komikigintzan irudigile, koloregile eta gidoilari gisara lan egin du eta ezagunago bihurtu dena 2013 urtetik aurrera Asterix pertsonaiaren album berrien gidoilari bihurtzean.
Fluide glacial aldizkarian lanak argitaratu zituen 1993 urtetik aurrera eta Aimé Lacapelle saila sortu zuen 2000 eta 2008 urteen artean.
2002 urtetik aurrera Manu Larcenet marrazkilariarekin batera Le Retour à la terre komiki saila sortu zuen eta beste lan batzuk ere egin ditzute elkarlanean.
2011ko uztailaren 25ean Albert Uderzo eta Hachette Argitaletxeak Asterix pertsonaiaren abentura berrien gidoilari gisara aurkeztu zuten Jean-Yves Ferri, eta marrazkien ardura Didier Conrad-en esku utzi zuten. Aurkezpen horrekin Asterix pertsonaiaren sortzaile eta gidoilari Goscinny hil ondoren Uderzo marrazkilariaren esku geratu zen saila beste komikilari batzurekin jarraitzeko erabakia berretsi zen. (Igor Leturiaren Blogean informazio gehiago)
Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren.