«ZaldiEroa»: berrikuspenen arteko aldeak
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
+ | |||
+ | Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa Faltzesen 1966 urtean jaiotako komikigilea da. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | Tirabirak proiekturako elkarrizketan kontatzen duenez, Korrok fanzinean diseinuaz arduratuko zen norbaiten bila zebiltzala hasi zela bertan marrazkiak argitaratzen. AEK-rako didaktika arloko marrazkiak egin zituen ere. | ||
+ | |||
+ | 1988 urtean Napartheid komiki aldizkariaren sorreran parte hartu zuen: taberna batean Asisko Urmenetarekin solasean zeudela Nafarroan euskarak eta euskaldunek bizi zuten egoerari buruz, erabaki zuten komiki baten bidez beraien ekarpena egitea, eta fanzinearen lehen alea1988ko abenduan kaleratu zen zen, Iruñean milaka euskaltzale bilduko zituen manifestazioan banatu ahal izateko. | ||
+ | |||
+ | Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan Napartheiden sorreraz mintzatu ziren bi autoreak: | ||
+ | |||
+ | Gogoan du Urmenetak Roch kafetegiko eszena hura: «Aipatzen hasi ginen ez zegoela eskubiderik, gure etxean bertan baztertuak ginela, eta bazegoela zerbait egiteko beharra. Kasualki, Patxik [Huarte] marrazten zuen, nik marrazten nuen, eta biok geunden ostia txarrez». Ondorioa argia zen: aldizkari satirikoa sortu zuten, «oihu kolektibo bat injustizia baten aurrean»." | ||
+ | |||
+ | Berriako elkarrizketan komikia euskaraz sortzearen beharraz eta "zu zeuk egin ezazu” izpirituaz mintzatzen dira ere bi marrazkilariak | ||
+ | |||
+ | Fanzinearen izenburua Huarteren kezka batetik iritsi zen: «Garai hartan, Komite Internazionalistetan militatzen nuen, eta, han, bereziki Palestinarekin, Sahararekin eta Latinoamerikarekin egiten zuten lan. Afrika ez zen existitzen. Nik esaten nuen Hego Afrikan apartheid-a faxismo erabatekoa zela, eta zerbait egin behar zela». Egoerak konparaziorako aukera eman zuen: «Euskararen Legea onartu zenean, pentsatu genuen: 'tira, Hego Afrikan bezala'. Azkenean, Nafarroan ere, bi garapen mota planteatzen zituzten. Agintarien planteamendua zera zen: 'Denon garapenaren alde gaude, baina diferenteak garenez, bi garapen mota behar dira, denona eta euskaldunena'. Hori apartheida zen, Afrikan egiten zen gauza bera. Han esaten zuten: 'beltzen garapenak ez du gureak duen abiadura bera'». Hitz-jokoari heldu zioten orduan, eta Napartheid izena jarri zioten fanzineari. Azpileloa gehituko zioten geroago: Soweto? Nafarroa baino hobeto. | ||
+ | |||
+ | Lehen zenbakia1988an kaleratu zuten eta azken alea 2001 urtean. Guztira 13 urtetan zehar xx ale. | ||
+ | |||
+ | Napartheid aldizkaritik hainbat komikilari ezagun pasa dira: Paxkal Bourgoin, Mikel Urmeneta, Xamar, Niko Moreno, Txiki, Juan Arrosagarai, Marko, Iren Borda, | ||
+ | Asisko Urmeneta, Zaldieroa, Pernan, Mattin, Peli... | ||
+ | |||
+ | Garai berean ZaldiEroa Tmeo aldizkarian argitaratzen hasi zen , euskaraz eta gazteleraz, komiki zinta edo eta orrialde pare bateko istorioekin. 1998 urtean TMEOk album batean jaso zituen bere lan batzuk. | ||
+ | |||
+ | ZINTAGINTZA | ||
+ | |||
+ | Gaur egun ZaldiEroaren lanik karakteristikoenak diren komiki zinta edo banda formatuko komikien jatorria 90. hamarkadan kokatu daiteke, jarraikortasunez Karrikiri Iruñeako euskaltzaleen elkarteak argitaratutako Karrika aldizkarian eta Euskaldunon Egunkariaren Nafarkaria gehigarrietan bere lanak agertzen hasi zirenean: gehigarri horietan eta TMEO fanzinerako egindako lanetan agertu zen lehen aldiz Noski Jator pertsonaia, eta Patxi Huarte bera zintetako pertsonai bat gehiago bilakatu zen. | ||
+ | |||
+ | Garai honetakoak dira besteren artean | ||
+ | |||
+ | webgune hauetan ikusgai daude Karrika aldizkariko eta Nafarkaria gehigarriko lanak (azken hauek modu kronologikoan Euskaltzaindiari esker) | ||
+ | |||
+ | Martin Ugalde Kazetaritza Saria | ||
+ | |||
+ | EGUNEROKO ZINTAK | ||
+ | |||
+ | Gehigarri eta fanzineek argitalpen epealdi zabalagoak izaten dituzte, eta Patxi Huarteri Euskaldunon Egunkariak eman zion aukera egunerokoari lotutako komikigintza egunero lantzeko (astelehenetan izan ezik), eta Iritzia atalean De rerum natura saila sortu zuen. | ||
+ | |||
+ | Egunkariko lanaz gain, aldizkarietan beste formatuetako lanak egiten ditu: Nabarra, Aizu! Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian, Bertsolari http://www.bertsolari.eus/k/komikiak/zaldieroa/ aldizkarian... eta Xabiroien Arranotxu pertsonaiaren istorioak. | ||
+ | |||
+ | BILDUMAK | ||
+ | |||
+ | 2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen eta bigarrena 2007an kaleratu zen. | ||
+ | |||
+ | 2009an Patxi Huartek prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen. | ||
+ | |||
+ | Hirugarren bilduma 2010ean agertu zen, laugarrena 2011n, bosgarrena 2013an, seigarrena 2015ean eta zazpigarrena 2017an. | ||
+ | |||
+ | Erakusketa antologikoa Ondarroan. | ||
+ | |||
+ | 2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz. | ||
+ | |||
+ | H28 | ||
2005 urtean lehen aldiz bildu ziren liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta Ikasbil Habeko atarian elkarrizketa egin zioten horren arira. | 2005 urtean lehen aldiz bildu ziren liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta Ikasbil Habeko atarian elkarrizketa egin zioten horren arira. |
22:54, 30 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa Faltzesen 1966 urtean jaiotako komikigilea da.
Tirabirak proiekturako elkarrizketan kontatzen duenez, Korrok fanzinean diseinuaz arduratuko zen norbaiten bila zebiltzala hasi zela bertan marrazkiak argitaratzen. AEK-rako didaktika arloko marrazkiak egin zituen ere.
1988 urtean Napartheid komiki aldizkariaren sorreran parte hartu zuen: taberna batean Asisko Urmenetarekin solasean zeudela Nafarroan euskarak eta euskaldunek bizi zuten egoerari buruz, erabaki zuten komiki baten bidez beraien ekarpena egitea, eta fanzinearen lehen alea1988ko abenduan kaleratu zen zen, Iruñean milaka euskaltzale bilduko zituen manifestazioan banatu ahal izateko.
Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan Napartheiden sorreraz mintzatu ziren bi autoreak:
Gogoan du Urmenetak Roch kafetegiko eszena hura: «Aipatzen hasi ginen ez zegoela eskubiderik, gure etxean bertan baztertuak ginela, eta bazegoela zerbait egiteko beharra. Kasualki, Patxik [Huarte] marrazten zuen, nik marrazten nuen, eta biok geunden ostia txarrez». Ondorioa argia zen: aldizkari satirikoa sortu zuten, «oihu kolektibo bat injustizia baten aurrean»."
Berriako elkarrizketan komikia euskaraz sortzearen beharraz eta "zu zeuk egin ezazu” izpirituaz mintzatzen dira ere bi marrazkilariak
Fanzinearen izenburua Huarteren kezka batetik iritsi zen: «Garai hartan, Komite Internazionalistetan militatzen nuen, eta, han, bereziki Palestinarekin, Sahararekin eta Latinoamerikarekin egiten zuten lan. Afrika ez zen existitzen. Nik esaten nuen Hego Afrikan apartheid-a faxismo erabatekoa zela, eta zerbait egin behar zela». Egoerak konparaziorako aukera eman zuen: «Euskararen Legea onartu zenean, pentsatu genuen: 'tira, Hego Afrikan bezala'. Azkenean, Nafarroan ere, bi garapen mota planteatzen zituzten. Agintarien planteamendua zera zen: 'Denon garapenaren alde gaude, baina diferenteak garenez, bi garapen mota behar dira, denona eta euskaldunena'. Hori apartheida zen, Afrikan egiten zen gauza bera. Han esaten zuten: 'beltzen garapenak ez du gureak duen abiadura bera'». Hitz-jokoari heldu zioten orduan, eta Napartheid izena jarri zioten fanzineari. Azpileloa gehituko zioten geroago: Soweto? Nafarroa baino hobeto.
Lehen zenbakia1988an kaleratu zuten eta azken alea 2001 urtean. Guztira 13 urtetan zehar xx ale.
Napartheid aldizkaritik hainbat komikilari ezagun pasa dira: Paxkal Bourgoin, Mikel Urmeneta, Xamar, Niko Moreno, Txiki, Juan Arrosagarai, Marko, Iren Borda, Asisko Urmeneta, Zaldieroa, Pernan, Mattin, Peli...
Garai berean ZaldiEroa Tmeo aldizkarian argitaratzen hasi zen , euskaraz eta gazteleraz, komiki zinta edo eta orrialde pare bateko istorioekin. 1998 urtean TMEOk album batean jaso zituen bere lan batzuk.
ZINTAGINTZA
Gaur egun ZaldiEroaren lanik karakteristikoenak diren komiki zinta edo banda formatuko komikien jatorria 90. hamarkadan kokatu daiteke, jarraikortasunez Karrikiri Iruñeako euskaltzaleen elkarteak argitaratutako Karrika aldizkarian eta Euskaldunon Egunkariaren Nafarkaria gehigarrietan bere lanak agertzen hasi zirenean: gehigarri horietan eta TMEO fanzinerako egindako lanetan agertu zen lehen aldiz Noski Jator pertsonaia, eta Patxi Huarte bera zintetako pertsonai bat gehiago bilakatu zen.
Garai honetakoak dira besteren artean
webgune hauetan ikusgai daude Karrika aldizkariko eta Nafarkaria gehigarriko lanak (azken hauek modu kronologikoan Euskaltzaindiari esker)
Martin Ugalde Kazetaritza Saria
EGUNEROKO ZINTAK
Gehigarri eta fanzineek argitalpen epealdi zabalagoak izaten dituzte, eta Patxi Huarteri Euskaldunon Egunkariak eman zion aukera egunerokoari lotutako komikigintza egunero lantzeko (astelehenetan izan ezik), eta Iritzia atalean De rerum natura saila sortu zuen.
Egunkariko lanaz gain, aldizkarietan beste formatuetako lanak egiten ditu: Nabarra, Aizu! Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian, Bertsolari http://www.bertsolari.eus/k/komikiak/zaldieroa/ aldizkarian... eta Xabiroien Arranotxu pertsonaiaren istorioak.
BILDUMAK
2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen eta bigarrena 2007an kaleratu zen.
2009an Patxi Huartek prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.
Hirugarren bilduma 2010ean agertu zen, laugarrena 2011n, bosgarrena 2013an, seigarrena 2015ean eta zazpigarrena 2017an.
Erakusketa antologikoa Ondarroan.
2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz.
H28
2005 urtean lehen aldiz bildu ziren liburuki batean Patxi Huarteren zintak, eta Ikasbil Habeko atarian elkarrizketa egin zioten horren arira.
Beste erantzun batzuren artean, hauxe esan zuen egunkariko bere ataleko zinten goiburuari buruz
" 'De Rerum Natura' (Gauzen izaeraz, Lukrezio filosofo-poetak bere gogoetak biltzen zituen obrari emandako izenburu bera): titulua ez al da handigura samarra? Zer adierazi nahi zenuke horren bitartez?
Aldrebes. Oso titulu umila da. Niretzat 'hitz egin dezagun edozein gauzaz' moduko zerbait da. Egin dezagun inguratzen gaituzten gauzen katalogo bat. Baina aldi berean badu 'natura' hitz zoragarri hori, oso Zen bihurtzen duena, badakizue: gauzen funtsa eta irudia, zer da erreala, zer da ilusioa (dena da ilusioa). Handiguraren trazak igual latinez dagoelako izango ditu, Kultura hermetikoaren guruek erabiltzen dutena. Baina nik Lukreziogandik atera nuen eta ez Latin departamentu arrandioz batetik. Esan nahi dut, Luterok zioen moduan, Jainkoarekin hitz egiteko ez dela artekaririk behar.
Egunkariko lanak liburu batean biltzeko, zer izan da akuilu handiagoa: artistaren banitatea, ala lagunen laudorio eta eskeak? Laudorio eta eskeek banitatea puztu eta horrelako erabakiak hartzera bultzatzen gaituzte, noski. Dena den, kalitate bat bazegoela eta merezi zuela pentsatzen nuen, eta horrela dela beste batzuek ere baieztatu didatenez ba, tira, erabakia hartu nuen."
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 | De Rerum Natura 7 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 20152ko abuztutik 2017eko uztaila arte Berria Egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2015 | De Rerum Natura 6 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2013 | De Rerum Natura 5 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2011ko irailetik 2013ko uztaila arte Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2011 | De Rerum Natura 4 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak. | |
2010 | De Rerum Natura 3 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2010 urte hasieratik 2011ko uda bitartean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak. | |
2007 | De Rerum Natura 2 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko udatik 2007ko uda bitartean Berria egunkarian argitaratutako zintak. | |
2005 | De Rerum Natura 1 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | ||
1998 | Zaldieroa Colección Tmeoi nº13. | Ezten Kultur Taldea / Tmeo | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Gazteleraz eta euskaraz | Tmeo Aldizkarian argitaratutako zintak eta istorioak |